2026-04-13
Blog Page 489

Servyrest enpresako langileei Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmena aplikatu behar zaiela ebatzi dute

Lan Ikuskaritzak ez zigun soilik arrazoia eman Servyrest enpresako langileei ezin zitzaiela aplikatu laguntza-zentroen eta haur-hezkuntzako zentroen estatuko hitzarmena, eta uste genuen Bizkaiko Esku-hartze Sozialerako hitzarmen kolektibo probintziala aplikatu behar zitzaiela, baizik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Servyrest enpresak Bizkaiko esku-hartze sozialeko hitzarmena aplikatu behar diela langileei.

LAB sindikatuak bira oso positiboa eman dio kontratu partzialak eta prekarietatea ezaugarri dituen sektoreari. Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmenarekin, langileok gure lan-baldintzak hobetzea lortu dugu: 

 Egungo hitzarmena (Laguntza-zentroak eta haur-hezkuntza)Bizkaiko esku-hartze sozialaren hitzarmen kolektiboa
Urteko orduak1704 ordu1593 ordu
Urteko soldata13300€20000€
Antzinatasun15,92€33,77€
Oporrak30 egun44 egun

Argindarraren prezioak gora egin du berriz; oligopolioei muga jartzeko garaia da

Pandemiaren bigarren olatua deitu duten honetan eta urte hasieran bizi izan dugun hotz bolada betean, sektore energetikoa kontrolatzen duen oligopolioak argindarraren igoera abusibo, neurrigabeko eta ilegala egin du. Energia oinarrizko beharrizana izanik ere, azken hamarkadetako politika neoliberalek eskubideak urratu, ukatu eta mozkinak arteratzeko ondasun bilakatu arazi dute, geroz eta herri sektore gehiago pobretze energetikora eramanez eta kolektibo zaurgarrienak gogorrago kolpatuz.

Pandemiaren bitartean, herritarron lan eta bizi baldintzak nabarmen okertzen ari direnean, Iberdrola eta oligopolioko enpresa elektrikoek energiarako sarbidea garestitzen jarraitu dute, irabazi eskandalagarriak izateraino. Ezin aipatu gabe utzi enpresa hauek direla Europako funtsekin trantsizio energetikoa gidatzeko Urkulluk aukeratutako enpresak, beste behin ere, berdez tindatutako kapitalismo are basatiago bati bide emateko, herritarron behar sozialen kontura sistema indartzen jarraitzeko.

Egoera honetan ezagutu dugu gainera Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren izozketa, Espainiako Gobernuak aberastasuna banatu eta soldata duinak bermatzeko inolako borondaterik ez duela agerian utziz beste behin. Oraindik indarrean dauden lan erreformak bertan behera uzteko keinurik egin gabe, LGS izoztuta eta oinarrizko eskubideak oligopolioen esku. Horixe da Madrileko gobernutik, Gasteiz eta Iruñeakoen konplizitatez euskal langileoi egiten zaigun eskaintza.

Beharrezkoa da ekoizpen eta kontsumo ereduaren eraldaketa sakona egitea, trantsizio ekosozialista abian jartzea, energiaren sektore publikoa indartzea, eta pribatizazio politika eta oligopolioei muga jartzea. Beharrezkoa ere, krisia gehien dutenek ordain dezaten neurriak har daitezela, natur baliabideen esplotazio muturrekoari eta kanpo dependentzia gehiegizkoari burujabetza energetikoa eta iraunkorra sustatuz aurre egitearekin batera energiarako sarbide unibertsala eta justua bermatzeko.

Lan, pentsio eta bizi duina bermatzeko ezinbesteko eraldaketa ekosozialistan, Europako Gutun Sozialak Euskal Herrirako ezartzen duen 1.200 eurotako gutxieneko soldata aldarrikatzen jarraituko dugu, enpleguan eta babes- sozialean eskumen osoak izango dituen esparru baten alde borrokatuz. Izan ere, koiuntura honetan langile eta herritarron mobilizazioa giltzarri izango da aldaketa sozialaren eta burujabetza energetiko, ekonomiko eta politikoaren alde urratsak emateko.

