Txalotu dugu gobernu taldeek eta EH Bilduk 0-3ko lan baldintzak hobetzeko...

Akordioaren arabera, 2023ko aurrekontuetan behar diren aurrekontu-partida guztiak sartuko dira, udal titulartasuneko haur-eskoletako langile guztien eta Nafarroako Gobernuko profesionalen soldata-baldintzak berdintzeko 2023ko urtarriletik aurrera.

Haurreskolak Partzuergoan oposaketak gainditu eta behin-behinekotasunean dauden langileak finko bilakatzea lortzen...

LAB sindikatuak Haurreskolak Partzuergoaren behin-behinekotasun tasaren abusuaren aurrean sartutako demandetatik, momentuz 30 ebatzi dira langileen alde.

Gasteizko Txantxangorri haur-eskola publikoa itxiko da, Jaurlaritzak pribatuak diruz laguntzen jarraitzen...

Onargaitza da 0-3 zikloko eskaintza pribatuari diru-laguntza unibertsalak ematen jarraitzea, itxiko den haur-eskola honetatik gertu dagoen zentro pribatuari ematen zaizkion moduan.

Helegitea aurkeztuko dugu Iruñeko Haur Eskoletako LEParen aurka, berme juridikorik ez...

Errekurtso honen helburua da Enrique Maya alkatearen eta Navarra Suma alderdiaren LEP lardats honek eragin ditzakeen ondorioak saihestea.

EAEko Hezkuntza Sailak ez ditu ikasle zaurgarrienen beharrak asetzen

Urtea hasi denetik, Heziketa Berezian eta Haurreskolak Partzuergoan, hamarnaka dira betetzen ez diren ordezkapenak.

Haur-eskoletako langileen lau demanda irabazi ditugu, obra-kontratuak gehiegikeriaz erabiltzeagatik #LortuDugu

LABeko zerbitzu juridikoek defendatzen dute obra-kontratuak ez direla inola ere baliozkoak ikasturtea betetzeko, jarduera arrunta baita.

Gerente aldaketarekin, aukera berriak zabaltzen dira Haurreskolak Partzuergoan

Elena Aizpuruk ordezkatuko du Zorione Etxezarraga Haurreskolak Partzuergoko gerentzian. LABetik uste dugu garai berria irekitzen dela hezkuntza zerbitzu honetan, eta lanean jarraituko dugu proiektuak euskal gizartearen beharrei erantzun diezaien eta langileen eskubideak berma daitezen.

Haurreskolak Partzuergoko gerente Zorione Etxezarragaren kargugabetze eskaeran berresten gara

Jokin Bildarratzek hainbestetan azpimarratu duen elkarrizketarako prestutasuna ez du haurreskolekin erakutsi. Hori dela eta, 0-3 zikloarekiko utzikeria, gerentearen noraeza eta familia eta langileekiko errespetu falta salatu nahi ditugu.

Haurreskolak Partzuergo publikoko gerentea kargutik kentzeko eskatu diogu Hezkuntza sailburuari

Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan egin dugun eskaeraren bidez, Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburua eta Haurreskolak Partzuergo publikoaren Lehendakariari dagokion erantzukizuna bete dezala exijitu diogu: Zorione Etxezarraga gerentea kargutik kendu eta Hezkuntza Sailean Haurreskolak Partzuergoaren integrazio adostua negoziatzen has dadila.