EAEko Hezkuntza Sailak egiturazkoak diren lan-legepeko garbitzaileen lanpostu publikoak pribatizatzeari ateak...
Gaur, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritzaren aurrean kontzentrazioa egin dugu EAEko Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako kontratazioan pribatizazioari ezetz esateko eta lanpostu estrukturalak publikoak diren...
Bi asteko greba deitu dugu berriro ere Osakidetzako garbiketa zerbitzuan
Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa-zerbitzuko langileok 5 urte daramatzagu hitzarmenik gabe, eta enpresekin hamaika bilera burutu ditugun arren (berrogeita hamar inguru), esan dezakegu hasieran bezalaxe gaudela. Hori dela eta, LAB-UGT-CCOO-ESK intersindikalak greba deitu du martxoaren 20an hasi eta apirilaren 2ra arte.
EAEko eskola-jangela eta garraioan kalitatezko zerbitzua lortzeko, eskaera bat erregistratu dugu...
Eskaera bat erregistratu dugu, Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz jaunari eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Xabier Aizpuruari zuzendua, langileen ordezkariekin elkarrizketa mahaia lehenbailehen dei dezaten, negoziazio-prozesua hasteko.
Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako mahaitik altxatu gara, inposaketa eta negoziazio...
Administrazioak Hezkuntza Saileko sukaldeko eta garbiketako langileen merezimendu-lehiaketaren oinarrien behin-betiko proposamena bidali zigun, eta gaurko mahai- negoziatzailean ez direla oinarriak negoziatuko adierazi zuen. Aurkeztutako oinarriak aplikatzeko akordioa sinatzeko prest gauden ala ez galdetu zaigu, langileen ordezkarien onespena eta sinadura lortu ezean hasierako proposamenean aurkeztutako oinarriak aplikatuko direla esanez.
Nafarroako eskola jantokietako begiraleen aurkako beste kolpe bat salatu dugu
Nafarroako Gobernuak jantokietako begiraleen diru-laguntza murriztuko du, eta, horren ondorioz, hamarka langileri lanaldia %20a murriztea ekar dezake.
Sukaldari eta garbitzaileen kontsolidazio deialdiak negozia ditzan eskatu diogu EAEko Hezkuntza...
Bilboko Lurralde Ordezkaritzan burutu dugun elkarretaratzean berandu baino lehen deialdien negoziazioa has dadin exijitu diogu Hezkuntza Sailari.
EAEko Hezkuntza sailak sektore feminizatuak gutxiesten ditu
Jaurlaritzak sektore feminizatuetan, heziketa bereziko hezitzaile eta sukaldari eta garbitzaileen kolektiboetan alegia, sortu duen anabasa salatzeko elkarretaratzea egin dugu Bilbon.
Elkarretaratzea egin dugu Lakuan eskola-jangeletan negoziazioa eskatzeko
Mobilizazioa egin dugu Hezkuntza Sailari eskatzeko 2000ko martxoaren 22ko Agindua aldatzeko, eskola-jantokiak arautzen dituena, eta baita eskola-jangelen funtzianamenduaren inguruko zirkularra aldatzeko ere.
Indarrak batzeko deia egin dugu, Hezkuntzari lan-baldintza duinak eta kalitatezko janaria...
Aste honetan argitaratu dituzte enpresek aurkeztutako eskaintza ekonomikoak, eta berretsi besterik ez dute egin LAB sindikatuak azken hilabeteetan salatu duena, alegia, Hezkuntza Sailari ez zaizkiola batere axola ez ikasleak ez jangeletako langileak