2026-11-03
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakEAEko Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako langileen greba deialdia erregistratu dugu, abenduaren 23tik urtarrilaren...

EAEko Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako langileen greba deialdia erregistratu dugu, abenduaren 23tik urtarrilaren 24ra

LAB sindikatuak Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako langileen greba deialdia erregistratu du gaur Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, abenduaren 23tik urtarrilaren 24ra. STEILAS eta ELA sindikatuak deialdi honekin bat egitera deitzen ditugu.

2018ko martxoaren 6an, LABek irakaskuntza publikoan egin ziren mobilizazio dinamikari erantzun zion, Haurreskolak Partzuergoko akordioa sinatu zuen gehiengoa baliatuz. Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak orain arte kudeaketa alorreko puntua garatzeko negoziazioari bide eman badio ere, akordio berria gauzatzeko momentua heldu den unean:

-Haurrreskolak Partzuergoko teknikari eta administrarien langileen zerrenda handitzeari ezetz esan dio.

-Hezkuntza saileko langileekin kategoria eta soldaten ekiparazioaren gauzatzea atzeratzen ari dira.

-Langile hauen ordezkatzeko egoerak, ordezkoen araudia eta barne sustapenak egiteko dokumentuak borobildu ezinik gabiltza.

Aitzakia, aurrekontuen legea eta negoziatzen ari diren EAEko 2020ko aurrekontuak dira. Beraz, dei egiten diogu bereziki, EAJ eta Elkarrekin Podemosi, Haurreskolak Partzuergoko langile eta familien beharrei erantzungo dieten neurriak hartzera. Hain zuzen ere, Haurreskolak Partzuergoaren doakotasuna eta gatazka honi erantzungo dizkiotenak.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioko plantillak bertan behera utzi ditu greba eta mobilizazioak, Osasun Departamentuak jakinarazitako aurrerapausoak direla-eta

Joan den ostegunetik, gure hitzarmen kolektiboaren aplikazioaren inguruan Osasun Departamentutik jakinarazi zizkiguten aurrerapausoak eta albisteak ezagutu ondoren, Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioko langileok erabaki dugu garatzen ari ginen greba eta mobilizazioak bertan behera uztea.

Udaltzain batzuk Intxaurrondon jasotako formakuntza ikertzeko eta berriro halakorik ez dadin gertatu eskatzen dugu

Gipuzkoako hainbat udaltzaingotako agenteek Intxaurrondoko kuartel nagusian, Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantziaren egoitzan, egindako prestakuntza-ikastaro batean parte hartu izana salatzen dugu.

Etxebizitzarako eskubidea bermatu dadin, hiru eraldaketa eta sei ekintza lerro proposatu ditugu

Etxebizitza langileen eta herritarren beharren arabera antolatzeko, parke publikoa ardatz duen planifikazioa egin behar da; etxebizitza politiketan eman beharreko eraldaketak kapitalaren irabazi espekulatiboen bidez ordaindu behar dira; eta, jarduera espekulatiboak debekatuz, negoziorako erabiltzen diren etxebizitzak berreskuratu behar dira.