[IRITZIA] Merkataritza hitzarmenen aurrean, Euskal Herriak planto
Nazioarteko hainbat sindikatuk Venezuelarentzat elkarrizketa eta bakea eskatu dugu
Hauxe da munduko hainbat sindikatuk, LABek barne, sinatu dugun adierazpena:
Gaur, 2019ko otsailaren 7an, Uruguayko Montevideo, hirian Mexiko eta Uruguayk Venezuelarentzat eta eskualdearentzat izugarrizko ondorio kaltegarriak ekarriko lituzkeen eskuhartze
militarra ekiditeko helburuarekin, Venezuelaren aldeko elkarrizketa eta bake konferentzia ospatuko da.
Horregatik, nazioarteko mugimendu sindikaletik, Nicolas Maduroren zilegitasun demokratikoa eta Venezuelako burujabetza nazionala berretsiz, Montevideon burutuko den bake konferentziari gure babesa adierazi nahi diogu.
Horregatik, kontinentean balizko esku-hartze militar bat ekiditeko honako gogoetak egin nahi ditugu publiko bake eta elkarrizketa proposamen hau laguntzeko helburuarekin:
• Sinatzen dugun sindikatuok Venezuelako Batzar Nazional Konstituziogilearen eta Nicolas Maduro presidentearen zilegitasuna onartzen dugu lehendakaria Batzar Nazional Konstituziogileak deituriko hauteskundeetan libre eta demokratikoki hautatua izan zen heinean. Horregatik Venezuela desegonkortzea eta demokratikoki aukeratua izan den lehendakaria kargutik kentzea helburu duen estrategia gaitzesten dugu.
• Eskualdeko bakea, egonkortasuna, lankidetza eta integrazioa Venezuelak pairatzen duen kanpo injerentzia eta jazarpenaren ondorioz mehatxupean egoteak arduratu egiten gaitu.
• Aktore batzuek gerra eta interbentzioaren alde egiten duten bitartean, beste gobernu batzuek esfortzu handiarekin gatazkak konpontzeko nazioarteko zuzenbidearen bideei jarraiki elkarrizketaren eta negoziazioaren bidea indartzen saiatzen ari dira.
• Gutariko bakoitzaren gune eta eginkizunetatik, eskualdean eta munduan elkarrizketa eta negoziazio politikoa helburu dituzten ekimenak laguntzen eta babesten ditugu, eta Montevideon Venezuelaren alde egingo den goi bilera babestu egiten dugu.
Hauek gara sindikatu sinatzaileak:
-PIT CNT. Uruguay
-Central Bolivariana Socialista de Trabajadores
CBST. Venezuela
-Central de Trabajadores de Cuba CTC. Cuba
-Central dos Trabalhadores e Trabalhadoras do
Brasil CTB. Brasil
-Central de Trabajadores de la Argentina
Autónoma (CTAA). Argentina
-Central de Trabajadores de la Argentina CTA. Argentina
-Langile Abertzaleen Batzordeak LAB Sindikatua. Euskal Herria.
-Eusko Langileen Alkartasuna ELA. Euskal Herria.
-Confederación Intersindical Galega CIG. Galiza
-CUT Galiza. Galiza
-Unione Sindacale di Base USB. Italia
-NEHAWU. Sudáfrica
-Intersindical Alternativa de Catalunya IAC. Catalunya
-Sindicato Andalúz de Trabajadores SAT. Andalucia
-CUT Aragón. Aragón
-Intersindical CSC de Catalunya. Catalunya
-CST-JBE Nicaragua. Nicaragua
-Frente Sindical Obrero de Canarias. FSOC. Canarias
-Intersindical Canaria. Canarias
-COS Catalunya País. Països Catalans
-Federació de treballadores de Catalunya. FTC Catalunya
-UGT Sario Sáhara Occidental. Sáhara Occidental
-Corriente Sindical de Izquierdas CSI. Asturies
-STEILAS. Euskal Herria
-ESK. Euskal Herria
-Alternativa Sindical de Trabajadores AST. Estado Español
-Workers Union Coalition. Palestina
-Mandate. Irlanda
-STC. Córcega
Lanuztea Bizitegin, otsailaren 19an, kaleratutako lankidea berronartzearen alde
Bizitegi irabazi asmorik gabeko erakundeko langileek lanuztea egingo dute datorren otsailaren 19an. Bi ordutako lanuztea izango da, 10:00etatik 12:00ak artean. Gainera, Otxarkoagako plazan kontzentrazioa egingo dute, 10:30ean.
