2026-02-06
Blog Page 567

Laminaciones Arreguiko enpresa komiteak enplegua eta industria plan bat bermatzea exijitu du, kaleratze mehatxuen aurrean

0

Celsa Atlantic-Laminaciones Arreguiko zuzendaritzak plantillaren %10 kaleratzeko asmoa helarazi dio enpresa komiteari (kopuru hori finkatu du iraungipen ERE bat izan ez dadin). Honen aurrean, enpresa komiteak eskatzen du beste alternatiba batzuk bila ditzala enplegua mantentzeko, eta exijitzen du industria plan bat aurkez dezala, epe ertain-luzerako enpresaren etorkizuna ziurtatzeko.

Laminaciones Arreguik Araban dituen bi lantegiak, Gasteiz zein Urbinakoa, enplegu suspentsio prozesuetan daude 2016. urteaz geroztik. 2016 eta 2018an planteatutako bi ERTEak kaleratzeak eta hainbat neurria ekarri zituzten 2012. urtetik, plantillak greba mugagabera deitu zuenetik. Hamarnaka kaleratze, zigor, berronartze eta kaleratze berrien ostean, 2016. urtean lortu zen gatazka bideratzea negoziazioaren bidetik.

Hala ere, azken asteotan, norabide aldaketa bat gertatu da, garai zaharretara itzuliz: duela egun gutxi enpresak langile bat kaleratu zuen, 52.d artikulua aplikatuta (abstentismoagatik kaleratua). Orain langile gehiagorekin gauza bera egingo dutela mehatxatu dute, eta, gainera, gutxienez bakarkako hamar kaleratze objektibo planteatzen dituzte (aipatu bezala, kopuru horrek iraungipen ERE bat egitea saihestuko luke).

Onartezina eta etikarik gabeko jokabidea iruditzen zaizu zuzendaritzarena, gauzatutako kaleratzea eta planteatutako neurriak kontutan hartuta. Gure haserrea erakutsi nahi dugu neurrien artean planteatutako hogei lanpostuen suntsiketagatik (lekuz aldatzeak, arrazoi ekonomikoetan oinarritutako kaleratze objektiboak, kaleratzeak 52.d artikulua aplikatuta…), alde sozialarekin akordioa saihestu ondoren, gatazkaren iturri den aldebakartasunera itzuli baita enpresa. Gure iritziz, Celsa Taldearen erabaki estrategiko bat da lantegi hauek ziogortzeko, 2012an ez baitzituzten kaleratzeak eta murrizketak onartu. Horregatik, lantegi hauek modu pausatuan hil egin nahi ditu lantegi hauek, orduan izan ziren epaiei izkin egiteko.

Enpresa Komitetik argi dugu kaleratze hauen aurrean alternatibak badaudela, eta ahal dugun guztia egingo dugu alternatiba horiek gauza daitezen, enplegu suntsiketa saihesteko xedearekin.

Aldi berean, Laminaciones Arregui Taldeari eskatzen diogu apustu sendo bat egin dezala Arabako lantegien jarduera bultzatzeko, produktuen zabaltzea eta dibertsifikazioa laguntzeko inbertsioak eginez, Taldearen beste lantegi batzuetan egin bezala. Lantegi hauen ekoizpena handitzeko konpromiso argi bat eskatzen diogu azken batean, Celsa Taldearen beste lantegi batzuetan egin bezala, epe motz-ertainean etorkizuna bermatua egoteko.

Hau guztiagatik, ezin gara geldirik egon, eta mobilizazioei ekingo diegu, intentsitatea handituz, azken urteetan gure eskubideek pairatutako eraso honi erantzun bat emateko helburuarekin. Akats larria litzateke 2012. urteko eszenatokira itzultzea. Eskatzen diegu Laminaciones Arregui eta Celsa Taldeari bazterrean utz ditzatela plateamendu horiek, inori ez baitiete mesede egiten, eta itzul daitezela negoziazio eta gutxieneko bake soziala adosteko bidera.

Eusko Jaurlaritzari ere eskatu diogu Laminaciones Arreguiko enpleguaren defentsan inplika dadila, eta bere ekarpena egin dezala lantegien jarduera bultzatzeko.

