2026-01-20
Blog Page 380

Prekaritatearen kontrako akordioa lortu da Urkabe Benetanen, borrokari esker #LortuDugu

Akordioa lortu da Oreretan kokatua dagoen Urkabe Benetan enpresan, mobilizazio eta lanuzteetan parte hartu duten langileei esker. Izan ere, 4 orduko lanuzte arrakastatsuaren ondorioz, enpresak negoziatzeko erabakia hartu zuen eta langileen batzarrak lanuzteak eten eta negoziatzeko erabakia hartu zuen.

Batzarrean onartutako proposamena enpresari luzatu genion, eta negoziazio zail eta gogor baten ondoren aurreakordioa lortu genuen. Baina guztiz tamalgarria izan da langile batzarrak enpresa batzordeari eman zion mandatua alde batera utziz, negoziaketan parte hartu ez duen ELAren jarrera, LABi utzi baitio negoziaketako ardura osoa.

Urkabe Benetango prekarietatearen kontrako urrats garrantzitsua eman da, ABLEn erabilera mugatu baita. Akordioak jasotzen du soldata igoerak 2021erako KPI+%0,25, 2022rako KPIa, 2023rako KPI+%0,5 eta 2024rako KPI+0,25 izango direla, kategoria baxuenean dauden langileei zuzenean kategoria igoko zaie. Gainera, bertan behera gelditu dira enpresak inposatu nahi zituen soldata igoeretarako baldintzak.

Atzo, abenduak 16, langile batzarrak proposamena ontzat ematea adostu zuen, parte hartutako 71 langileetatik 59 langilek aurreakordioaren aldeko bozka eman zuten eta beste 5 langilek aurkako bozka eman zuten.

Beste behin ere, argi geratu da langile batasunak eta borrokak fruituak ematen dituela.

EAEko eskola-jangelen lizitazio berriak: Hezkuntza Saila gehiago kezkatu da etorkizuneko enpresa esleipendunez, langile eta ikasleen etorkizunaz baino

LAB sindikatuak behin baino gehiagotan salatu du publikoki Jokin Bildarratzen Hezkuntza Sailari ez zaizkiola batere axola eskola-jantokietako langileak eta ikasleak, eta hala erakutsi du beste behin ere garraiatutako janaria duten ikastetxe publikoetako eskola-jantokietarako lizitazio berrietan.

Ikasturte honen hasieran, LAB sindikatuak jendaurrean salatu zuen Hezkuntza Sailak jantokien funtzionamenduari buruzko zirkular berri bat argitaratu zuela 2021-2022 ikasturte honetarako. Erabaki hori aldebakarrekoa izan zen berriz ere, eta ez zituen inondik inora jasotzen sektoreko langileen aldarrikapen nagusiak: ratioen jaitsiera, lanaldien igoera eta langile gehiagoren kontratazioa, bai eta kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko ematen den denbora ere. Beraz, ratioak orain artekoak izango dira.

• Begirale bat bigarren hezkuntzako 45 ikasleko (12-15 urte). • Begirale bat lehen hezkuntzako 37 ikasleko (6-11 urte).
• Begirale bat haur-hezkuntzako 15 ikasleko (3-5 urte).
• Begirale bat 2 urteko 9 ikasleko.

LAB sindikatuak beti defendatu izan du eskolako jantokia ikasten eta hezten jarraitzen den ikastetxeko beste gune bat dela. Eskola-jantokia funtsezkoa da ikasleek beren etapa akademikoan jasotzen duten hezkuntza integralean, 0 urtetik derrigorrezko hezkuntza amaitu arte, eta argi dago Jokin Bildarratzentzat eta bere sailarentzat eskola-jantokia beste zerbitzu osagarri bat dela.

Ratioak aldatu nahi ez izateaz gain, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen ardura jantokiko begiraleek eurek hartzea nahi dute; hau da, egungo funtzioez gain, begiraleek gaur egun ikasgelako hezkuntza-laguntzako langile espezialistei dagozkien funtzioak betetzea.

