2026-07-15
Blog Page 809

Osakidetzako EPEan egondako irregulartasunen gaineko salaketa formala erregistratu dugu EAEko Auzitegi Nagusian

0

Espero dezagun fiskalak bururaino eramatea ikerketa, mota guztietako erantzukizunak garbitzea eta, behingoz LABek 2011tik aldarrikatu duen EPE sistema berria abiatzea, orain arte gertatu dena berriro gertatzea eragotziko luketen protokoloak martxan ipinita, kategoria guztietan EPE gardenak lortzeko eta mediku espezialisten sistema klientelarrarekin amaitzeko.

EAEko Fiskal Nagusiari indarrean dagoen 2016-17 EPEko mediku espezialisten 12 kategoriatan egondako irregulartasunei buruzko salaketa helarazi diogu. Izan ere, fiskalari guk dauzkagun indizio zein informazio guztiak pasatu dizkiogu, ahalik eta ikerketarik sakonena oinarritzeko helburuarekin, oso larritzat jotzen dugun egoeraren aurrean. Ez gara hitz egiten ari “ospitaleko kideen artean bizkarrean zaplada batzuei buruz”, oso gauza serioei buruz ari gara, errudunak dauzkaten delitu ondo tipifikatuei buruz, hain zuzen ere. Orain, epaitegiei dagokie euren lana egitea eta LABek arduraz jokatuko du ikerketa ez oztopatzeko.

Honi lotuta, edozein informazio edo froga daukaten pertsona guztiei salaketa formalak egitera animatu nahi ditugu.

Bestaldetik, azpimarratu nahi dugu ez dugula sinesten Osakidetzak zein Osasun Sailak abiaturiko edozein ikerketaren inpartzialtasunean, azken asteotan erakunde biak gezurretan ibili direlako, egoera larria argitzearekin baino gertatzen ari zena estaltzeko asmorekin kezkatuago. Darpon eta Mujika gezurretan ibili ziren, salaketa formalik ez zegoela esan zutenean, LABek bazeukalako erregistraturik. Eta gerora, EPEko epaimahaietan ez zegoela Osakidetzako zein Eusko jaurlaritzako goi-kargurik ez zegoela esan dutenean. Gainera, Osakidetza beraren wegbuneko zerrendetan egondako aldaketak salatu behar ditugu eta azterketetako puntuazioak dituzten zerrendetara sarbide askea blokeatu izana. LABen iritziz, bi kargu hauek sinesgarritasuna galdu dute eta euren erantzukizunak euren gain hartu behar dituzte.

Bere aldetik, pasa den ekainaren 6an publikatu diren Kirurgia Orokorra eta Liseriketa Aparatuko kategorian egin ziren azterketetako emaitzetan filtrazioen zantzuak topatu ditugu, nahiz eta era askoz “makillatuagoak”. Ez dezagun ahaztu azterketa hauek balizko filtrazioengatik izandako polemikaren erdian egin direla.

Bestalde, SME sindikatuaren adierazpenek harritzen gaituzte, kontuan hartuta honako OPEa eurek sinatu dutela eta medikuen kategorietako epaimahaietan presentzia masiboa daukatela. 2011an irregulartasunak salatu bazituzten, zer neurri zehatz exijitu zioten Osakidetzari EPEa sinatu baino lehen? Eta tribunaletan egonda, azterketa estatistikorik baino ez daukate indizio bezala?

Irregulartasunak irregulartasun, gaurko agerraldian datu esanguratsu bat eman dute. Asteburuan, 50.000 pertsona egon dira EPEa egiten. Bada, horietatik inork ez du 100 punturik lortu. Irregulartasuna salatu dugun espezialitateen EPEan, berriz, ohiko izan da 100 puntuko azterketekin topatzea.
 

 

 

Borrokan jarraitzeko prest daudela berretsi dute Triman Minerals enpresako langileek

0

Manifestazioa egin zuten ostiralean, Altsasun, enpresa ixteko arriskuan dagoela ohartarazteko.

Hauxe da ostiraleko manifestazioaren harira osatutako adierazpena:

TRIMAN MINERALS eko langileok gure enpresan gertatutakoa salatu nahi dugu. Langileok 5 hilabete daramagu kobratu gabe eta ez dugu zuzendaritzaren inongo berririk.

JOSE LUIS SAN SEGUNDO PEREZ enpresako jabea ez da ari bere funtzioak betetzen eta ez du onartzen langileekin duen zorra. Familiek ondorio larriak pairatzen ditugu eta egoera jasangaitza bizi dugu.

