2026-01-22
Blog Page 771

Kaosa Bizkaiko anbulantzia kontzertatuen zerbitzu pribatizatuan

0
Bizkaiko anbulantzia kontzertatuetan bizitzen ari garen kaos egoeraren aurrean, LABek egoera honetara ekarri gaituzten benetako arrazoiak salatu nahi ditu.

Lehenik eta behin, esan beharra dago aspaldikoak direla sektore honek dituen arazoak, denbora daramate okerragotzen. Ez dira ez oraingoak ez enpresa esleipendunaren aldaketatik honakoak.

Sektore hau krisi kronikoak egotearen arrazoi nagusia hamarkadetatik hona pairatzen ari den pribatizazio sistematikoa da. Zerbitzua ematen duten enpresak aberastea ekarri du pribatizazioak, pazienteei ematen zaien arretaren kaxkartze progresiboaren kontura.

Era berean, sektoreko langileek behin berriz ikusi dituzte euren eskubideak zapalduak eta baztertuak izan dira, Eusko Jaurlartizaren utzikeria eta kudeaketa txarrak babesten dituen enpresa batzuen diruzalekeria asetzeko.

Langileek egoera zailak jasaten dituzte gaur egun. Txandak eta lanaldiak ez dira betetzen, lan-zentroetara iristeko arazoak daude, laneko zamengatik presioa eta zerbitzuak egiteko ezinezko denborak, eta etengabeko estrea jaan behar dute gero eta tentsio handiagoa baitago gaixoak eta osasun zentroetako profesionalen aldetik, hauek amaierarik gabeko atzerapenak eta tratamenduak, kontsultak, ospitaleko altak etab. bertan behera utzi beharra jasaten baitute.

Eskaintzen dugun zerbitzu “publikoa” egokia ez bada, jendarte osoarentzako den zerbitzu honen zerbitzuaren erabiltzaileek jasaten dute eta erantzuleak ez dira ez Eusko Jaurlaritza ez enpresak. Erantzukizun bakar eta esklusiboa Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzarena da, zerbitzu publikoaren kudeaketa publikoa utzi nahi izan dutenak.

Horregatik, LABek orain arte bezala jarraituko du, larrialdietako osasun garraiorako zerbitzu publikoa eskatuz, bai kontzertatua bai larrialdietakoa, beste edozeren gainetik irabazia bilatzen duten bitartekaririk gabe kudeatua.
 

 

 

Haurreskolen doakotasunerantz urrats zehatzak ematea eskatu dugu Batzar Nagusiaren atarian

0
Gaur urtero burutzen den Haurreskolak Partzuergoko Batzar Nagusia egingo da, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza batzordea eta Haurreskolak Partzuergoa hedatua dagoen udalerrietako ordezkariak deituta daude. Egun EAEn 236 haur- eskola daude, 169 udalerritan zabalduta.

Ikasturte berezia da LABentzat, urte hasieran Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta EUDELek konpromisoa hartu zuten familiaren eta haurren aldeko politika publikoak garatzeko, Familien eta Haurren aldeko Ituna sinatuz.

LABetik esan genuen, beste gauza batzuen artean, plan honen baitan ez dela jasotzen jaiotzatik haurrek aukera berdinasunean daukaten hezkuntza eskubidea eta ez zela inolako urratsik ematen haurreskolen doakotasunaren bidean.

Bestalde, Legebiltzarrak, martxoaren 21ean familia politikari buruzko eztabaida monografikoa burutu ostean, Jaurlaritzari eskatu zion Haurreskolak Partzuergoan doakotasunaren bidean lehen urrats gisa eta progresibotasunean sakontzeko, 18.000 euro baino gutxiagoko diru sarrerak dituzten familientzat doakoa izan dadila sarbidea.

Gauzak horrela, LABek Eusko Jaurlaritzari kuota berrikuntza hau gauzatzea eskatu du hurrengo ikasturteko matrikulazio epeari begira, eta ez da ezer egin. Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko Lehendakaria den Cristina Uriartek, erantzun zigun aurrekontuaren berrikusi eta azterketa sakona egitea eskatzen zuela neurri honek. Aipatu zuen 2018-2019 ikasturtean kuotak berrituko direla, prozedura egokitzeari bideratutako erabakietan batera.

