Hilabete luze igaro da Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak urriaren 17an V. Nazioarteko Ekintzari Irun eta Hendaia arteko mugan hasiera eman zionetik. LABek parte hartzen duen dinamika honetan su txikian lanean ibili dira harrezkero, eta azaroaren 25eko ekitaldiak pasata, Euskal Herriko ekintzarekin aurrera egitera dei egin dute. Azken asanbladan edukiak plazaratu zituzten, eta oraingoan prozesuari erreparatu nahi diote. Horretarako, asanblada irekia egingo dute datorrenaren berri emateko. Asanblada hau abenduaren 4ean izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta Zoom aplikazioaren bitartez gauzatuko dute. Asanbladan arte hartzeko izena eman behar da.
Bi greba egun deitu ditugu Gipuzkoako helduen egoitzetan, abenduaren 10 eta 11rako, lan baldintza duinak eta kalitatezko zerbitzua aldarrikatzeko
Gipuzkoako helduen egoitzetako egoera salatzeko agerraldia egin dugu Donostian. Bertan, abenduaren 10 eta 11rako deitutako greben berri eman dugu. Hain zuzen ere, urteak daramazkigu sektoreko errealitatea zein den salatzen, baina, erakunde eta enpresen jarrera ikusita, badirudi gatazka langile, egoiliar eta hauen senideena dela soilik, eta honek horrela ez lukeela izan beharko gogor kritikatu dugu, egoera jasangaitz honek jendarte guztiari eragiten baitio.
Helduen egoitzetako sektorea zaintzan oinarrituta dago; jendarte honetako menpekotasuna duten pertsonei zuzenduta, hain justu. Horretaz gain, diru publikoarekin finantzatzen da. Bada, pandemiaren eraginez bizi dugun krisiak modu gordinean utzi ditu agerian helduen egoitzetako gabeziak, berriak ez direnak. Langileak euren osasuna lanean uzten ari dira, modu prekarioan lan egiten dute, eta ordainetan sektoreko arduradun Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du egoera aldatzeko inongo asmorik erakutsi.
Langileek berriro ere euren profesionaltasuna erakutsi dute eta egoera gogor zein latz honetan duten onena ematen ari dira, egoiliarrak maite dituztelako eta euren eskubideen defentsan ere borrokan jarraituko dutelako.
Bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundia non dago? Zer egiten ari da helduen egoitzetan egoera bortitz hau aldatzeko?
LAB sindikatutik askotan aldarrikatu dugu, bizi dugun muturreko momentu honi aurre egiteko, bi lehentasun daudela sektorean: herrialdeko hitzarmena eta langileen kopurua zehazten duten katalogoa egungo egoerara egokitzea. Lehentasun horietaz aparte, porrot egin duen sistema goitik behera aldatu beharra dagoela argi dugu. Aski da enpresek diru publikorekin negozio egitea. Pribatizazioan oinarritutako sistema honek langileek bizi dugun prekarietatean areagotzen du eta modu zuzenean eragiten du egoiliarrek jasotzen duten arretan.
Langileen, egoiliarren eta jendartearen defentsan, LAB sindikatuak bi greba egun deitu ditu, abenduak 10 eta 11rako. Egun horietan antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu, ezinbestekoa baita denon inplikazioa egoera irauli nahi badugu.
Guggenheim Museoko aretoko laguntzaileak eta arte-lanen zaintzaileekin gertatzen ari dena salatzen dugu
Guggenheim Museoak ESC Servicios Generales enpresa azpikontratatu du aretoko laguntzaile eta arte-lanen zaintzarako zerbitzua emateko. Enpresa hori Prosegur-ena da, eta bere fundazioa museoa beraren patronatuan dago, beste erakunde batzuekin batera, hala nola Eusko Jaularitza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala.
ESC Servicios Generales enpresak xantaia egin nahi die langileei lan-baldintzen funtsezko aldaketa batekin (41. artikulua). Hala, museoan lanean aritzetik (enpresa berak lehenengo klausula gehigarrian sinatutako zentro-itunean bezala), langileak enpresaren intereseko edozein merkataritza-zentrotan egotera pasatzea nahi du enpresak, neurri hori xantaia gisa erabiliz, inolako baldintzarik gabeko ABEEE bat onar dezaten.
LABen ustez, nahiz eta enpresa batzordean ordezkaritzarik ez eduki, afiliazio-kopuru handia daukagu, negoziazioan parte hartu ahal izan beharko genuke xantaia ezin zaigula egin esateko. Prest gaude ondorio guztiekin mobilizatzeko, aldaketa horrek berehalako eraginik izan ez dezan.
Bilera bat eskatu diogu Guggenheim Museoko zuzendaritzari, eta baita erakundeei eta alderdi politikoei ere, enpresak abenduaren 7tik aurrera indarrean egin nahi duen zerbait lehenbailehen konpontzeko. Enpresak ez digu kasurik egiten, ez erantzuten.
Jendarteak muturreko egoerak bizi dituenean, pandemiaren aitzakian orduekin xantaia egin, egutegia nahi bezala aldatzea eta enpresari nahi duen malgutasuna lortzen uztea ez da onargarria.
Lan prekarioa dugu, feminizatua eta aitortzarik gabea, atzetik eta langileen kontra eginez dabilen enpresa honetan. Guk argi daukagu, ez dugu xantai hori onartuko, edo jarduteko modua aldatu egiten dute edo konfrontazioaren bidea besterik ez zaigu geratuko.
Horretarako, premiazko 3 neurri eskatzen ditugu.
– Baldintzen funtsezko aldaketa berehalako eraginik gabe uztea. – Langileei egungo egoera berehala jakinaraztea.
– Xantaiarik gabeko benetako negoziazioa hastea.

