2026-01-09
Blog Page 912

CCOO eta UGTk Bizkaiko eraikuntzako langileen soldatak izoztea sinatu dute

0

Bizkaiko eraikuntza sektoreko patronala den ASCOBIk eta CCOO eta UGT sindikatuek Bizkaiko eraikuntzako hitzarmenaren iraunaldia luzatzea adostu dute berri dute. 2018ko martxora arte. Erabaki honen ondorioz, langileen lan baldintzak ez hobetzeaz gain euren eros ahalmena oraindik gehiago murriztuko da, 2017an langileen soldatak izoztuak egongo baitira.

LABek ASCOBI patronalaren negoziatzeko borondate eza eta zekenkeria salatu nahi du, eta gehiengoa diren CCOO eta UGT sindikatuen aldetik jarrera honek duen erantzun eskasa. 30.000 langileren lan baldintzak arautzen dituen hitzarmen honetarako lan baldintzak aldarrikatzen jarraituko du LABek aurrerantzean ere.
 

 

 

Eskubide sozialen defentsan mobilizatzeko beharra berretsi dute

Egun gutxi barru, maiatzaren 31n, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enplegu eta Politika Sozialetako Departamenduak diru sarreren bermerako eta inklusio sozialerako sisteman egingo duen erreformaren neurriak iragarriko ditu. Neurriok, orain arteko ildoari jarraituz, prestazioak jasotzeko baldintzen gogortzea ekarriko dutelakoan gaude. Hori dela eta, datozen egunetan mobilizazioak egingo ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Ildo honetan, elkarretaratzera deitu dute gaurko, Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Murrizketak aplikatzen dituzten politiken aurrean eta emergentzia sozial zein pobrezia egoera orokortuari buelta emateko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizatzera deitu ditu herritarrak. Hauek dira ekainerako aurreikusitako deialdiak, Eskubide sozialen defentsas, babes sozialerako sistema publiko propioa orain! Murrizketarik ez! Pobreziarik ez! leloarekin:

• Ekainak 5, PENTSIONISTAK, Donostian
• Ekainak 14, ERABILTZAILEAK, Donostia eta Bilbon
• Ekainak 22, MUGIMENDU FEMINISTA, Bilbon
• Ekainak 29, GEHIENGO SINDIKALA, Donostia, Bilbo eta Gasteizen
 

 

 

LABen 9. Biltzar Nagusiko itxieraren kronika #LABgureGaraia



 

 Beste albiste bati lotura
 PDFa
 Bideoari lotura
 Audiora lotura 
 Argazkiei lotura

 

 

Garbiñe Aranburu: “Orain da eztabaida politikoa baldintzatzeko garaia, langileok ezin dugu iruzur berririk onartu” #LABgureGaraia

Garbiñe Aranburuk Ainhoa Etxaideren lekukoa hartu du idazkari nagusi gisa. LABen 9. Biltzar Nagusiaren amaiera ekitaldian hartu du hitza, eta mobilizaziorako deia egin du idazkari nagusi gisa egindako lehen agerraldi publikoan. "Mobilizatu, benetako kontrabotere izateko. Instituzio eta patronalaren arteko sinbiosiarekin amaitzeko eta instituzioetatik herritarren gehiengoaren mesedetan izango diren politikak egin daitezen. Benetako herri boterea izan gaitezen", nabarmendu du.

 

"Mobilizatu egin behar dugu, patronalaren boterea mugatu eta bizitzaren prekarizazioari aurre egiteko. Sindikatuak langileen tresna izan behar du. Horretarako sindikatua berritzera goaz, Biltzar Nagusian hartutako erabakiekin langile subjektua berrosatu eta prekarietatearen kontrako borrokaren lehen lerroan kokatzera goaz". Garbiñe Aranbururen hitzak dira hauek, LABeko idazkari nagusi gisa egindako bere lehen agerraldi publikoan esandakoak.

Hala, gogoan izn ditu, besteak beste, soldatapeko langile, lan munduan sartu atera dabilen gaztea, prekarietatea modu berezituan pairatzen duen emakumea, langabe, pentsionista, etxeko langile, autonomo faltsu, migrante, bekarioak eta enplegu zentro berezietan lan egiten dutenak. "Guztiek sentitu behar dute euren borrokak aurrera eramateko tresna dela LAB", adierazi du.