TRIMAN MINERALS, MONCAYO REAL STATE SLU eta SAHER 2000 SLU, enpresak osatzen duten entramatuaren parte da. Talde hau kortijo bat da, enpresa multzo bat pertsona baten menpe dagoena eta gardentasunik gabea. Esate baterako ditugun kontu ekonomiko auditatu bakarrak 2014. urtekoak dira.

Enpresaren gestio txarra da egoeraren arduradun nagusia, 2016ean dibidenduak banatu zituzten langileok nominetan atzerapenak genituen bitartean.

Guzti hau horrela izanda ere, atzo Manu Ayerdik esan zuen bezala abuztuan 1,5 milioi € utzi zizkion SODENAk. Helburua, Argelian zuten proiektu bat aurrera ateratzea. Proiektu hori aurrera ezin izan da atera eta maiatzaren 21ean enpresak konkurtsoa eskatu du.

Ondorioz galdera batzuk egiten dizkiogu geure buruari, Zergatik utzi dizkio 1,5 milioi € SODENAk Jose Luis San Segundo jaunari? Ze bideragarritasun plan zuten erabaki hori hartzeko? Oso larria iruditzen zaigu diru publikoa horrela utzi izana enpresa honi, enpresa hau kortijo bat izan da eta ez dio egoeraren azalpenik sekula eman langileen ordezkaritzari.

Guzti horregatik SODENAk eta enpresako Zuzendaritzak konponbide bat eman behar diote sortu duten egoerari.
• JOSE LUIS SAN SEGUNDO PEREZ ek zor dizkigun nomina guztiak ordaintzea exijitzen dugu.
• JOSE LUIS SAN SEGUNDO PEREZ ek enpresako zuzendaritza utzi behar du eta edozein proiektu industrial erraztu behar du.
• SODENAk enpresa aurrera ateratzeko egon daitezkeen aukera guztiak aztertu behar ditu. Enplegu alternatiba guztiak, zorraren ordainketaren gainetik lehenetsi behar ditu. Ezin da JOSE LUIS SAN SEGUNDO PEREZ buru duen zuzendaritzarekin elkarlanean aritu, Manu Ayerdik aukeratu behar du Sakanako enpleguaren alde egin edo Jose Luis San Segundo Perezen interesak defendatu.
• Badakigu alternatibak daudela eta bereziki Altsasuko lantokiarentzat bat dagoela. Alternatiba honek gaur dauden 20 langileetaz aparte 40 urte gehiago sortu ditzake. Badakigu alternatiba hau gauzatzeko traba nagusia egungo zuzendaritza dela.

Guzti horregatik SODENARI exijitzen diogu utzitako dirua enpleguaren berme gisa erabili dezala.

JOSE LUIS SAN SEGUNDO PEREZ Jaunari exijitzen diogu zor duena ordaindu dezala eta utzi diezaiola bere erantzunkizuna ez betetzeari.

TRIMAN MINERALSeko langileak lanean eta borrokan jarraituko dugu gure eskubideen alde eta Sakanako enpleguaren alde.

 

 

 

Altsasuko gazteen askatasuna exijitu dugu Iruñean, milaka eta milaka herritarrekin batera

0

LABeko ordezkaritza zabal batek bat egin du manifestazioarekin, eta benetako justizia aldarrikatu dugu Euskal Herriarentzat.



Jendetza bildu da gaur Iruñean, LABeko ordezkaritza zabal bat tartean, Altsasuko auzian zigortutako gazteen askatasuna exijitzeko. Sindikatuak bat egin du manifestazioaren deitzale Altsasuko gurasoen eskakizunekin, eta prozedura judizial bidegabe honen hasiera hasieratik egindako aldarria berretsi dugu: beharrezkoa dugu benetako demokrazia ezartzea Euskal Herrian.

LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyoren hitzetan, “guk ez dugu nahi estatu antidemokratiko batean bizi. Ez dugu nahi horrelako injustiziarik jasan. Ez dugu nahi horrelako justizia eredu bat izan eta horretarako hemen beharrezkoa dugu demokraziaren aldeko herri erantzun sendo eta zabala ematea, hemen demokrazia eraikitzeko apustu estrategiko bat egitea, eta, Altsasukoak aske nahi ditugun bezala, Euskal Herrian ere benetako justizia eta demokrazia finkatzea”.
 