Eusko Jaurlaritza lana eta familia uztartzeko neurri berrien gaineko itzelezko propaganda egiten ari den arren, momentuz ez dakite haurreskoletan kuotei dagozkien neurriak ez nola garatuko dituzten, ez noizko ezta zein baldintzetan ere. Are gutxiago, haurreskolen doakotasunean progresibotasuenan sakontzeko neurriak. Zehaztasun falta ikusten dugu honetan.

Haurreskolak Partzuergoa, 0-2 haurrei hezkuntza zerbitzua emateko Eusko Jaurlaritza eta udalerri batzuen arteko hitzarmena den heinean, LABen iritziz administrazioak haur hezkuntzako lehenengo zikloko kalitatea, doakotasuna eta euskaldun izaera bermatu beharko lituzke, hau da, 0-3 urte bitarteko haurren matrikulatzeko eskubide unibertsala.

LABek ez du iruzurrik onartuko eta Haurreskolak Partzuergoaren doakotasunaren aldeko borrokan jarraituko du, hezkuntza sistema propioa iruten.
 

 

 

Gasteizko Supercorren aurrean mobilizatu gara, jai egunetan eta igandeetan lan egitearen kontra

Urteko egun guztietan irekiko du inauguratu berri duten saltegiak. Horren aurrean, Jaietan Denok Jai plataforma osatzen dugun sindikatuok protesta egin dugu, baita dendak izango dituen ordutegiak eta langileen lan baldintzak salatzeko ere.
 

 

 

Lehendabiziko enpresa ituna sinatu dugu Tuterako Torre Monreal zahar etxean

Enpresa zuzendaritzak eta langileen batzordeak (bi LABeko ordezkarik, bi UGTkoek eta ELAko batek osaturik) Torre Monreal zahar etxean lan baldintzak arautzen dituen lehendabiziko ituna sinatu dute, hitzarmen estatalak finkatzen dituenak hobetuz. Gainera, azken lan erreformaren alderdi kaltegarriei egiten die aurre: ultraaktibitate mugagabea ezarriz eta adostutakoa ez betetzeko aldebakarreko prozedura galaraziz.

Edukien inguruan, besteak beste, honako hauek dira hiru urteko itun honetan azpimarragarrienak:

– Lehendabiziko bi urteetako soldata igoera lineala (KPIren gainetik soldata baxuenetakoendako) eta hirugarren urtean KPI bezalako igoera, gutxieneko bermearekin.
– Gaur egun kobratzen diren plusak soldata tauletan egonkortzea.
– Urteko lanaldiaren murrizketa: 4 ordukoa bigarren urtean eta beste 3 gehiago hirugarrenean.
– Eszedentzietan, uztartzerako neurrietan eta oporrak aukeratzeko hobekuntzak.
– Lan osasun arloan, lanerako arroparen garbiketa enpresaren ardura.

Horrela, bada, etorkizuneko negoziazioetara begirako oinarri sendoa lortu dugu. Jakin badakigu bidea luzea izanen dela eta sektoreko langileen baldintzak hobetzeko tarte eta behar handia daukagula oraindik. Beste aldetik, Estatu mailako hitzarmen pean egoteak asko baldintzatzen gaitu, baina oso pozgarria da negoziatzeko bertako eremu berri bat ireki izana. Horregatik, lan baldintzak duintzen joateko tresna berri hau lagungarria izanen delakoan gaude.

Amaitzeko, adierazi nahi dugu negoziazio prozesuan langileon arteko batasuna eta mobilizatzeko prestutasuna emaitza positiboa lortzeko ezinbesteko baldintzak izan direla eta, hartara, langle guztiak zoriontzea baino ez dugu.
 

 

 

Garbialdiko langileek eserialdia egin dute Bizkaiko Aldundiaren aurrean

0

Bizkaiko Foru Aldundiko zentroak garbitzen dituzten Garbialdiko langileek hiru egunetako grebei ekin zieten atzo, LAB, ELA, UGT, ESK eta CCOOen babesarekin. Lanuzteak egin dituzte gaur bigarrenez, eta aldundiaren egoitzaren aurrean egin dute eserialdia, protesta gisa.

Grebaren jarraipena %75 ingurukoa izan da gaur, atzokoaren antzekoa. Bihar izango dute hirugarren eguna. 10:00etan egingo dute elkarretaratzea Foru Jauregiaren aurrean.
 