Bilbon, Gasteizen eta Donostian mobilizatu gara, osasun publikoaren egiturazko arazoei konponbidea jar diezaieten exijitzeko

Osakidetzako gehiengo sindikaletik abenduaren 10ean iragarritako mobilizazio dinamikarekin aurrera jarraitzen dugu. Dinamika horren amaiera urtarrilaren 28rako deitutako greba izango da, Osakidetzako plantilla osoari zuzendutakoa. Dinamika horren barruan, manifestazioak egin ditugu EAEko hiru hiriburuetan. Mobilizazio hauen helburua osasun publikoak bizi duen egoera larria, egiturazko arazoen konponbiderik eza eta Osasun Sailaren negoziatzeko borondaterik eza salatzea izan da, baita benetazko negoziazioa eta berehalako eta benetazko irtenbideak eskatzea ere.

Hain zuzen ere, behin eta berriz salatu izan dugu Mahai Sektorialean ez dela ezer negoziatzen, eta jarrera hori egiaztatu genuen, berriz ere, abenduaren 29an Osasun Sailburuarekin izandako bileran. Azpimarratu nahi dugu, bilera horretan, Sailburuak uko egin ziola txertaketa-prozesuaren antolakuntzari buruzko galderei erantzuteari, baita Osasun Sailaren aurrekontu-proiektuari buruzko zenbait gairi ere. Argi dago gai horiek eragin zuzena daukatela Osakidetzako langileen lan-baldintzetan, baita herritarrei eskaintzen zaien osasun-zerbitzuan ere.

Bitartean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordeak txertaketa-erritmoa justifikatu nahi izan du langileen eskubideak aitzakia bezala erabiliz. Salatu nahi dugu Osasun Sailak berak erabaki duela nork, noiz eta nola emango duen txertoa, eta onartezina dela Eusko Jaurlaritzari berari dagokion kudeaketa bat langileen eskubideen atzean kamuflatzen saiatzea; batez ere kontuan hartzen badugu langileen ahalegina eta inplikazioari esker ari dela mantentzen osasun-zerbitzu publikoa, bizitzen ari garen egoera larri honetan.

Honen atzean dagoena da plangintza eskas bat, oraindik airean dagoena, eta plantillaren indartze-falta bat. Gogoratu behar dugu azken hilabeteetan ugaritu egin dela langile horien lana, eta urrutitik datorren gainkarga estrukturala areago egin dela. Argi dago txertaketak abiadura handiagoa izateko giza baliabideak indartu behar direla eta, beraz, inbertsio handiagoa egin behar dela. Baina argi dago Eusko Jaurlaritza ez dagoela oinarrizko zerbitzuetan inbertsioa handitzeko klabean.

Berriro ere, gure aldarrikapenei heltzeko beharra eta premia azpimarratu nahi dugu: osasun publikorako aurrekontu-partida bat, EBko batez bestekoaren parekoa, aurrekontuaren %25a lehen arretara bideratuz; plantilla handitzea, iruzurrean ezkutatuta dauden enpleguak egiturazko plantillan sartuz; behin-behineko langileak sendotzea; murrizketa guztiak lehengoratzea; pribatizatutako zerbitzuak publifikatzea; langileen lan osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak.

Bat egin dugu Aernnovako enpresa-batzordeak deitutako mobilizazioekin

Aernnovako langileak itxialdian daude Gasteizko Los Angeles elizan, beraien lanpostuen defentsan. LABen ordezkaritza bat bertaratu gara sindikatuaren babesa helaraztera. Xabier Ugartemendia Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkaria, Eulate Zilonizaurrekoetxea Industria Federazioko idazkaria eta Igor Chillon Industria Federazioko Gasteizko arduraduna bildu dira langileekin, eta enpleguaren defentsan sindikatuak duen konpromisoa berretsi dute, bai Aernnovan baita maila orokorrean ere. Norabide horretan, LABek bat egiten du Aernnovako enpresa-batzordeak deitutako mobilizazioekin.

Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa ari gara aurkezten

Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa aurkezten ari gara herrialdez herrialde, militantziaren aurrean. Gasteizen eta Donostian egindako aurkezpenen ondoren, urtarrilaren 20an eta 21ean Gernikan eta Iruñean egingo ditugu saioak, Bizkaiko eta Nafarroako kideei zuzenduta, hurrenez hurren. Klabe eraldatzaile eta erreparatzaileetan oinarrituta dago osatutako protokoloa, sindikatuaren estrategia feminista eta berau garatzeko martxan dugun Plan Feministaren logikaren baitako bitarteko gisa.

Donostiako aurkezpena.

Hain zuzen ere, gaurko errealitatetik abiaturik lagunduko digun tresna da, baliagarria eta praktikoa izateko xedearekin. LABen komunitatearen baitan eman daitezkeen indarkeria matxista kasuen aurrean, kudeaketa koherente eta kolektiboa gauzatzen lagunduko digu, baita prebentzioa, trebakuntza eta gogoeta kolektiboari heltzeko aukera eskaini ere.