Lizitazio berrietan, enpresa esleipendunek eginkizun horiek betetzeko prest dauden jantokiko begiraleen zerrenda bat izan beharko dute, eta Berritzeguneak emandako prestakuntza jasoko dute, gutxienez 10 orduko on-line ikastaro baten bidez. Oso argi daukagu, ikasgelako laguntzako langile espezialistek egon behar dutela jantokiko orduan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin, gaur egun egiten ari diren bezala.

Hezkuntza Sailak zerbitzu publiko bat pribatizatu nahi du. Zerbitzu hori catering-enpresen esku uzten du, jantokietako azpikontratatutako langileen bitartez autismoaren, adimen-desgaitasunaren eta osasun mentaleko zailtasunen ondorioz ezaugarri eta behar espezifikoak dituzten ikasleen ardura har dezaten, besteak beste, pleguetan adierazten den bezala. Azken batean, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak euskal eskola publikoa pribatizatzen jarraitu nahi du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-eragileekin izandako topaketetan jakinarazi zuen lote-kopurua handituko zutela, enpresa txikiek lizitazioetara sartzeko aukera izan zezaten. Errealitatea besterik ez da, eta adibide argia da Araban, non EAJren aldeko enpresa bakar batek hiru loteekin geratzeko aukerak argiak diren; izan ere, horietako bat Gasteiz osoa litzateke, 10.000 bazkaltiar inguru, eta beste biak ez lirateke 1.000 bazkaltiarretara iritsiko. Hala, Bizkaian

eta Gipuzkoan bi enpresak eraman lezakete monopolioa lurralde bakoitzean. Kontuan izan behar da Bizkaian bost enpresak kudeatzen dituztela gaur egun eskola-jantokiak.

Ezin dugu ahaztu janariak egiteko erabiltzen diren elikagaien jatorriak duen garrantzia (ekologikoak eta 0 km), baizik eta elikagaiak non egiten diren. Ikastetxe guztiek sukalde bat izan beharko lukete janaria ikastetxean bertan egin ahal izateko. Eskola eta guraso elkarte askok eskatu diote Hezkuntza Sailari sukaldea in situ izatea ikastetxean bertan kozinatu ahal izateko, eta erantzunaren zain edo, gutxi batzuk, obrei ekiteko zain daude. Bestalde, ez dakigu zergatik ez dituzten lizitaziora atera sukaldea in situ duten zentroak.

Hori esanda, LAB sindikatuak Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari euskal eskola publikoaren alde bakarreko bidea eta pribatizazioaren bidea uzteko eta langileen ordezkariekin 2000ko martxoaren 22ko Agindua eta EAEko eskola- jantoki publikoak arautzen dituen administrazio eta zerbitzuetako sailburuordearen zirkularra negoziatzeko eskatzen dio.

LAB sindikatuak behin baino gehiagotan salatu du publikoki Jokin Bildarratzen Hezkuntza Sailari ez zaizkiola batere axola eskola-jantokietako langileak eta ikasleak, eta hala erakutsi du beste behin ere garraiatutako janaria duten ikastetxe publikoetako eskola-jantokietarako lizitazio berrietan.

Ikasturte honen hasieran, LAB sindikatuak jendaurrean salatu zuen Hezkuntza Sailak jantokien funtzionamenduari buruzko zirkular berri bat argitaratu zuela 2021-2022 ikasturte honetarako. Erabaki hori aldebakarrekoa izan zen berriz ere, eta ez zituen inondik inora jasotzen sektoreko langileen aldarrikapen nagusiak: ratioen jaitsiera, lanaldien igoera eta langile gehiagoren kontratazioa, bai eta kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko ematen den denbora ere. Beraz, ratioak orain artekoak izango dira.

• Begirale bat bigarren hezkuntzako 45 ikasleko (12-15 urte). • Begirale bat lehen hezkuntzako 37 ikasleko (6-11 urte).
• Begirale bat haur-hezkuntzako 15 ikasleko (3-5 urte).
• Begirale bat 2 urteko 9 ikasleko.

LAB sindikatuak beti defendatu izan du eskolako jantokia ikasten eta hezten jarraitzen den ikastetxeko beste gune bat dela. Eskola-jantokia funtsezkoa da ikasleek beren etapa akademikoan jasotzen duten hezkuntza integralean, 0 urtetik derrigorrezko hezkuntza amaitu arte, eta argi dago Jokin Bildarratzentzat eta bere sailarentzat eskola-jantokia beste zerbitzu osagarri bat dela.