 

 

135 mobilizazio egingo ditugu bihar estatalizazioaren aurka

Lanuzteak deitu ditugu biharko Hego Euskal Herrian, hitzarmenen estatalizazioaren aurka eta Lan Harremanen eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren defentsan.

Mobilizazio orokorra egiteko eguna izango da, eta, langileen parte hartzea ahalbidetzeko, bi orduko lanuzteak egingo ditugu. Hala, 135 mobilizazio egingo ditugu 10:00ak eta 14:00ak bitartean; zenbait lekutan, mobilizazio bat baino gehiago izango dira, enpresen arabera. Hauexek dira aurreikusitakoak:

ARABA

Aiaraldea:
Laudio

Gasteiz
Correos
Jundiz Poligonoa (kotxe-karabana)
Gamarra Poligonoa (Kotxekarabana)
Unibertsitatea Kontzentra
Eusko Jaurlaritza.
Agurain

BIZKAIA

Busturialdea-Lea Artibai:

Bermeo (Goiko plaza
Gernika (Merkurio)
Ondarroa (Alameda)
Gizarburuaga (Poligonoa)
Etxebarria (Nemak)

Eskumaldea:

Zamudio (parke teknologikoa, Torrelaragoiti poligonoa)
Mungia (poligonoa)
Leioa (Lamiako, Udal Euskaltegia)
Erandio (Udaletxean, Cables y Alambres)
Getxo (Udaletxea)
Lezama (ZF Sachs)
Derio (SMARMEC, PINE, Eurest, Eulen)
Urduliz (ospitala, Mecaner)
Gorliz (Udaletxea)

Durangaldea:

Abadiño (Gestamp, Rothenberger, Inyectametal)
Atxondo (CEMOSA)
Berriz (Industrial GOL)
Durango (Udaletxea, Bruss)
Ermua (Tenneco Automotive/Innovacion)
Izurtza (Foseco)
Mallabia (LARZEP)
Zornotza (Zubietako poligonoa, Aludium, Arania, Plastibor-Pronutec)

Hego Uribe:

Igorre (Gasolindegiko rotondan)
Basauri (Arizko zubia)
Lemoa (Cementos)
Galdakao (STAPLES)
Orozko (Artiach)
Arrigorriaga (Indusal)

Ezkerraldea:

Barakaldo (Epaitegia, Gurutzetako ospitala, Ospitaleko kafetegia, Xupera)
Portugalete (Udaletxea)
Santurtzi (Udaletxea, Portua)
Gueñes (Konecta)
Zalla (informazio banaketa merkatuan)
Abanto Zierbena (GS Hydro-greba hitzarmenagatik)

Bilbo:

Telefonica (CIGarekin batera)
El Corte Ingles
Bizkaiko Foru Aldundia
Bilboko Udala
Eusko Jaurlaritza
Basurtuko ospitala
ETB
Baterajotzea Plaza Zirkularrean

GIPUZKOA

Debaldea

Eibar (Untzaga plaza, Azitain poligonoa)
Itziar (poligonoa)
Elgoibar (Rodisako errotondan)
Arrasate (manifestazioa)

Urola Kosta:

Azkoitian (Max-Eroskiko errotondan)
Azpeitian (Landetako errotondan)
Zestoan (Arroako autopistako errotondan)
Zumaian (Tren geltoki bideko errotondan)
Getarian (Plaza)
Zarautzen (autopistako errotondan)
Orion (Zubiko errotondan)

Tolosaldea-Goierri-Buruntza:

Legazpia (Industrialdean)
Ezkio (Industrialdean)
Zumarraga (Industrialdean, ospitalean, zahar egoitzan)
Beasain (Sasieta, CAF)
Ordizia (kiroldegia)
Olabarria (Arcelorren komiteak deituta, Carrefour)
Tolosa (Apatta industrialdea)
Urretxu (Gipuzkoako Urak)
Asteasu (Industrialdea)
Billabona (Artecca)
Aduna (Kelsen)
Lasarte (Michelin, Ferrovial)
Urnieta (Esnelat)
Hernani (Eziago poligonoan)
Itsasondo (Jaso-komite osoak egin du bat)

Donostia:

Udaletxea
Ibaeta (Elhuyar Plazan)
Ospitala
Miramon
Zuatzu
Rezola
EuskoTren Amara

Oarso Bidasoa:

Orereta (plazan, Masti Loidi 25 errotonda)
Oiartzun (Herriko plaza, Saltokiko errotonda, Alcampoko errotonda)
Lezo (Herriko plaza)
Irun (CAF, Tesako errotonda)
Pasaia (Trintxerpeko alkateordetza, Portua)
Orereta (Masti poligonoa)

NAFARROA

Erdialde Erribera
Tutera (Kotxe-karabana)
Lizarra (Billatuerta Poligonoa)

Sakana
Mobilizazioak 20 enpresetan

Iruñea

Udaletxea
Foruen estatuan
Ostalaritzako patronalaren aurrean
“Gráficas Ulzama” enpresaren aurrean

 

 

[IRITZIA] Lan harremanen estatalizazioa: egin diezaiogun aurre, orain

LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok maiatzaren 30eko lanuzte eta mobilizaziorako deia egin du.

Lan munduan izurrite bat bezala zabaltzen ari da estatalizazioa. Ez da fenomeno berria, baina 2008az geroztik gero eta hedatuago dago. Bi esparrutan zehazten dira lan-baldintzak. Lan legerian eta negoziazio kolektiboan. Lehena Espainiako Parlamentu eta Gobernuaren esku dago, eta erreformaz erreforma langile klaseari eskubideak kentzen joan dira. Bigarrena sindikatu eta patronalen indar korrelazioaren araberakoa da. Hego Euskal Herrian, kontrabotere sindikalismoari esker, langile-klasearen zati handi batentzat baldintzak duinak bermatzen zituzten herrialdeko hitzarmenak eta enpresa-hitzarmenak lortu ahal izan dira. Araudi propioaren faltan, funtsezkoak ziren lan harremanen esparru propioaren eraikuntzarako.

PSOEren negoziazio kolektiboaren erreformak (2010), PPren Lan-Erreformak (2012), eta alderdi biek sektore publikoa murrizteko jarritako mugek patronalari erabateko boterea eman diote. Era berean, atea zabaldu diote lan harremanen estatalizazioari, eredu guztiz antidemokratikoa inposatuz. Estatalizazioa hedatzen ari da, eta enpresa eta sektore gehienetara helduko da, sektore prekarizatu eta feminizatuenetatik hasita. Neurri batean edo bestean, Hego Euskal Herriko langileen erdiari baino gehiagori eragiten dio estatalizazioak. Azken helburua, lan-baldintzak okerrera berdintzea.

Estatalizazioa zabaltzeko lau bide daude: lehena, kanpoko patronalaren ezezkoa, beti hitzarmen estatalak izan dituzten sektore eta enpresetan negoziazio esparru berriak zabaltzeari. Bigarrena, patronalak berak negoziazio kolektiboan inposatzen duen blokeoa, baliatuz ultraaktibitatearen amaierak ematen dion aukera hitzarmen estatalak ezartzeko. Hirugarrena, sektore publikoan lan-baldintzak eta birjartze tasak inposatzea eta inbertsioa mugatzea. Laugarrena, patronalak, UGTk eta CCOOk bultzatutakoa, hitzarmen estataletan debekua ezarriz beheragoko esparruetan negoziatzeko.

Estatalizazioaren izurriteari aurre egiteko ekintza sindikal sendoa behar da. Enpresa mailan, estatalizatutako esparruetan enpresa-hitzarmenen alde borrokatuz, hala nola Carrefour Oiartzun, Staples, Selecta edo Transportes Alvarez-en egin dugun bezala. Herrialde mailan, herrialdeko hitzarmenetan erreformaren aurkako klausulak txertatzeko eta esparru berriak zabaltzeko borrokatuz, hala nola Esku-hartze Soziala, Telemarketina edo Kolektibitateetan egin bezala. Eta orokorrean, dauden baliabide guztiak, izan politikoak, legislatiboak edota negoziazio kolektiboaren ingurukoak, erabiliz.

Apustu argia egin dugu hasieratik esparru propioa blindatzeko, eta akordiorako ahaleginetan saiatu gara. ELAk ez zuen negoziazio horietan parte hartu. Enpresako esparruaren alde egin zuen soilik. Lau urte beranduago argi geratu zen enpresako esparrutik soilik ezin dela negoziazio kolektiboaren bidezko estaldurarik lortu. Hala, ELAk jarrera aldatu, 2013ko ahalegina berrartu eta Akordio Interprofesionala sinatu zen.