Melesur enpresako langileak mobilizatu dira, urteko lehen lan heriotza salatzeko

Trapagarango Sistem Melesur Energia enpresako 36 urteko langile bat hil da Basurton, tentsio handiko dorre batean lanean ari zela. Urteko lehen lan heriotza izan da, eta, honen harira, zendutako langilearen lankideek elkarretaratzea eta greba egun bat egin dituzte. Lantegiaren aurrean egindako mobilizazioan, LABeko Industria arloko kide Zorion Ortigosak hartu du hitza, eta lan istripuaren atzean prekarietatea dagoela nabarmendu du, iaz izandako hildako kopuru nabarmena adibide. Gutxienez 71 langilek galdu zuten bizia iaz, eta Joaquin Beltranek oraindik jarraitzen du desagertua Zaldibarreko zabortegian.

2021ean lan istripuan hildako langileak

LAN ISTRIPUAN HILDAKO LANGILEAK:
2007 – 2008 – 2009 – 2010 – 2011 – 2012 – 2013 – 2014 – 2015 – 2016 – 20172018 – 2019 – 2020
2021

2021

Araba: 11 | Bizkaia: 22 | Gipuzkoa: 15 | Nafarroa: 20 | Iparraldea: 0

68


Prekaritateak eraildako 68. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/12/28GasteizAuto harrapaketa, bizikleta gainean

Prekaritateak eraildako 67. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/12/18Zumaia45 urteAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 66. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/12/15EibarJ.L.M.A, 58 urteBodegas VinagreEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 65. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/12/10SunbillaA.C.C., 49 urteMaier NavarraIn itinere

Prekaritateak eraildako 64. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/12/10LesakaJ.A.E., 61 urteArcelor MittalIn itinere

Prekaritateak eraildako 63. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/12/04BergaraB.O.M., 44 urteFagor EderlanEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 62. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/12/03CadreitaN.M., 23 urteAN Avícola MélidaIn itinere

Prekaritateak eraildako 61. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/11/23PortugaleteR.P.L., 45 urteBravo Lanak S.L.Altueratik erorita

Prekaritateak eraildako 60. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/11/22DonostiaJ.M.A.O., 53 urteArgilun IluminaciĂłn S.L.Ez traumatikoa

Prekaritateak eraildako 59. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/11/19DonostiaG.G.A., 63 urteHotel BarcelĂł Costa VascaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 58. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/11/04Ibiriku Eguesibar61 urte Smurfit KappaIn itinere

Prekaritateak eraildako 57. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/10/26CalahorraH.B., 19 urte Halal harategiaIn itinere

Prekaritateak eraildako 56. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/10/17Donostia36 urte Gure Txoko tabernaSute baten ondorioz

Prekaritateak eraildako 55. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/10/15Amurrio54 urte –Altueratik erorita

Prekaritateak eraildako 54. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/10/15Urnieta59 urte Pavimentos TecnolĂłgicos ZarraKiroldegiko lanetan, kamioiarekin lanean ari zela, kolpe bat jasota

Prekaritateak eraildako 53. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/10/08Brevere (Belgika)garraiolaria, kamioian zegoela, uretara erori da portuan

Prekaritateak eraildako 52. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/10/08EltziegoJ.A.E.G., 56 urteBodegas EguiaErrobot-makina bat gainera erorita

Prekaritateak eraildako 51. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/09/28Frantziako kostaldean40 urte‘Kaxarra’ ontzia (Chemaipa S.L.)

Prekaritateak eraildako 50. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/09/15ZarrakazteluA.R.C., 62 urteIn itinere

Prekaritateak eraildako 49. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/09/09ZornotzaB.P.C, 55 urtePastepanEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 48. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/09/08IgantziKamioi bat irauli eta gero, harrobian

Prekaritateak eraildako 47. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/09/06AzkoienA.O.G., 37 urteGrupo Alimentario I.A.N.In itinere

Prekaritateak eraildako 46. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/09/06Zambrana38 urteContrachapados ArchenaBaso lanetan ari zela

Prekaritateak eraildako 45. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/09/04BerriobeitiR.L.R., 54 urteGrĂşas BurguiMakina batek harrapatuta

Prekaritateak eraildako 44. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/08/31IruñeaA.L.T. 52 urteTRWEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 43. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/08/22AramaioKonortea galdu, erori eta hil egin da