Mobilizazioa ezinbestekoa dela berretsi du, "gai ekonomiko eta sozialak erabakitzeko ahalmen osoa izan dezan Euskal Herriak. Estatu propio bat izan dezagun, estatura eramango gaituen burujabetza prozesuan aurrera egiteko eta Estatus Politikoaren eztabaidan iruzur berri bat ekiditeko".

Euskal Herrian posizioak argi daudela berretsi du: "EAJk Madrilgo Gobernuari aurre ez egitea ez da ausardia politiko falta, estatuarekiko menpekotasun harreman hori ontzat ematen dute, PPren eta patronalaren proiektu neoliberal bera partekatzen dutelako".

Euskal Herrian, sindikatuaren apustua ezkerrean, eragile sindikal, sozial eta politikoen artean aliantzak eraikitzea dela jakinrazi du, "ardatz soziala nagusi izango duen burujabetza prozesua martxan jarri behar delako, denborarik galdu gabe".

LAB aliantza berriak eraikitzeko urratsak ematen ari dela esan du: "Bidea egiten ari gara eta LABentzat garrantzia berezia du ELArekin eta euskal gehiengo sindikalarekin egin beharreko aliantzak, patronalarekin dugun borrokan indar korrelazio askoz hobean kokatzen garelako. Herri honek behar duen burujabetza prozesuari eduki soziala emateko. Langileek burujabetza prozesu horrekin bat egin dezaten, eragile aktibo izan behar dugulako".

Konpromiso berriak hartu behar direla nabarmendu du: "Orain da eztabaida politikoa baldintzatzeko garaia, langileok ezin dugu iruzur berririk onartu. Egoerak eta momentuak eskatzen duen erantzukizun eta ardurarekin erantzun behar dugu. LABek eta ELAk estrategia desberdinak ditugu eta hori guztiz da zilegi, bi proiektu sindikal gara, baina bakoitza, bere estrategian gotortu ordez, ausartak izateko momentua da, arriskatzeko momentua da, langileek behar dutelako, herriak behar duelako. Eta LABek bere indar guztia jarriko du horretan".

Agerraldian, Rafa Diez idazkari nagusi ohiarentzat eta euskal preso politikoentzat izan ditu hitzak: "Rafa gure artean izan beharko luke, eta, Rafa aipatuta, ezin utzi aipatu gabe preso eta iheslari politikoak. Hurrengo Biltzarrean presorik ez egotea da gure nahia. Estatuen betoak gainditzeko armagabetzearekin egin bezala, herriak inplikatu behar du. Horrela bada, lortuko dugu".

Ainhoa Etxaide eta Jabi Garnikari ere zuzendu zaie, lekukoa pasatu berri duten idazkari nagusi eta idazkari nagusi ondoko ohiei: "Nire hurrengo hitzak Ainhoa eta Jabirentzat. 2008an zuzendaritza osoa goitik behera aldatu orduko, eta arnasa hartzeko ere astirik gabe, azken urteotan kapitalak gure herriaren aurka egin duen erasoaldirik basatienak gure lehentasunak, plangintzak eta agenda hankaz gora jarri zituen; eta hala, krisialdi betean sindikatuan lemazain izan zineten. Urte zailak izan dira langileontzat, urte zailak sindikatuarentzat ere, baina maisuki eman diozue segida aurretik Rafak eta bere taldeak eginiko lanari".
 

 

 

Elkartasuna izan dute ardatz Nazioarteko Konferentzian adostutako ebazpenetan

Palestina, Katalunia, Venezuela, Europa, Sahara eta Guadalupe. Herrialde hauei buruzko ebazpenak adostu dituzte Nazioarteko Konferentzian. Era berean, euskal presoei buruzko ebazpen bat. Hain zuzen ere, 33 erakundeko 45 ordezkarik hartu dute parte konferentzian. Ostegunean egin zuten Gasteizko Europa jauregian, LABen 9. Biltzar Nagusia areto nagusia ospatzen zuten bitartean..

Nazioarteko gonbidatuek Biltzar Nagusian parte hartu zuten atzo, goizez, eta gaur izango dira azken jardunldiko ekitaldian. Asteazkenean, Nazioarteko Mintegian parte hartu zuten horietako askok.
 

 

 

Garbiñe Aranburu izango da sindikatuko hirugarren idazkari nagusia, botoen %91,5eko babesarekin

Gaur hasi da sindikatuaren Biltzar Nagusia. "LAB 4.0 Gure garaia" lemarekin egin dena Gasteizko Europa Jauregian. Nazio Komite berrirako proposamenak biltzarkideen babes ia erabatekoa jaso du, %91,5ekoa hain zuzen ere. Ponentzia politiko sindikalak oso babes zabala izan du.