 

 

 

Jaurlaritzako Osasun sailburuak ez die erantzun argirik eman LABek salatu duen Santiago Ospitaleko irregulartasun kontableei

0

Osasun Sailburuak agerraldia egin du gobernuaren kontrol saioan, EH Bilduk eskatuta, LABek fiskaltzan aurkeztutako salaketaren inguruan Osakidetzak dituen datuak azaltzeko. Salaketa horren arabera, Arabako ESIko Santiago egoitzako sukaldean izandako kudeaketa txarraren ondorioz 200.000 euro desagertu ziren.

LABek nahikoa datu ditu sukalde horretarako hornidurak arautzen dituen pleguaren kudeaketa negargarria ziurtatzen dutenak; horregatik, erantzukizunak argitzea eta Arabako ESIko zuzendari ekonomiko finantzarioaren dimisioa edo kargu-uztea eskatzen dugu berriro.

Gainera, ustelkeria kasu baten aurrean egon gintezkeenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusira jo dugu.

Baina Legebiltzarrean egiaztatu ahal izan duguna Sailburuaren koldarkeria da, zuzeneko galderen aurrean hitz egin baitu zer pazientek jaten duten gehiago edo gutxiago, Txagorritxukoek edo Santiagokoek; izan ere, desoreka ekonomiko guztiak, gainera, suntsikorretan gertatu dira, ez elikagaietan.

Murga andrea intranetean zintzilikatzen diren datu ekonomikoak pleguekin eta eranskinekin kontrastatu behar direla esatera iritsi da eta baita LABek ez duela hori egin eta gure azterketak partzialak direla ere. Sailburua ezin izan da barregarriago agertu, 3 agiri desberdinekin kontrastatu egin dugulako, baita eranskinekin ere, eta gutxienez 2016tik iruzurra gertatzen zen leku fisikoetan ikerketak egin ditugu.

Legebiltzarrean gertatutakoa penagarria da, sailburuak berak sinesgarritasun osoa galdu ez ezik, erakunde oso bat ere doilorkeriara eraman duelako, pazienteak eta Osakidetzako profesional gehienak giza ezkutu bezala erabiliz diru publikoa gutxienik xahutzen duten pertsonak babesteko, eta, berriz diogu, LABek ez du baztertzen hortik aberastu ez direnik ere.

 

 

 

Garbiñe Aranburu: “Aurrekontu antisozial eta neoliberal hauekin grebarako arrazoi gehiago dugu”

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok ekitaldi bat egin dugu Gasteizen, Iradier Arenan gunean, EAEko 2020 aurrekontuen egitasmoa salatzeko, urtarrilaren 30eko Greba Orokorra mugarri izango duen dinamikaren baitan. LABeko idazkari nagusiak adierazi duenez, "guk, gehiengo sindikal eta sozialak, lan, pentsio eta bizitza duinaren aldeko proposamenak egiten ditugun bitartean, Eusko Jaurlaritza bestelako erabaki batzuk hartzen ari da. Aurten ere pertsonen beharrizanei bizkar ematea izan da Jaurlaritzaren hautua". Ekitaldia eta gero, manifestazioa egin dugu.

Hauxe izan da Garbiñe Aranbururen hitzartzea:

Gaurko mobilizazioa dinamika baten barruan kokatzen da eta mugarri nagusia urtarrilaren U30eko Greba Orokorra izango dugu.

Ahots ugari entzun ditugu gaur hemen. Grebarako arrazoiak soberan daude eta aurrekontuen proiektuak eta negoziazioak grebarako arrazoi gehiago eman dizkigute.

Guk, gehiengo sindikal eta sozialak, LAN, PENTSIO ETA BIZITZA duinaren aldeko proposamenak egiten ditugun bitartean, hemendik gertu, baina gugandik hain urrun, Eusko Jaurlaritza bestelako erabaki batzuk hartzen ari da. Aurten ere pertsonen beharrizanei bizkar ematea izan da Jaurlaritzaren hautua. Hau erabaki politikoa da eta horrek amorrua eta haserrea sortzen du.

Los presupuestos no están pensados para un reparto más equitativo de la riqueza. Se da la espalda a las necesidades de la gente y lo indignante es que no poner en el centro de las políticas públicas las necesidades de las personas es una decisión política.