Prekaritateak eraildako 42. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/08/21DerioA.P., 33 urteMundo Obras del Norte SLAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 41. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/08/17UrretxuH.M.G.C., 42 urteAlmacenes UsabiagaFemwich orga batek harrapatuta

Prekaritateak eraildako 40. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/08/16OrmaiztegiI.S.A., 54 urteConstrucciones MoyĂşaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 39. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/08/12MarkinaM.C.C., 40 urteMaderas SaratxagaMozketak lanak egiten, pinu batek jota

Prekaritateak eraildako 38. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/08/12DonostiaM.S.L.Donostiako Garbiketa ABEE (FCC eta Serbitzu enpresek osatua)Ez traumatikoa

Prekaritateak eraildako 37. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/08/05KarrantzaF.J.M.T., 45 urteForestal Jocamar S.L.Zuhaitza gainean erorita

Prekaritateak eraildako 36. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/07/30AzpeitiaL.E.S.Manuel Aizpuru S.M.Suizidioa, lanak eraginda

Prekaritateak eraildako 35. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/07/22ElorrioR.V.G., 52 urteSondeos, Inyecciones y Trabajos Especiales, UTE SACYR-CAVOSA-MARIEZCURRENA-k azpikontratatutaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 34. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/07/19GernikaE.J.H., 65 urteAndamios MultigremioEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 33. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/07/09GetariaK.L.O., 58 urteAmesguren S.L. (Ameztoi)Traktorea iraulita

Prekaritateak eraildako 32. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/07/07MuxikaM.C.F., 27 urteBiarritz CO2 azpikontrataBasoko lanetan, makina irauli eta 15 metrotik erorita

Prekaritateak eraildako 31. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/07/02ErriberriA.G., 59 urteGarraioaAP-15 autobide bazterrean, harrapatuta

Prekaritateak eraildako 30. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/07/02DurangoD.P.P., 22 urteFuturo InsĂłlito, Construcciones Lasuen azpikontratatuaAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 29. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/06/21VillatuertaGarraiolariaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 28. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/06/10OrozkoJ.L.M.L., 47 urteGuardian Llodioko azpikontrata den Transportes GexaMerkantzia gainean erorita

Prekaritateak eraildako 27. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/06/09LoiuA.G.A., 39 urteLantegi BatuakEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 26. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/06/09GasteizE.M.E. 48 urteEusko Jaurlaritza (Lakua)Eskaileretatik erorita

Prekaritateak eraildako 25. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/05/28IruñeaP.S., 32 urteDiario de NavarraIn itinere

Prekaritateak eraildako 24. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/05/18OliteD.Z.O., 22 urteOsasunbideako azpikontrata, lan zentro bereziko langileaIn misio

Prekaritateak eraildako 23. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/05/13BasauriJ.M.R.C., 48 urteAcenomar enpresan, Cubiertas Oli-Cer azpikontratako langileaTeilatutik erorita

Prekaritateak eraildako 22. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/05/10AdunaJ.I.R., 59 urteRefrectarios KelsenEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 21. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/05/06Getaria34 urteIndauxMaiatzaren lehenean izandako lan istripu batek eragindako zaurien ondorioz

Prekaritateak eraildako 20. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/05/03ZornotzaR.M.V., 46 urteForging Steel ProductsEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 19. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/04/22VianaV.R.A., 36 urteEnvaplaster enpresaIn itinere

Prekaritateak eraildako 18. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/04/22VianaB.H.J., 49 urteMondelez enpresaIn itinere

Prekaritateak eraildako 17. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/04/09AbadiñoTransportes Eguiara y San Juan, Cosmos Bizkaia enpresak azpikontratatutaKargak harrapatuta

Prekaritateak eraildako 16. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/04/08Trapagaran57 urteFuni-La Arboleda jatetxeaKargagailua gainera erorita

Prekaritateak eraildako 15. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/04/03TafallaGarraiolariaAP15 autobidean istripua

Prekaritateak eraildako 14. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/03/20ZuastiGarraiolariaKamioiak su hartuta

Prekaritateak eraildako 13. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/03/16BermeoP.Q.A., 50 urteEnagas enpresak kudeatutako Gaviota plataforma, Bermeo Offshore enpresa Bourbon Marine & Logistics zerbitzuak kontratatzen dituen EDHART taldearen kontsignatarioaItsasora erori eta gero