Hauxe da Bizitegiko enpresa batzorderen oharra:
Bizitegi irabazi asmorik gabeko erakundeko langileok lanuztea egingo dugu datorren otsailaren 19an. Bi ordutako lanuztea izango da, 10:00etatik 12:00ak artean. Gainera, Otxarkoagako plazan kontzentrazioa egingo dugu 10:30ean.
Otsailaren 5ean elkartearen aurrean mobilizazioa egin ondoren erregistratu dugu 19rako deialdia, kaleratutako lankide baten berronartzea eskatzeko.
Bizitegi irabazi asmorik gabeko erakundearen zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin zuen hitzarmenaren amaieran oinarrituz, eta gerentziak duela egun gutxi esandakoari uko eginez, lankide bat kaleratzearen erabakia hartu du. Hala, elkarretaratzea egin dugu gaur enpresak Bilboko Otxarkoaga auzoan duen egoitzaren aurrean, langilearen berronartzea exijitzeko.
2019. urtearen hasieran, enpresak Eusko Jaurlaritzarekin zuen hitzarmen baten amaieraren berri eman zigun. Honekin batera, lasaitasun mezu bat bidali zigun, zeinetan argi uzten zuen, egoera honek ez zuela erabaki traumatikorik erakarriko. Albiste hau eman eta egun gutxira, erakundean hamarkada bat baino gehiago lanean daraman langile baten kaleratzea jakinarazi dute.
Bizitegi, bere web orrian argi uzten duen bezala, partehartze, elkartasun, gardentasun eta ardura balio batzuetaz harrotu egiten da. Beste behin ere, hau itxurakeria hutsa besterik ez dela argi utzi dute.
Hartutako erabakiarekin, langile eredugarri bat enplegu barik uzten dute. Gainera, Otxarkoagako interbentzio unitatea erizain zerbitzu barik uzten dute, erabiltzaileen ongizaterako guztiz beharrezkoa den jarduera bat ezabatuz, honek dakarren zerbitzuaren kalitatearen galerarekin.
Bizitegiko komiteak, zuzendaritzarekin premiazko bilera bat eskatuko du, erakundearen egoeraren berri jakiteko eta gure lankidearen berronartzea eskatzeko.
Instituzioek, "zerbitzu sozialen zorroa"-ren bidez sektorerako nahi duten norabide eta etorkizuna, sektorea bera arriskuan jartzen dute, lehenengo kaleratze hau adibide argia izanik. Honengatik, adi egon behar gara, ez ditugularik etorkizun hurbilean sektorearen defentsarako ekintza eta mobilizazioak baztertzen.
Ordezkaritza lortu dugu Pirinio Atlantikoko Departamentuko Laborantza Ganberan
3A kolegioan, nekazaritza ekoizpenaren kolegioan, sindikatua departamentuko bigarren indarra bilakatu da, 100 boto eskuratu eta gero (%27,62, delegatu 1). Lehen indarra izateko zorian egon da LAB, bi botorengatik ez baitu irabaztea lortu, lehenak, CFTC-k, 101 babes jaso baititu (%27,90, delegatu 2). 3B kolegioan, berriz, bigarren indarrarekin berdindu dugu, 243 botorekin. Berdinketa hausteko, zerrendaburu helduenarentzat izan da ordezkaritza, eta arrazoi hori dela-eta ihes egin digu delegatua izateko aukerak. Hala ere, emaitza bikaina izan da, boto kopurua nabarmena izan baita.
