Hego Euskal Herriko bi langiletik bat prekarietate egoeran bizi da, langabeziak...
Gero eta enplegu prekarioagoa dugunez, enpleguak jadanik ez du bermatzen pobreziatik ateratzea edota diru-sarrera nahikoak edukitzea modu duinean bizi ahal izateko.
Egoera sozioekonomiko ezegonkorraren adierazle dira langabezia datuak
Egoera estruktural bilakatzen ote duten ikusteko, datozen hilabeteetako joerak gertutik jarraituko ditugu. Testuinguru ekonomiko, politiko eta sozial ezegonkor baten aurrean gaude eta epe motz-ertainean ez du hobera egingo langile-klasearentzat.
Sortutako enpleguaren ezaugarriek ez digute baikortasunerako tarterik uzten: iraileko kontratu berrien...
Hego Euskal Herrian enpleguaren eremuan dugun prekaritate maila eskandaluzkoa da. Egungo sistema neoliberalaren helburua ez da inolaz ere kalitatezko eta nahiko enplegu eskaintzea euskal jendarteari.
Azken urtean sortutako lau enplegutatik hiru aldi baterakoak dira, berreskuratutakoaren kalitate...
EPA inkestaren arabera, krisiaren hasieran galdutako enpleguen %62 inguru berreskuratu dira. Horrek esan nahi du oraindik 16.500 lanpostu inguru falta direla koronabirusa agertu aurreko lan-okupazioaren mailara iristeko. Horri ekainaren amaieran Hego Euskal Herri osoan oraindik Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espendienteetara lotuta zeuden 22.000 pertsona inguru gehitu behar zaizkio.
Langabeziaren jaitsierak ez ditu enpleguaren egiturazko arazoak konpontzen
Ofizialki, 158.625 pertsona daude langabezian, eta hiru kasutatik bitan ez dute inolako langabezia-prestaziorik jasotzen.
Prekaritate eta langabezia tasak oso altuak dira
Krisiaren unerik latzenak gainditu ondoren, komeni da arreta-gunea lan-merkatuak azken hamarkadetan izan dituen eta langile-klaseak jasaten dituen arazoetan jartzea.
Langabezian dauden pertsonen gehiengoak ez du prestaziorik jasotzen
Salatu behar dugu ofizialki 114.700 pertsona daudela langabezian eta, hala ere, ez dutela inolako langabezia-prestaziorik jasotzen, beren prestazioak agortu dituztelako edo prestazioak jasotzeko legezko eskubiderik sortu ez dutelako.
Gazteen enpleguaren galera handia, prekaritatearen ondorio
Sindemiak eta hondamendi handiagoa saihesteko hartutako neurriek eragindako enplegu galerak, urteko balantze gisa 35.200 lanposturen suntsiketa utzi du Hego Euskal Herriko lurraldeetan, hau da, duela urtebete okupatuta zeuden biztanleen ia %3.
Igor Arroyo: “Izan dadila Maiatzaren Lehen hau borroka aro berri baten...
LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok eta Ipar Hegoako analisien arduradun Oihana Lopetegik agerraldia egin dute, egungo egoera sozio-ekonomikoaren inguruko "Ikusmiran" txostena aurkezteko eta sindemia egoerak eskatzen dituen premiazko neurriak aldarrikatzeko: enplegu politika publiko bat, zerbitzu publikoen aldeko apustu sendo bat eta zerga politika berri bat.