Prekaritateak eraildako 12. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/03/11Berriz43 urteIbaizabal ikastolaIn-itinere

Prekaritateak eraildako 11. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/03/09Irunberri40 urteAcciona Taldea; azpikontrata, Transportes y GrĂşas AguadoKamio batek harrapatuta

Prekaritateak eraildako 10. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/03/05AzpeitiaS.A.A., 51 urteMendiaraiz; azpikontrata, Bidean GarraioakKamio baten karga gainera erorita

Prekaritateak eraildako 9. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/02/25SoraurenJ.A.L.C., 53 urteUlzama ManipuladosMakina batek harrapatuta

Prekaritateak eraildako 8. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/02/17Ugao51 urteConstrucciones ArrankudiagaZuhaitz bat gainera erorita

Prekaritateak eraildako 7. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/02/09Donemiliaga55 urteGarraiolariaA-3020 errepidean, bi kamioik aurrez aurre talka egin eta gero

Prekaritateak eraildako 6. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/02/01GasteizFCC kale garbiketako enpresaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 5. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/01/30DerioJ.A.M., 52 urteBFAko Errekalde Laguntza ZentroaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 4. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/01/28Bilbo57 urteSader S.A.Ez traumatikoa

Prekaritateak eraildako 3. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/01/26AiaraEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 2. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/01/21Ezkio-ItxasoA.T.C., 54 urteBasalan Arrospide S.A.Zuhaitz baten adarra gainera erori ondoren

Prekaritateak eraildako 1. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
21/01/12BilboS.R.P., 36 urteSistem Melesur Energia (Trapaga), Iberdrolaren azpikontrataTensio handiko dorre
batean lanean ari zela, altueratik eroria

Urteko lehen lan istripu hilgarria gertatu da Basurton, tentsio handiko dorre batean lanean ari zen langile bat hil ostean

Trapagako Melesur enpresako langile bat hil da Basurton, tensio handiko dorre batean lanean ari zela. Hau da 2021an izandako lehen istripu hilgarria. 2020an, gutxienez, 72 langile hil ziren lanean eta Joaquin Beltranek desagertua jarraitzen du, otsailaren 6tik, Zaldibarko zabortegian.

LABetik gure babes eta elkartasun zintzoena erakutsi nahi diegu hildakoen senitarteko eta gertukoei. Istripu hilgarria ikertu dezatela eta arduradunak seinalatu eta erantzunkizunak argitzea exigitzen dugu. Istripu hilgarriek erakusten dute lan prekarietatearen aurpegi bortitzena. Istripuak enplegu eta lan baldintza kaxkarrak eta egiazko prebentzio eta babes neurri ezaren ondorio zuzena dira. Larriena da horren guztien atzean dagoen zio bakarra enpresen diru gosea dela. Lan kosteak murrizten dira irabaziak mantentzeko, prekarietatea areagotuz eta prebentzio neurrien kalterako.

Instituzioei eta Gobernuei beste aldera begiratzeari uzteko eta behingoz lan osasun politikak errotik aldatzeko exigitzen diegu. Laneko biolentziarekin amaitzeko bizi eta lan duinak behar ditugu, lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugulako. Eredu berri bat gauzatu behar dugu, langileon bizitza eta osasuna lehenetsiko duena.

LABen lanean eta borrokan jarraituko dugu langileon eskubideen, segurtasunaren eta osasunaren alde. Dei egiten diogu langile klaseari istripua salatzeko antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

[IRITZIA] “Esku hartze sozialeko hitzarmena: ezina ekinez egina”

2020 urtea amaitzeko berri ederra honakoa: esku hartzeko sozialeko Nafarroako lehen hitzarmenaren sorrera. Sektorearen ikuspegitik, estatuko hitzarmenarekiko lortutako aurrerapausoa ikusgarria da: lanaldia 130 ordutan murriztuko da (135 lanpostu berri sortzeko aukera emanez), oinarrizko soldata 2021eko uztailetik aurrera nabarmen igo eta 2024rako %13an haziko da, orain arte aitortu gabeko hainbat osagarri ezarriko da (gaueko lana, txandakakoa, jai egunetakoa, antzinatasuna, eta abar), oporrak 32 lan egunetara igoko dira, laneko bajak %100era arte osatuko dira eta langile guztien subrogazioa bermatuko da. Gainera, hitzarmen berria 2012ko erreformarekiko blindatuta dago. Labur bilduz, lan prekarietatearen aurkako garaipen handi bat da, nafar langile guztiontzako gutxienez hiru ondorio positibo dituena.