 

 

Garaipena WECen hitzarmenaren negoziazioan

0


Hamar egunetan greba egin ostean, Aguraingo WECeko langileek hitzarmen bat sinatzea lortu dute, lan-baldintza duinagoak izateko. Gaurko batzarrean erabateko babesa jaso du akordioak.

Ia bi aste iraun duen grebari eta borrokari esker, hitzarmena berritua izan da.

Lehenik eta behin, langileria zoriondu nahi dugu borrokarako erakutsi duten grina eta gogoagatik. Bagenekien grebara joateak zer suposatzen zuen, eta mantendutako jarrerak indarberrituta amaitzea ekarri digu. LAB-etik uste dugu sinatutako hitzarmena ona dela, duina dela. Badakigu ere langileen artean iritzi ezberdinak egongo direla, batzuk gustura egongo direlarik eta beste batzuk ez hainbeste. Baina zintzoki esan dezakegu hitzarmen justua dela uste dugula, kolektiboki lortu diren hobekuntzez gain, lantokian dauden postu ahulenak indartzen dituelako. Laburtzen, hauxe da denon artean lortutakoa lortutakoa:

• Aurreko hitzarmenetik abiatzen gara. Ez dugu pausu bakar bat atzera eman, eta duela urtebete baino hitzarmen hobea dugu.
• Soldata igoerei dagokionez, 2018rako %2,5-eko igoera jaso da, eta datozen 3 urtetarako KPI+%0,5-eko igoerak. Gure soldata gaurkotzeaz gain, eros-ahalmena mantenduko eta hobetuko dugu.
• PLUS-ak ere hobetu dira. Gaueko plusa 12,28€tik 16€ra pasa da, eta toxikoei dagokienez, 4,5€tik 5€ra. Gainera, berauek ere eguneratuko dira hurrengo urteetarako jasotako igoerekin bat.
• Kategorietan, benetan zaila izan da adostasunera iristea. Azkenean, langileok esan diguzuenari jaramon, kategoria baxuenak hobetu ditugu eta gainerakoa guztion artean banatu dugu egoera bera desblokeatu arte.
• Jardunaldian ere hobekuntza nabarmena lortu dugu, norberak hartzeko 2 egun gehigarri adostu ditugularik. Langileok aspalditik genuen aldarrikapen bat bete dugu. Gainera, musulman kolektiboak Ramadan garaian bere deskantsua nola kudeatu berrikusi ahal izango du.
• Laneko arropa garbiketa langile guztientzat izango da, gure etxeko garbigailuan arropa garbitu beharko ez dugularik.
• Lan erreformatik babesteko klausulak berritu dira, aurrera-eragin mugagabea duelarik. Hau da, beste hitzarmen bat sinatu arte honakoa aplikatzen jarraituko da.

Berriro ere, LAB-ek argi du hitzarmen hau ezinezkoa izango zela borroka gabe. Gogorra izan den arren, pena merezi izan du, eta kalean egon diren horiei guztiei esker, mobilizazioetan parte hartu duten herritarrei esker, eta bereziki langile konprometitu eta borrokalariei esker lortu dugu. Finean, zuei esker!!

Honelako egunetan beharrezkoa da egindakoaren goraipamena burutzea, langile antolatu, konprometitu eta borrokarako prest daudenak izango direlako patronalaren amaigabeko gosea geldiaraziko dutenak. Egoera hobetu dela behin eta berriro esaten diguten arren, langileon baldintzetan ezer gutxi hobetu da, eta prekarietatea kronifikatzeko arriskuan gaude.

Orain, sinatutakoa betetzen dela ziurtatu beharra dugu. Honetaz gain, edonolako galdera, zalantza, argipen edota bestelakorik behar izan ezkero, jarri gurekin harremanetan eta laguntzen saiatuko gara. Eta nola ez, nolabaiteko iradokizun edo salaketarik izan ezkero, zuen esanetara gaude ere. Denon ardura delako!

 

 

 

Altsasukoak askatu eta Euskal Herrian benetako justizia eta demokrazia finkatzea beharrezkoa da

0


Igor Arroyo LABeko idazkari nagusi ondokoak agerraldia egin du gaur Altsasun, Sakanako delegatuekin batera. Bertan, Iruñerako deia egin dugu beharrezkoa delako Altsasukoak askatu eta Euskal Herrian benetako justizia eta demokrazia finkatzea.