Estatalizazioari aurre egiteko asmoz sinatu zen Akordio Interprofesionala EAEn. Ez horrela Nafarroan, Patronala, UGT eta CCOO aurka agertu baitziren. FEADRS kolektibitateetako patronal estatalak EAEko akordioa inpugnatu izanak bere zaurgarritasuna agerian utzi du. Injerentzia argia izan da, lan-baldintzak hemen erabakitzeko eskubidean.

Gauzak horrela, egoera aztertzeko, ELArekin elkartu ginen martxo bukaeran. ELAren proposamena zen FEADRSen kontrako presio-kanpaina bat egitea epaiketa eragozteko, greba soilik Kolektibitateetako hiru enpresetan eta soilik Bizkaia mailan. Gure iritziz, erantzun hura labur geratzen zen estatalizazioak dakarren erasoaren aurrean, eta defendatu genuen greba sektore guztietan egin behar zela. Arrazoiak? Sektore guztiei eragiten dien Akordio Interprofesionalaren defentsa ezin delako hiru enpresatan soilik utzi. Epaiketa bertan behera uztea lortuta ere, edozein patronalek edozein momentutan inpugna dezake berriro, euskal sindikalismoak pedagogia egokia egiten ez badu erantzun indartsu baten bidez. Gainera, Akordio Interprofesionala indarrean egonda ere, aurrera jarraitzen dute negoziazio kolektiboa estatalizatzeko beste bideek. Zoritxarrez, apirileko lehen astean, ELAk ezezkoa eman zion estatalizazioaren kontra eta lan harremanetarako esparru propioaren alde edozelango lanuzte edo greba orokorrik planteatzeari. Ondorioz, eta geure asmoei eutsiz, LABetik bakarrik egin genuen deialdia.

Zailtasunak zailtasun, une itxaropentsuak bizi ditugu. Aldaketa politiko eta sozialaren aldeko mobilizazioa indartzen ari da. Greba Orokorraren beharraz hitz egiten hasi da klabe subiranistetan. CIGek ekainaren 19rako proposatu du Galizian.

Estatalizazioa gelditzeko ordua da; LABek eta ELAk irailean sinatutako adierazpenarekiko koherentzian, lan harremanetarako esparru propioa aldarrikatzeko unea da; pentsiodunen eta mugimendu feministarekin batera, sindikalismoa ere hemen garatzen ari den aldaketa politiko eta sozialaren aldeko batailara batzeko unea da. Aukera ona izango dugu horretarako, aste honetan bertan, maiatzaren 30eko mobilizazio eta lanuzte egunean.
 

 

 

Eraikuntza bezalako sektore prekarioan gehiago lortzeko aukera zegoen

0

Gaur, maiatzak 28, Gipuzkoako eraikuntzan eman den akordioa kapitalizatzeko ELAren protagonismo-irrikak, LABekin zeukaten ituna urratzera eta enpresarien proposamena onartzera eraman ditu, sektoreko langile guztiontzat hobea gertatuko litzatekeen akordioa eragotziz.

Egia esateko, gaur izenpetu duten aurreakordioa hobetu zitekeen. Gaurkoa izan da da lehen aldia ADEGIk testuak aurkezten dituena. Gainera testuak zalantza juridikoak sortu ditu mahaian alde ezberdinen artean testu horien eraginaren inguruan. Hortaz, LABek bere zerbitzu juridikoekin testu hauen balioa aztertuko du eta horregatik gaurkoan ez du aurreakordioa sinatu.

Akordio honetan LABek babestu dituen alderdi onuragarri batzuk jasotzen badira ere (adibidez, hitzarmenari ez lotzearen aurkako klausula, hizkera sexistarekin amaitzea, bideetako langileak subrogatzeko eskubidea hobetu izana), ez da egia honetan jasotzen den soldata-igoerak langileen eros ahalmena berreskuratzen duenik.