Estos presupuestos no responden ni a una sola de las reivindicaciones que están en la calle. Ni son sociales, ni son morados, ni son verdes. Son unos presupuestos oscuros en cuanto a contenido y de un tono opaco en cuanto a participación. Deberían de ser rechazados por 6 razones principales:

(1) No se quiere erradicar la pobreza: Es inaceptable que con la riqueza que se genera en este país haya un 15% de población en riesgo de exclusión social.

El Gobierno de Urkullu se comprometió a reducir la pobreza. Lo menos que se les puede exigir es que no hagan demagogia con un tema tan delicado. Saben que mienten, con estos presupuestos no se va reducir ni la precariedad ni la pobreza.

(2) No son unos presupuestos feministas: después de dos huelgas feministas, el Gobierno Vasco sigue sin atender a las demandas del movimiento feminista. No vamos a permitir que las instituciones hagan suyo un discurso feminista sin políticas públicas que lo acompañen.

(3) Ez dira larrialdi klimatikoari aurre egiteko aurrekontuak. Larrialdi klimatikoaz kezka agertzea aurpegi zuriketa ariketa bilakatu da.

(4) Ez da enplegu duinaren aldeko konpromisoak hartzen.

(5) Pentsio sistema publikoa indartzeko ere ez.

(6) Ez dago sektore publikoa indartzeko apusturik.

EAJren Gobernuak betiko lekutik du burua. EAJren aurrekontuak neoliberalak eta antisozialak dira, elite ekonomikoarekin daude. Beraien oasi partikularrean.

Pero este año ha habido una sorpresa. El giro de posición de Podemos. No nos engañan, la orientación de estos prespuestos no va a variar por remover cantidades insignificantes de dinero de un lado a otro.

El partido que se presentó como alternativa al sistema, el partido que decía que "El cielo no se toma por consenso, sino por asalto", ha optado por el consenso con el PNV. Consenso con el PNV para aprobarle unos prespuestos neoliberales y antisociales. Podemos, lanzándose a los brazos del PNV, se ha diluido en la lógica capitalista y neoliberal como se diluye un azucarillo en el agua.

Instituzioek, kasu honetan Eusko Jaurlaritzak, gauza bat argi izan behar dute: hain gogoko duten egonkortasun hori, ustez aurrekontuek emango dioten egonkortasun hori ez dutela bermatua.

Aurrekontu hauekin grebarako arrazoi gehiago ditugu eta grebarako indarra ematen digute. Instituzioek aurrean izango gaituzte:

– 1.080€ko gutxieneko pentsioa ezar dezaten.

– 1.200€ko gutxieneko soldata eta 35 orduko lanastea bermatu dezaten zuzenean edo azpikontratazio bidez kontratatuak dituzten langileentzat.

– Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bultzaturik Herri Ekimen Legegilean jasotzen ziren neurriak berma ditzaten. DSBE duintzeko eta etxebizitza eskubidea bermatzeko.

– Soldata eta pentsio arrakalari aurre egin diezaioten.

– Indarkeria matxistarekin amaitzeko neurriak har ditzaten.

Este acuerdo presupuestario nos arma de razones para la huelga. Esa indignación que nos generan estos presupuestos la vamos a convertir en fuerza para paralizar el país el próximo 30 de enero.

Porque luchar merece la pena:

– En el año 99 salimos a la huelga por un salario social y por las 35 horas. El actual sistema de protección social no se puede entender sin aquella huelga. Un sistema necesario pero insuficiente desde su creación que, además, ha sido minado vía recortes a lo largo de todos estos años.

Sin aquella huelga tampoco se puede entender, que las y los trabajadores públicos o de algunos sectores y empresas, tengan la semana laboral de 35 horas.

– A raiz de la crisis de 2008, en este país hemos realizado 6 Huelgas Generales. Y todas y todos somos conscientes de su valor. Las Huelgas Generales han servido para neutralizar o para frenar procesos de precarización.

– Y el próximo 30 de enero, vamos a marcar un nuevo hito en la lucha de la clase trabajadora de Euskal Herria, con una huelga a la ofensiva.

Urtarrilaren 30ean kalera goaz, ofentsibara goaz:

– LAN, BIZI, PENTSIO duinaren alde.

– Fase ekonomiko berrian harresi bat jartzeko eta murrizketa berriei ateak ixteko.

– Patronalaren aurrean konfrontazio gaitasuna handitzeko eta instituzioak bestelako politika publiko batzuek egitera behartzeko.