LAB Euskal Herri osoan hedaturik dagoen sindikatua izanik, tokiko errealitateari eta beharrei egokitu ohi da, langileen kezketatik ahalik eta hurbilen egoteko. Hala, Ipar Euskal Herriko laborantzarako ere Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako langileen aldarrikapen hauek defendatzen ditugu: lan baldintzen hobetzea; ordu guztiak deklaratuak eta ordainduak izatea; gutxieneko 1.500 euroko hilabete sari garbia denentzat; kontratu prekario eta lanaldi partzial inposatuen debekatzea; eta lan orduen barruan kalitatezko formakuntza profesionala egiteko eskubidea.
Laborantza Ganberan lortutako emaitza oparoei gehitu behar zaizkie azken hilabeteetan Funtzio Publikoan lortutakoak. Hain zuzen ere, ordezkariak eskuratu ditugu Hendaia, Kanbo eta Urruñako udaletan, baita Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoan eta Ipar Euskal Herriko Kostaldeko Ospitalgunean ere.
LABen presentzia Ipar Euskal Herrian gero eta nabarmenagoa izateaz gain, ordezkaritza izan ohi dugun lantokietan ere indartsu jarraitzen dugu; Hendaiako Sokoa enpresan, kasu, non LABek bosgarrenez irabazi dituen hauteskunde sindikalak.
Mobilizaziorako deia egin du Eskubide Sozialen Kartak, babes sistema duin baten aldeko eztabaida ukatua izan eta gero
Gasteizko Legebiltzarrak ezezkoa eman dio Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak 51.000 sinaduren babesarekin aurkeztutako Herri Ekimen Legegileari, EAJ, PSE-EE eta PPren kontrako botoekin. EH Bilduk eta Podemosek baiezkoa bozkatu dute.
Gasteizko Legebiltzarrean izandako bozketaren ondoren, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragileetako ordezkariok agerraldia egin dugu. Hala, datorren asteazkenean, otsailak 13, giza batera deitu dugu Bilbon. PP, PSE-EE eta EAJren egoitzak lotuko ditu prortestak, Bilboko Gran Viatik, PPren egoitzatik, abiatuta, 10:15ean.
LABeko ordezkari Bea Martxuetaren hitzetan, "51.000 sinaduren ahotsa ekarri dugu Gasteizko Legebiltzarrera. 51.000 bai, bestelako babes sistemaren alde; 51.000 sinadura, pobrezia eta bazterketa sozialaren kontra. Berriro ere eztabaida era faltsuan itxi dute. Berriro ere, beste ekimen batzuekin gertatu bezala, Gasteizko Legebiltzarrak Herri Ekimen Legegile bati, eztabaida publiko eta demokratikoari, ezetza eman dio”.
Martxuetak jakinarazitakoaren arabera, “hemendik aurrera, EAJ eta PSE-EEren lege proposamen murritzaileak oztoporik gabeko bidea izango du. Gure Herri Ekimen Legegilea indargabetzeko sortua izan den lege proposamena EAJk eta PSE-EEk babes soziala deseraikitzeko duten helburuaren bidean kokatzen da”.

LABeko ordezkariak asteazkeneko mobilizaziorako deia egin du: “Legebiltzarrak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta etxebizitzaren inguruan eman beharreko eztabaida publikoa saihestearen kontra agertzen gara, eta, horregatik, hurrengo otsailaren 13an, Bilbon, giza kate bat egingo dugu ezezko jarrera izan duten hiru talde parlamentarioen, EAJ, PSE-EE eta PPren, egoitzak batuz”.
Egogain helduen egoitzako langileak kalera irten dira berriro
Eibarren mobilizatu dira, eta abian duten sinadura bilketarekin jarraitu dute lan baldintza eta arreta hobeago baten defentsan.

Egogain, Eibarren kokatzen den egoitza da, bertan pertsona nagusi, mendekotasun handia, adimen urritasuna eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonak artatzen dituzte. Gehienek bertan egiten dituzte beraien bizitzako azken urteak, behar duten bizi duina eta merezi duten kalitatezko arreta izan dezaten lanean dihardute bertan langileek.
Azken urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak atzerapauso ugari eman ditu hainbat arlotan dituzten baldintzengatik hainbeste borrokatu duten pertsonen kaltean; zaurgarritasun egoeran dauden pertsonekin, alegia.