Arroyok bihar Iruñera joateko deia egiten dio langileriari, “Altsasun egindako injustiziari aurre egin behar zaiolako, Altsasuko gazteak kalean libre behar ditugulako eta batez ere, Euskal Herrian benetako demokrazia ezarri behar dugulako”.

Arroyoren hitzetan, “Guk ez dugu nahi estatu antidemokratiko batean bizi. Ez dugu nahi horrelako injustiziarik jasan. Ez dugu nahi horrelako justizia eredu bat izan eta horretarako hemen beharrezkoa dugu demokraziaren aldeko herri erantzun sendo eta zabala ematea, hemen demokrazia eraikitzeko apustu estrategiko bat egitea eta Altsasukoak aske nahi ditugun bezala Euskal Herrian ere benetako justizia eta demokrazia finkatzea”.

Arroyo bera buru izango duen LABen ordezkaritza zabal batek parte hartuko du bihar Iruñean egingo den manifestazioan.
 

 

 


Burlata, Arrotxapea eta Ermitagañako ospitalez kanpoko larrialdi zentroak itxiko dituztela salatzen dugu


 LABek salatzen ditu neurri mota hauek, biztanleriari murrizten zaiolako zerbitzu sanitario publikoen eskuratzea; gainera, lan arloan, antolamenduari lotu izugarrizko arazoak sortzen ari zaizkie langileei.

Osasun Kontseilaritzak eusten dio haren kudeatzeko politikari (sorospenari nahiz langileenari dagokionez), sorospenean murrizketa berriak ezkutatzea xede duen begi-engainagarritasunean edo efektismoan oinarrituz. Horrela, jendartean ezagutarazi zuen Buztintxurin ospitalez kanpoko larrialdi zentroa zabalduko zuela… Baina ez zuen aipatu bertze hiru zentro itxiko zituela: Burlatakoa, Arrotxapekoa eta Ermitagañakoa.

Sorospen eskaintza handituko zenaren itxura adierazi nahi zuen, berez, murrizketa ekarriko duenean. Buztintxuri bigarren San Martintzat agertu nahi badute ere, dirudienez, azpiegitura gisa, honezkero eremu arazoak ditu. Gainera, neurri horrek dakar jende multzo handia urrunduko dela ezagutzen duten erreferentziako guneetatik, orain arte, haien inguruan eskaintzen zenean.

LABek salatzen ditu neurri mota hauek, biztanleriari murrizten zaiolako zerbitzu sanitario publikoen eskuratzea; gainera, lan arloan, antolamenduari lotu izugarrizko arazoak sortzen ari zaizkie langileei.

Iruñeko larrialdiek, CHNrenak zein Ospitalez kanpokoak (San Martin, Burlata, Arrotxapea eta Ermitagaña), plan estrategiko baten, kanpaina hezigarrien eta gaur egun ez dagoen esparruen arteko koordinazioaren beharra dute, ezegokiro erabiltzen delako nahiz antolamenduan zabarkeriaz aritzen delako, ez dira behar luketen bezain erabakigarriak gertatu.

Hauxe dugu UPN-PSNk eta jakina, hauen kudeatze-koadroek osasungintza kudeatzeko modu eta pentsamendu berari eutsi izanaren emaitza.

 

 

 


EPEko erizain kategoriako bibliografian dagoen liburu bat kentzeko eskatu diogu Osakidetzari, eduki LGTBIfobiko zein matxistak dituelako

LAB sindikatuak Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendari den Juan Carlos Sotori idazki bat helarazi dio OPE honetako Erizain kategoriako bibliografian dagoen “La salud mental y sus cuidados” liburua bertatik kentzea eskatzeko, liburu horretako hainbat kapitulutan adierazpen matxistak eta LGTBIfobikoak daudelako. Aipaturiko liburua, 2017an argitaratu zuen EUNSA argitaletxeak, Nafarroako Unibertsitateko argitaletxea hain zuzen ere.

EPEaren bibliografietako edukiei buruzko kontrol falta oso larri iruditzen zaigu. Horregatik, Osakidetzari hartu behar diren neurri guztiak hartzeko exijitu diogu, halakorik errepika ez dadin.

LAB exige a Osakidetza que retire un libro de la bibliografía de la OPE de la categoría de Enfermería, por sus contenidos LGTBIfóbicos y machistas.
  