Egitekotan, galdutakoaren erdia ere berreskuratuko ez lukeelako eta akordioak ez duelako bermatzen hitzarmena ezarriko dela, ez baita guk eskatzen genituen eta inolako kostu ekonomikorik eragiten ez duen neurririk jasotzen hitzarmenen ez-betetzeak saihesteko (aparteko orduak ezabatu eta/edo kontrolatu, obretako irteeren eta sarreren kontrola, lan egutegia, lan parteak edota bitarteko prebentiboen formakuntza). Gainera, batzordeak ezin izango ditu obrak ikuskatu hitzarmena betetzen dela zaintzeko. Prekarietatearekin amaitzeko bestelako neurririk ere ez da jasotzen hitzarmenean.

Gaur goizean batzartu da LAB bere ordezkariekin, patronalaren proposamena aintzat hartzeko eta sindikatuaren jarrera erabakitzeko, aurreikus zitekeen ELA sindikatuaren sinaduraren harira. Ordezkariek aho batez adierazi dute ELArekin landu genuen proposamen bateratuaren defentsan berresten direla, eta hura hobetzearren mobilizatzeko eta grebak egiteko konpromisoarekin. Halaxe jakinarazi diogu ELA sindikatuari. Hala eta guztiz ere, behin ELAk, sinatu ondoren, hura hobetu ahal izatea eragotzi duenez, LABek testuaren baligarritasun juridikoa baieztatzen duenean, sinatu egingo du hitzarmena.

Akordioa oraindik hobetu zitekeen arren, LABek bakarrik lortu dituen gaiak ere jasotzen dira: KPIren gaineko igoerak (LABek bakarrik adierazi zuen mahaian KPIa ez-nahikoa zela), hitzarmena bermatzeko batzordera joango ez diren enpresei ordainak etengo zaizkiela (ELAren hasierako proposamenean ez zen ezertxo ere jasotzen), eta hizkera sexista baztertu da. Ez dugu onartuko batzuk besteen lorpenez jabetu nahi izatea.

ELA eta LAB elkarrekin mobilizatuz gero, aurreakordioa hobetuko genukeela ez dugu zalantzarik. Aukera on bat galdu dugu.
 

 

 

Garapen profesionalaren gaineko epaia betetzea eta eredu berria adosteko negoziazioa martxan jartzeko exijizen diogu Osakidetzari

0
2011ko deialdia Osakidetzak bertan behera utzi izanaren kontrako salaketek langileoi arrazoia eman digute hainbat alditan epaitegietan. Orain dela gutxi argitaratutako epaiak, epaileak 2011ko prozesuan maila lortu zuten langile guztiei dagozkien ordainsariak ordaintzera behartu du Osakidetza.

Hasieratik LAB oso kritikoa izan da lanbide garapenaren eredu honekin, ezkutuko osagarri ekonomiko huts bezala geratu dena. Ez dugu eskubide bezala eskuratu, baizik eta Osakidetzak bere borondatez eta nahi duen bitartean ezarritako diru sari moduan (argi gelditu denez 2014ko gelditzearen ostean). Guk kritikatzen ditugun bere ezaugarrietako batzuk hauek dira: Osakidetzako zuzendaritzaren esku dago deialdia egin, ez egin eta noiz egitea; buruzagitza eta gainbegiraleen menpeko balorazio subjektiboan oinarritzen da; prestakuntzaren negozioa indartu egiten du (sindikatu batzuena barne), kategorien artean diskriminatzailea da, ez dago guztion eskura, diru-sariak baino ez ditu aurreikusten… Osakidetzak, gainera, urte hauetan guztietan erabili du lanbide garapena langileak inposatutako murrizketa larrien aurrean lasaitzeko.

Horregatik, LABek garapen profesional ezberdin baten alde egin du beti, eredu berri hori negoziatzeko eskaera behin eta berriro Osakidetzari helaraziz. Garapen profesional bat dirutan soilik oinarritzen ez dena, langile guztiontzat, balorazio objektiboekin, eta soldata igoera lineala jasotzen duena (kategoria guztiontzat diru kopuru bera) eta oinarrizko soldatan integraturik, besteak beste.

Hala ere, indarrean dagoena gure eredua ez den arren, gure ustez Osakidetzak erantzun egin behar die langileokin hartutako konpromisoei. Beraz, garapena betetzea exijitu behar zaio, gainontzeko murrizketak bertan behera utzi behar dituen modu berean.

Hori kontuan hartuta, Osakidetzari exijitzen diogu: ebazpen judizialak betetzea denbora galdu gabe, eta jarraian, garapen profesional eredu berria lortzeko negoziazio prozesu ireki eta demokratikoa martxan jartzea.