2026-11-04
HomeLAB SindikatuaLAB"Protesta sozialik ez badago, aldarriek ez dute lekurik hartzen agenda politikoan"

“Protesta sozialik ez badago, aldarriek ez dute lekurik hartzen agenda politikoan”

Garbiñe Aranburuk elkarrizketa egin du Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan, Baionako estudioetatik. Hain zuzen ere, LAB sindikatuko idazkari nagusia Lapurdiko hiriburuan dago, Macronen Gobernuak sustatutako erretreten erreforma salatzeko mobilizazioetan parte hartzeko. Elkarrizketan, hainbat gai jorratu ditu: pentsioen afera bera, aurrekontuak eta urtarrilaren 30eko Greba Orokorra, kasu.

Garbiñe Aranburuk adierazi du ezinbestekoa dela mobilizazio soziala agintariak mugiarazteko: “Protesta sozialik ez badago, izan pentsiodunena, langileena zein mugimendu feministarena, aldarriek ez dute lekurik hartzen agenda politikoan”.

Hala, LABeko idazkari nagusiak urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren garrantzia azpimarratu du, “ofentsibara” egingo dugun greba delako: “Mugarri bat izango da. Urtarrilaren 30ean ez da ezer amaituko. Mobilizazio desberdinen konfluentzia izango da, lan, pentsio eta bizitza duinaren alde, borroka greba ondoren indartzeko helburuarekin”.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioko plantillak bertan behera utzi ditu greba eta mobilizazioak, Osasun Departamentuak jakinarazitako aurrerapausoak direla-eta

Joan den ostegunetik, gure hitzarmen kolektiboaren aplikazioaren inguruan Osasun Departamentutik jakinarazi zizkiguten aurrerapausoak eta albisteak ezagutu ondoren, Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioko langileok erabaki dugu garatzen ari ginen greba eta mobilizazioak bertan behera uztea.

Udaltzain batzuk Intxaurrondon jasotako formakuntza ikertzeko eta berriro halakorik ez dadin gertatu eskatzen dugu

Gipuzkoako hainbat udaltzaingotako agenteek Intxaurrondoko kuartel nagusian, Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantziaren egoitzan, egindako prestakuntza-ikastaro batean parte hartu izana salatzen dugu.

Etxebizitzarako eskubidea bermatu dadin, hiru eraldaketa eta sei ekintza lerro proposatu ditugu

Etxebizitza langileen eta herritarren beharren arabera antolatzeko, parke publikoa ardatz duen planifikazioa egin behar da; etxebizitza politiketan eman beharreko eraldaketak kapitalaren irabazi espekulatiboen bidez ordaindu behar dira; eta, jarduera espekulatiboak debekatuz, negoziorako erabiltzen diren etxebizitzak berreskuratu behar dira.