– Demokrazian eta burujabetzan aurrera egiteko. Herri honetako langileen erabaki ahalmenaren alde egiteko. Lan harremanak, pentsioak, babes soziala eta esparru sozioekonomiko propioa hemen erabaki nahi ditugu.

– Eta hemen erabakiko ditugu. Erabakiko ditugu. Lantokiz lantoki, eta kalean, etxeetan, irabaziko dugun borrokari esker. Izan soldatapeko, izan lanez gainezka baina enplegurik gabe, izan gazte, pentsiodun, etxeko langile, … borroka guztiak direlako bide beraren parte, urtarrilaren 30ean kalean ikusiko gara.

GORA LANGILEON BORROKA!

 

 

 

Eskubide Sozialen Kartako eragileok borrokarako konpromisoa berretsi dugu, lan, pentsio eta bizitza duinaren defentsan


Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragileok topaketak egin ditugu Barakaldoko BEC-en, Kartaren birkokapen prozesuan mugarri bat jartzeko eta aurrera begirako norabidea zehazteko. Mugimendu eta mobilizazio sozialaren loraldiarekin aukera berriak sortu dira aldaketa sozialaren bidean, eta aukera berri horiei buruz aritu gara antolatutako mahai inguruetan, urtarrilaren 30eko Greba Orokorra oso presente egonda. Hain zuzen ere, topaketen testuinguruan, Kartako eragileok agerraldia egin dugu BEC-en bertan, Greba Orokorrerako deia egiteko. Manifestu bateratu bat plazaratu dugu, lan, pentsio eta bizitza duinaren defentsan.


Barakaldoko BEC-en egindako agerraldian, urtarrilaren 30eko Greba Orokorrerako deia luzatu dugu, arrazoiak soberan daudelako mobilizatzeko. Lan munduaren egiturazko prekarietatearen aurrean, pentsioen murrizketaren aurrean eta bizitzaren sostengagarritasuna arriskuan jartzen duten neurrien aurrean, mezu argi bat daukagu: Lan, pentsio eta bizi duinak!

Pentsiodunen mugimenduaren deiari erantzunez deitu dugu Greba Orokorra. Bi urtez kalean egon eta gero, jauzi kualitatibo bat emateko beharra planteatu du mugimenduak, borroka horren alde beste kolektibo batzuk batzera deituz.

Borroka eta aldarrikapen horiek gure egiten ditugu, eta, gainera, Greba Orokorraren bidez bestelako aldarrikapenak ere ekarri nahi ditugu mahai gainera, Aldarrikapen Taulan jaso dugun bezala. Lan baldintzak duintzeko neurriak eskatzen ditugu: lanaldia 35 ordura jaistea, 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea, soldata-arrakala amaitzea nahiz azpikontratazioetan enplegua eta lan baldintzak bermatzea. Egun ukatuak zaizkigun eskubide sozialak aitortzea eskatzen dugu: etxebizitza eskubide bat izateko neurri eraginkorrak hartzea, menpekotasun egoera guztiei erantzun egokia ematea zerbitzu sozialen sistema publiko, unibertsal eta doakoaren bidez… bizitza erdigunean jartzeko zaintza lanak ikusarazi, aitortu, bermatu eta duintzea eskatzen dugu.

Garaia da azken urteetan murrizketekin kendu diguten guztia berreskuratzeko eta aldaketa sozialaren norabidean aurrera urratsak emateko. Pentsio, lan-baldintza eta bizitza duinak nahi ditugu, eta horregatik borrokan jarraituko dugu planeta suntsitzen ari den sistema ekonomiko eta sozial kapitalista, neoliberal eta patriarkal honen aurka. Bide honetan batera ekiteko tenorea dugu, bat eginik: langileak eta mugimendu sindikala, pentsiodunak, mugimendu feminista, gazteak, ikasleak, mugimendu ekologista, eskubide sozialen aldeko eragileak, arrazakeriaren aurkakoak, bestelako eredu bat eraikitzeko alternatibak garatzen ari garenak… denok batera antolatu gaitezen lantokietan eta eskualdez eskualde greba komiteetan, eta mobilizatu gaitezen urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean! Lan, pentsio eta bizi duinak!