Eraiste agindua jaso ondoren arrisku bizian dagoen Errekaleosorreko ekimen autogestionarioa babestuz hasi dute Biltzarra.

Ondoren, nazioartetik etorritako delegazioak aurkeztu dituzte eta Kubako CTCko Milagro de la Caridad Pérez Caballerok agur internazionalista egin du.

Rafa Diez LABeko Idazkari Nagusi ohiaren hitzek hartu dute protagonismoa gero, El Duesoko kartzelatik bidalitako gutunarekin, Naike bere semeak irakurri duena. Diezek urte hauetan sindikatuak jarraitutako ildoa babestu du, orain arteko lantaldea egindako lanagatik zorionduz eta zuzendaritza hartuko duen ekipoari ongietorria emanez.

Ainhoa Etxaide Idazkari Nagusiaren eskutik etorri da sindikatuak 2012ko 8. Biltzar Nagusitik hona egindako bilanaren aurkezpena, Kudeaketa txostena azalpenarekin.
Aho batez onartu aipatu txostena. Krisi garaian kapitalismoaren oldarraldiari erantzuteaz gain, alternatibak plazaratu eta bere burua berrasmatzeko gai izan da sindikatua.

LAB indartsu dagoela adierazi du Etxaidek, inoizko ordezkaritza handienarekin, EAEko bigarren sindikatu bilakatuta, Nafarroan gero eta sendoago eta Ipar Euskal Herrian ere ordezkaritza zabalduz.

Esker onezko hitzak izan ditu Etxaidek urte gogor hauetan zuzendaritzan lagun izan dituen kideentzat, bere ondoko izan den Jabi Garnikarentzat aipamen berezi bat eginda.

Horretaz gain, sindikatua hemendik aurrera zuzenduko duen ekipo berriarentzat, Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyok gidatuko dutena, animozko hitzak izan ditu.

Nazio Komite berrirako proposamenak biltzarkideen babes ia erabatekoa jaso du, %91,5ekoa hain zuzen ere. Ponentzia politiko sindikalak oso babes zabala izan du.
Era berean, Biltzar Nagusiak bi ebazpen onartu du. Gatazkaren konponbidearen ingurukoa bata eta migrarien ingurukoa bestea.

Momentu honetan antolakuntza ponentziari egindako emendakinak eztabaidatzen ari da Biltzar Nagusia.

Bihar amaituko du LABek bere Biltzar Nagusia, Ainhoa Etxaide idazkari nagusi ohiaren agurrarekin eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusi berriaren hitzartzearekin. Bertan aurkeztuko da datozen bost urteotan sindikatua zuzenduko duen Nazio Komite berria.

500 biltzarkide, nazioarteko 34 ordezkaritza eta Euskal Herriko hainbat gonbidaturen presentzia izan ditu gaurkoak. ELA, ESK, STEILAS eta EHNE sindikatuetako ordezkariak eta Sortu, Ernai, Sare eta Bilgune Feministako kideak, besteak beste. 

 

 

 

Aho batez onartu da Ainhoa Etxaidek aurkeztutako azken bost urteetako balantzea #LABgureGaraia


Aho batez onartu da Ainhoa Etxaide LABeko Idazkari Nagusiak aurkeztu duen 2012-2017 urte arteko bilana jasotzen duen Kudeaketa txostena, gaur abiatu den sindikatuaren 9. Biltzar Nagusian. Krisi garaian kapitalismoaren oldarraldiari erantzuteaz gain, alternatibak plazaratu eta bere burua berrasmatzeko gai izan da sindikatua.

LAB indartsu dagoela adierazi du Etxaidek, inoizko ordezkaritza handienarekin, EAEko bigarren sindikatu bilakatuta, Nafarroan gero eta sendoago eta Ipar Euskal Herrian ere ordezkaritza zabalduz.

Esker onezko hitzak izan ditu Etxaidek urte gogor hauetan zuzendaritzan lagun izan dituen kideentzat, bere ondoko izan den Jabi Garnikarentzat aipamen berezi bat eginda.

Horretaz gain, sindikatua hemendik aurrera zuzenduko duen ekipo berriarentzat, Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyok gidatuko dutena, animozko hitzak izan ditu.