Lehenik eta behin, antolakuntza eta borroka kolektiboaren eraginkortasuna frogatzen du berriz ere, baita esku hartze sozialekoa bezalako ibilbide sindikal gutxiko eremuetan ere, feminizatutako, ikusezin bilakatutako eta arautu gabeko lanean oinarritutakoa. Duela urte batzuk eremu hau erregularizatu eta duintzeko LABek egindako apustuak bere fruituak eman ditu: Nafarroakoarekin, Hego Euskal Herriko lau herrialdeek badute sektoreko hitzarmen propioa. Huerta de Peraltan duela bi urte egindako borroka eredugarriak edota Kontratazio Publikoko Legean klausula sozialak txertatzeko egindako ahaleginak erakutsi bezala, antolatu eta ahaldundutako langile batzuk helburu txiki eta handiak lor ditzaketela agerian geratu da berriz ere. Hiru kasuetan, LABen ekarpena funtsezkoa izan da: esku hartze sozialeko eremuaren kasuan, ordezkaritzaren %70 LABena da. Bost urtez egindako lan sindikalak eragin du Gobernua, Parlamentua eta, azkenik, sektoreko Patronala mugitu izana. Aipatutako borroka prozesuen irakaspena argia da: ez gara maila instituzionalean egon litezkeen aldaketen zain egon behar, aldaketak kalean eta lantokietan irabazi behar ditugu, eta maila instituzionalean gauzatu.

Bigarrenik, aurrerapen bikoitza da lortutakoa, 1.600 nafar langileren lan baldintzak hobetzearekin batera, Nafarroak negoziazio kolektiboko eremu berri bat eskuratu baitu. Gertakari historikoa da honako hau, azken hogei urteetan beste bi kasu besterik ez dira eman eta. Hemendik aurrera, esku hartze sozialeko lan baldintzak ez dira Madrilen erabakiko, langileekiko lotura zuzenik ez duten eragileen aldetik, baizik eta Nafarroan, inplikatutakoen parte hartze zuzenarekin. Aipatutako bi aurrerapen horiek eskutik doaz, joan ere: negoziazio kolektiboaren zentralizazio edo estatalizazioak lan baldintzen prekarizazioa eragiten duen bezala, negoziazio kolektiboko esparru propioak eskuratzeak borrokatzen duten horien lan baldintzak nabarmen hobetzeko aukera ematen du. Esku hartze sozialeko hitzarmenaren sorreraren eta desgaitasunak dituzten pertsonen arretaz arduratzen diren zentroen hitzarmenaren berrikuntzaren ondotik, hirugarren adineko egoitzetako Nafarroako hitzarmena sortzeko borrokari ekiteko unea da. Urtarrilaren 8ko mani-jaian irudikatu bezala, borrokarako lekukoa esku hartze sozialeko langileengandik egoitzetako langileengana igaro da. Eremu hau estrategikoa izanagatik ere, pribatizatua, prekarizatua eta estatuko hitzarmen baten menpe dago. Langile gehienak izatea ez da kasualitatea: euren lana, bizitza sostengatzeko ezinbestekoa dena, gutxietsia eta gutxi ordaindua da. Hortik jaiotzen da, besteak beste, soldata arrakala.

Hirugarrenik, esku hartze sozialeko lan baldintzen hobekuntzak nafar herritarrok jasotzen dugun zerbitzuaren hobekuntza eragingo du. Izan ere, azpikontratazioa eta lan baldintzen prekarizazioa Nafarroako erregimenak ezarritako gizarte zerbitzuen ereduaren osagaiak dira.  Zaintza esparruaren azpigarapenak eta pribatizazioak gainditu beharreko logika neoliberal eta patriarkalaren ondorio da. Ildo honetan, eta mugimendu feministaren ekarpena aintzat hartuta, inplikatutako eragile guztion artean (langileak, erabiltzaileak, senideak, mugimendu feminista…) Nafarroako zaintza sistema publiko komunitarioa sortzeko akordio soziala eratzea desiragarria litzateke, honako hiru oinarri hauen gainean: kudeaketa publikoa, parte hartze komunitarioa eta lan baldintza duinak.   

Honela bada, ospatu dezagun izandako lorpen sindikala eta, batez ere, ekin diezaiogun erronka berriei: Nafarroako hirugarren adineko egoitzen hitzarmena eta zaintza sistema publiko komunitarioaren sorrera. Ezina ekinez egin dezagun!