 

 

 

EAEko Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako langileen greba deialdia erregistratu dugu, abenduaren 23tik urtarrilaren 24ra

0

LAB sindikatuak Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako langileen greba deialdia erregistratu du gaur Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, abenduaren 23tik urtarrilaren 24ra. STEILAS eta ELA sindikatuak deialdi honekin bat egitera deitzen ditugu.

2018ko martxoaren 6an, LABek irakaskuntza publikoan egin ziren mobilizazio dinamikari erantzun zion, Haurreskolak Partzuergoko akordioa sinatu zuen gehiengoa baliatuz. Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak orain arte kudeaketa alorreko puntua garatzeko negoziazioari bide eman badio ere, akordio berria gauzatzeko momentua heldu den unean:

-Haurrreskolak Partzuergoko teknikari eta administrarien langileen zerrenda handitzeari ezetz esan dio.

-Hezkuntza saileko langileekin kategoria eta soldaten ekiparazioaren gauzatzea atzeratzen ari dira.

-Langile hauen ordezkatzeko egoerak, ordezkoen araudia eta barne sustapenak egiteko dokumentuak borobildu ezinik gabiltza.

Aitzakia, aurrekontuen legea eta negoziatzen ari diren EAEko 2020ko aurrekontuak dira. Beraz, dei egiten diogu bereziki, EAJ eta Elkarrekin Podemosi, Haurreskolak Partzuergoko langile eta familien beharrei erantzungo dieten neurriak hartzera. Hain zuzen ere, Haurreskolak Partzuergoaren doakotasuna eta gatazka honi erantzungo dizkiotenak.

 

 

 

Garbiñe Aranburu: “Pentsio sistema propio bat eraikitzeko beharra dugu”

Gaur ere, joan abenduaren 5 eta 10ean bezala, greba eguna da Ipar Euskal Herrian. Hain zuzen ere, Baionako kaleak hartu ditugu Macronen Gobernuak sustatutako erretreten erreforma salatzeko. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu izan da Baionan, eta pentsio sistema propio bat edukitzeko beharra aldarrikatu du, pentsio sistema publikoa erasotzen ari diren honetan.

"Pentsio sistema erasotzen ari dira. Pentsio sistema propio bat eraikitzeko beharra dugu; ezinbestekoa iruditzen zaigu Euskal Herriko langileok bertan erabaki ahal izatea gure pentsio sistema zein den, lan harremanekin edo babes sozialarekin egin beharko litzatekeen bezala".

Garbiñe Aranbururen hitzak dira hauek, Baionako manifestazioa hasi aurretik egindakoak. Lehenago, LABeko idazkari nagusia Euskadi Irratiko Baionako estudioetan izan da, eta, bertan egindako elkarrizketan, mobilizazio sozialaren garrantzia nabamendu du: "Protesta sozialik ez badago, aldarriek ez dute lekurik hartzen agenda politikoan".

Zentzu honetan, datorren urtarrilaren 30eko Greba Orokorrerako deia egin du Baionako mobilizazioan, lan, pentsio eta bizitza duinaren alde egiteko balioan jarri beharreko mugarria delako. 
 

 

 

“Protesta sozialik ez badago, aldarriek ez dute lekurik hartzen agenda politikoan”

0

Garbiñe Aranburuk elkarrizketa egin du Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan, Baionako estudioetatik. Hain zuzen ere, LAB sindikatuko idazkari nagusia Lapurdiko hiriburuan dago, Macronen Gobernuak sustatutako erretreten erreforma salatzeko mobilizazioetan parte hartzeko. Elkarrizketan, hainbat gai jorratu ditu: pentsioen afera bera, aurrekontuak eta urtarrilaren 30eko Greba Orokorra, kasu.

Garbiñe Aranburuk adierazi du ezinbestekoa dela mobilizazio soziala agintariak mugiarazteko: “Protesta sozialik ez badago, izan pentsiodunena, langileena zein mugimendu feministarena, aldarriek ez dute lekurik hartzen agenda politikoan”.

Hala, LABeko idazkari nagusiak urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren garrantzia azpimarratu du, “ofentsibara” egingo dugun greba delako: “Mugarri bat izango da. Urtarrilaren 30ean ez da ezer amaituko. Mobilizazio desberdinen konfluentzia izango da, lan, pentsio eta bizitza duinaren alde, borroka greba ondoren indartzeko helburuarekin”.