 

 

Sestaoko Carrefourren elkartu gara, igande eta jai egunetan ireki ez dezaten exijitzeko

Carrefour markapean hainbat frankizia urteko igande eta jai-egun guztietan irekitzen hasi dira edo irekitzeko asmoa azaldu dute Euskal Herri osoan zehar. Hau dela eta, Carrefourren estrategiak gure herri eta hirietako merkataritza sektore osoa kaltetzen duelako, langileek dei egiten diete kontsumitzaileei ere igande eta jai-egunetan kontsumitu ez dezaten. Horretarako sinadura bilketa bat martxan jarri dute, zentro hauetako zuzendariei eta Carrefour multinazionalari Euskal Herriko merkataritza ohiturak errespetatu ditzan eskatuz. Hala, Sestaoko Carrefourren mobilizatu gara gaur, dinamikari ekiteko.
 
Hauxe da igorritako oharra, gaurko mobilizazioaren harira:

EAE-ko 0 irekieren errealitatea, azalera handiko zentroei dagokienez, Eusko Jaurlaritza, gobernu espainola eta saltoki haundientzat beraien planen kontra doan errealitate irmoa da.

Carrefour-en frankiziatutako denda batzuk igande eta jai-egunetan irekitzea erabaki dute.
ELA, LAB, CCOO eta UGT-tik oso larritzat hartzen ditugu erabaki hauek:
-Alde batetik, jada lan baldintza eta kontratazio politika oso prekarioak dituen saltoki handiez ari garelako.
Bestetik, Carrefour igande eta jai-egunetako irekieren aitzindaria izan daitekeela sektorean. Hemen gaudenok jakin badakigu Corte Ingles, Decathlon edo Simply, beste askoren artean zai daude berdina egiteko.
Azkenik, irekiera hauek arrisku larrian jartzen dutelako sektorearen jasangarritasuna, non merkataritza handia eta txikiaren arteko ekilibrioa lortu behar den.

Ordutegi komertzialen liberalizazioaz hitz egitea, gizarte modeloaz hitz egitea da. Guk ez dugu nahi kontsumoan oinarritutako gizarte bat.

Berdinatsunean, aisirako eskubidean eta bizi kalitatean oinarritutako gizarte baten alde borrokatzen ari gara, saltoki handi eta neurrigabeko kontsumoan oinarritutako modeloaren gainetik.
Ordutegi komertzialen desregularizazioak sektore osoa jarriko du kolokan, non enpresa erasokor eta eskrupulu gabe errentagarritasun erraz eta azkarra bilatzen dutenei saritzen zaien.
Carrefour, hemen eztabaida ez da egun bat edo zazpi irekitzea. Igande bat soilik izan arren, irekiera defendatzea ordutegien liberalizazioari atea irekitzea da. Horregatik argi eta garbi esaten dugu: Hemen zero!

Guzti horregatik, 0 irekierak defendatzen jarraituko dugu. Errealitate hori subiranotasun ekonomikoaren adibide praktikoa delako. Kontsumitzaile, merkatari eta langile sindikatuek sortu dugun aliantza irekiera horien alternatiba posible dela erakusteko gure armarik onena da.
Carrefour, hau gelditu dezazun eskatzen dizugu. Zure dendak frankiziatzea erabakitzen duzunean, hemengo joko arauak zeintzuk diren azaltzea eskatzen dizuegu.
 

 

 

San Josen ez dugu murrizketarik onartzen

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako (PAGNA) Langileen Batzordeak eta Iruñeko San Jose egoitzako langileek elkarretaratzea egin dute egoitzaren aurrean salatzeko PGNAk azkenaldian bat-batean eta narraskeriz beteriko langile politikan hartu dituen neurriak.

Hezitzaile teknikoen faltak, langile eskasak bai zerbitzu orokorretan eta bai zaintzaile arloan asteburuetan hala nola arratsaldez, gauez zein asteburuetan dagoen arduradun teknikoen gabeziak ez dute inolaz zuritzen Agentziaren jokaera.

Beharrak langile gehiagorekin bete beharrean, lanpostuak kendu nahi dituzte, bestelako batzuk sortu eta diren kontratu batzuk aldatu ere. Guzti guztia, jakina, ez langileekin ezta Langileen Batzordearekin ere kontatu gabe. Ez dute kontuan hartu ezta Zentroko koordinatzaileak ere.

Jakina da langileak behar direla baina ez inoren lepotik. PAGNAn ez da langile bat bera ere soberan, soberan daudenak buruzagi batzuk dira.