Murrizketa guzti hauek langileengan eragiteaz gain, egoiliarrek merezi duten kalitatezko arretan ere eragina zuzena dute.
Honen aurrean, langileak mobilizatzen ari dira azken asteetan, eta martxan jarri dute sinadu Aldundiko langile, zentroaren erabiltzaile eta Eibarko herritarren artean.
Azken lan heriotza salatu dute Zizurkilen
Astelehenean, langile baten heriotza eragin zuen lan istripu baten berri izan genuen Hain zuzen ere, Zizurkilen dagoen Ula Construcciones Metálicas enpresan pieza batek Begiralia enpresako langile bat kolpatu zuen, eta bertan hil zen. Langile Batzordeak deituta, elkarretaratze bat egin dute gaur Ula enpresan, zendutako langilea gogoan izateko eta lan istripuak salatzeko. Gutxienez, 5 langile hil dira aurten Hego Euskal Herrian.
Arabako helduen egoitzetako arreta eta lan baldintza eskasak salatu ditugu Gasteizen
LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuok salatu bezala, Araban, egoitza ugari egon arren, ez dago hitzarmenik sektoreko langileen baldintzak arautzen dituenik. GOFEko zuzendari Jose Luis Alonso Quilchanok, sindikatuokin izandako azken bileran, esan digu oraingo egoera hau Egoitzen Dekretua argitaratu bezain laster aldatuko dela, baina bi urte baino gehiago daramate dekretu hori prestatzen.
Arabako Biltzar Nagusietan berriro piztu da eztabaida, zainketen, egoitza-sektorearen eta haietako lan-baldintzen inguruan. Ez da behar bezala preziatzen, politikarien eta gizartearen aldetik, gure nagusiak zaintzeko lana, ezta zaintzaileak ondo tratatuak izateko beharra ere. Haien lana ez da behar beste estimatzen. Herri-erakundeen aldetik teorian duten arreta-ereduaren ardatza pertsona da, erabiltzailea, egoiliarra. Hala ere, gaurko egunean eredu horren helburua ez da inondik inora betetzen, ez baita arreta egokirik ematen jende nagusiaren egoitzetan.
Adinekoen egoitzak zenbait motatakoak izan daitezke: egoitza publikoak, aldundiarekin itunpeko eta kudeaketa pribatuko egoitzak, egoitza pribatuak zenbait itunpeko oherekin, eta egoitza erabat pribatuak. Mota horietako bakoitzean ematen den arreta desberdina da, eta erabiltzaileek ordaindu beharreko kostua ere bai.
Erabiltzaileek eta langileek egoitza horietako batean eta bestean jasotzen dituzten arretak eta trataerak erabat desberdinak dira, eta hori salatzen dugu sindikatu sinatzaileok. Erabiltzaileen eskubideak behin eta berriz urratzen dira, eta langileen baldintzak gero eta prekarioagoak dira.
Ildo horretatik sindikatuon ustetan administrazioak behar besteko egoitza-plaza publikoak eskaini beharko lituzke, herritarrek eskatzen dituzten adinakoak; erabiltzaile guztientzako arreta-baldintza duinak eta sektore horretako langileentzako lan-baldintza parekoak bermatuz.
Helburu hori lortzen ez dugun artean, sindikatuok Arabako Foru Aldundia eta GOFE premiatu ditugu arazo horretan esku hartzera. Egoitzen Dekretuaren prestatze-prozesua gero eta aurreratuago dagoela esan digute. Alonso Quilchanok hitzeman digu, behin dekretua argitaratu ondoren, bilerak egingo dituela egoitzetako enpresa kudeatzaileekin, sindikatuekin batera laneko mahai bat sortzeko beharra adierazteko. Beraz, egoitzetako probintzia-hitzarmen kolektibo bat sustatuko da, sektoreko langileen baldintzak eta erabiltzaileen arreta-kalitatea arautzeko. Horren haritik, sindikatuok azpimarratu dugu hori dela modu bakarra Aldundiak bere konpromisoa bete dezan, alegia, pertsona helburu duen arreta bat eman dezan.