 

 

 

“Indian bezala, Euskal Herrian ere prekarietateak hil egiten du”

0

Eskolarako poltsak ekoizten zituen New Delhiko lantoki batean izandako ezbeharraren ondorioz gutxienez 43 langile hil direla eta, LAB sindikatuak elkartasun mezua helarazi nahi dio Indiako langileriari. Hain zuzen ere, elkarretaratze bat egin dugu Bilbon. Indiako zenbait sindikatu garrantzitsuk bezala, LABek ere Munduko Federazio Sindikalean parte hartzen du; esplotazio kapitalistaren kontrako eta langileon eskubideen aldeko borroka bera partekatzen dugu.

 
43 langile hauen heriotza, hain zuzen ere, esplotazio kapitalistaren erakusgarri da. Lantokiak ez zituen suteen kontrako oinarrizko segurtasun neurriak betetzen eta legez kanpo ari zen jardunean; langile askok lantokian bertan egiten zuten lo. Eta lo zeundela sortutako suteak eragin ditu heriotza horiek. Argi dago, beraz, zein den heriotza hauen erantzulea: langileon kontura aberasten den patronalarena, izan Indiako patronalarena izan ekoizpen jarduera ugari (tartean ehungintzakoa) Indiara eta inguruko herrialdeetara deslokalizatzen dituen Europako patronalarena. Euskal Herrian egiten dugun bezala, kasu honetan ere salaketa bera egiten dugu: prekarietateak hil egiten du.

Gertakari honen harira, langileon eskubideak urratu eta langileon bizitzak jokoan jartzen dituen eredu kapitalistaren kontra borrokatzeko konpromisoa berresten dugu. Bizitza erdigunean kokatuko duen eredu ekonomiko eta sozial berriaren alde indarrak biltzeko garaia da, hala Euskal Herrian nola mundu zabalean.

 

 

 

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorrerako deia egin dugu Iruñean

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragileok agerraldia egin dugu Iruñean, urtarrilaren 30eko Greba Orokorrerako deia luzatzeko. Hain zuzen ere, greba egiteko arrazoiak soberan daudela adierazi dugu, eta aldarrikapen taula aurkeztu dugu. Ofentsibara joko dugula berretsi dugu, eragileon aldarriak bete daitezen exijitzeko.

Urtarrilaren 30ean Greba Orokorra izango dugu, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Antolakunde honetan 100dik gora eragile sozial eta sindikal batzen gara: pentsiodunak, feministak, ekologistak, gazte-mugimendua, bazterketa sozialaren aurkako plataformak, ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea eta euskal gehiengo sindikala, besteak beste.

Grebaren bidez gure erantzuna emango diogu pentsiodunen mugimenduak egindako deiari. Egoera ikusita, beharrezkoa da pentsio, lan baldintza eta bizitza duinaren aldeko borrokan jauzi bat ematea. Badira arrazoiak gaurko eta etorkizuneko pentsiodunak kezkatzeko: pentsio-sistema publikoa babestea, lan-harremanetarako eta babes sozialerako bertako sistema ezartzea, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea, edota eros-ahalmena legez bermatzea.

Grebarekin neurri jakin batzuk hartzeko beharrizana azpimarratu nahi dugu, prekarizazioari mugak jartzeko, azken urteetako murrizketak atzera botatzeko, lan-prekarietatea ezabatzeko, lan-baldintzak duintzeko, eta eskubide sozialen defentsan. Bestelako eredu sozio-produktibo baten alde, azken finean.

Grebara garamatzaten arrazoiak 30 neurritik gorako aldarrikapen taula batean bildu ditugu. Iruñean egindako agerraldian aurkeztu ditugu, joan den azaroan Donostian antolatutako agerraldian egin bezala:

2011 eta 2013ko erreformetan onetsitako pentsio-murrizketak indargabetzea:

• Erretiroa 65 urterekin.
• Erretiro Aurreratua 61 urterekin, 30 urte kotizatuta izanez gero. Koefiziente murriztaileak arintzea.
• Erretiroa hartu ahal izateko adina jaisteko aukera zabaltzea sektore berrietara, bereziki nekagarriak eta arriskutsuak diren sektoreetara, adibidez, garraio-sektorea.
• Pentsioa kalkulatzeko 15 urte hartzea kontutan.
• Pentsioen eros-ahalmena bermatzea (gutxienez KPIaren pareko igoera)
• Pentsioen jasangarritasun-faktorea kentzea.

Beste neurri batzuk pentsioei buruz:

• 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
• Pentsio sistemaren finantziazioa bermatzea, kotizazio sozialen eta zergen bidez.
• Lanaldi partzialeko kontratuetan kotizazioak zenbatzerakoan zigorrik ez aplikatzea. Lan egindako egun bakoitzeko, kotizatutako egun bat.

Zapateroren eta Raxoiren lan-erreformak bertan behera uztea:

• Hitzarmen kolektiboetan ultraktibitate mugagabea.
• Herrialdeko hitzarmenen aplikazioa lehenestea estatu mailako hitzarmenen gainetik.
• Beheko esparruko hitzarmen batek goragoko esparruko beste baten baldintzak okertzeko aukerarik ez izatea.
• Lan-eskubideetan egindako murrizketak atzera botatzea.

Beste neurri batzuk enpleguari eta pentsioei buruz:

• Gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakala eta pentsio-arrakala amaitzea.
• Hileko 1.200 euroko gutxieneko soldata.
• Enplegu egonkorra sustatzea eta kontratazioan ematen den iruzurra zigortzea.
• Lanaldia 35 ordura jaistea, soldata gutxitu barik.
• Bereziki emakumeei ezartzen zaizkien lanaldi partzial inposatuak ezabatzea.
• Azpikontratatutako enpleguan subrogaziorako eskubidea bermatzea.
• Zerbitzu publikoak garatzea, ezarritako murrizketak atzera botatzearekin batera.
• Kontratazioan sexuaren, jatorriaren, ideologiaren, sexu-identitatearen, aniztasun funtzionalaren edo ekonomia-jardueraren araberako diskriminaziorik egingo ez dela bermatzea.
• Kontratazioan prekarizazio-formula oro kentzea (etxeko langileen erregimen berezia, autonomo faltsuak, uberizazioa…)
• Klausula sozialak ezartzea administrazioko azpikontratetan.
• Lanera bizirik itzultzeko eskubidea. Lan Ikuskaritzako plantillak handitzea, Europar Batasunekoekin parekatu arte, eta lan-istripuen eta laneko gaixotasunen aurkako ekintza plan zorrotz bat ezartzea.
• Etxeko lanak eta zaintza lanak duintzea eta gainerako enpleguetan dauden eskubide berberak aitortzea.

Eskubide sozialen bermea:

• Menpekotasun egoeran dauden pertsona guztiei laguntza-zerbitzu publiko, unibertsal eta doakoa legez bermatzea.
• Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Errenta Bermatua %100ean parekatzea Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin, eta azken hori %50 igotzea bi pertsonak osatutako ohiko unitateetan,
eta beste %50 igotzea 3 pertsona edo gehiagoko unitateetan.
• Alokairu sozialeko etxebizitza bat eskuratzeko eskubidea legez bermatzea, EHko Eskubide Sozialen Kartaren Herri Ekimen Legegileak ezarritako baldintzetan.

Lan-harremanetarako eta babes-sozialerako esparru propioa:

• Euskal Herriko langileek eskubidea izatea pentsio sistema publikoa eta pentsio duinak bermatzeko modurik onena erabakitzeko.
• Lan-harremanetarako gure eredu propioa eta negoziazio kolektiboko marko propioa erabakitzeko eskubidea, kanpoko esku-hartzerik gabe.
• EAEko eta Nafarroako instituzioei dei egiten diegu euren erantzukizunak onartu eta bide horretan aurrera egiteko neurriak har ditzaten, gisa honetako ekimenekin:

1. Gutxieneko pentsioa legez 1.080euro arte osatzea, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurrekontuen bidez.

2. Enplegu publikoari dagokionean (zuzenekoa nahiz azpikontratatua): 1.200euroko gutxieneko soldata 35 orduko gehienezko lanaldia ezartzea; gutxienez herrialdeko hitzarmen sektoriala aplikatzen dela bermatzea, baita beste klausula sozial batzuk ere.

3. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan eta etxebizitza eskubidearen alde Eskubide Sozialen Kartak sustatutako Herri Ekimen Legegilea onartzea.

4. Lan arloan ematen den soldata arrakalaren, diskriminazioaren eta indarkeria matxistaren aurkako Lege bat onartzea.