Ratioak aldatu nahi ez izateaz gain, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen ardura jantokiko begiraleek eurek hartzea nahi dute; hau da, egungo funtzioez gain, begiraleek gaur egun ikasgelako hezkuntza-laguntzako langile espezialistei dagozkien funtzioak betetzea.

Lizitazio berrietan, enpresa esleipendunek eginkizun horiek betetzeko prest dauden jantokiko begiraleen zerrenda bat izan beharko dute, eta Berritzeguneak emandako prestakuntza jasoko dute, gutxienez 10 orduko on-line ikastaro baten bidez. Oso argi daukagu, ikasgelako laguntzako langile espezialistek egon behar dutela jantokiko orduan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin, gaur egun egiten ari diren bezala.

Hezkuntza Sailak zerbitzu publiko bat pribatizatu nahi du. Zerbitzu hori catering-enpresen esku uzten du, jantokietako azpikontratatutako langileen bitartez autismoaren, adimen-desgaitasunaren eta osasun mentaleko zailtasunen ondorioz ezaugarri eta behar espezifikoak dituzten ikasleen ardura har dezaten, besteak beste, pleguetan adierazten den bezala. Azken batean, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak euskal eskola publikoa pribatizatzen jarraitu nahi du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-eragileekin izandako topaketetan jakinarazi zuen lote-kopurua handituko zutela, enpresa txikiek lizitazioetara sartzeko aukera izan zezaten. Errealitatea besterik ez da, eta adibide argia da Araban, non EAJren aldeko enpresa bakar batek hiru loteekin geratzeko aukerak argiak diren; izan ere, horietako bat Gasteiz osoa litzateke, 10.000 bazkaltiar inguru, eta beste biak ez lirateke 1.000 bazkaltiarretara iritsiko. Hala, Bizkaian eta Gipuzkoan bi enpresak eraman lezakete monopolioa lurralde bakoitzean. Kontuan izan behar da Bizkaian bost enpresak kudeatzen dituztela gaur egun eskola-jantokiak.

Ezin dugu ahaztu janariak egiteko erabiltzen diren elikagaien jatorriak duen garrantzia (ekologikoak eta 0 km), baizik eta elikagaiak non egiten diren. Ikastetxe guztiek sukalde bat izan beharko lukete janaria ikastetxean bertan egin ahal izateko. Eskola eta guraso elkarte askok eskatu diote Hezkuntza Sailari sukaldea in situ izatea ikastetxean bertan kozinatu ahal izateko, eta erantzunaren zain edo, gutxi batzuk, obrei ekiteko zain daude. Bestalde, ez dakigu zergatik ez dituzten lizitaziora atera sukaldea in situ duten zentroak.

Hori esanda, LAB sindikatuak Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari euskal eskola publikoaren alde bakarreko bidea eta pribatizazioaren bidea uzteko eta langileen ordezkariekin 2000ko martxoaren 22ko Agindua eta EAEko eskola- jantoki publikoak arautzen dituen administrazio eta zerbitzuetako sailburuordearen zirkularra negoziatzeko eskatzen dio.

Osakidetzaren lehen mailako arretaren egoera jasanezina dela salatu dugu sindikatuok

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuon oharra:

Osakidetzako lehen mailako arretaren egoera jasanezina da, bai langileentzat, bai herritarrentzat. Pandemiak are gehiago tenkatu du lehen ere hilzorian zegoen asistentzia-maila horren egoera; izan ere, arazoak egiturazkoak dira, eta egungo osasun-krisia baino askoz sakonagoak eta zaharragoak. Hala ere, pandemia hau, kolektiboaren lan-baldintzak eta herritarrei eskaintzen zaien asistentzia-kalitatea are gehiago prekarizatzeaz gain, Osakidetzak murrizketak aplikatzeko eta pazienteak osasun publikora iristea zailtzeko aitzakia ere bihurtu da.

Horrek guztiak, planifikaziorik, errefortzurik eta inbertsiorik ezarekin eta pandemiaren kudeaketak eragindako lan-karga handitzearekin batera, soken aurka jarri du Lehen Mailako Arreta. Lehen Arreta eraisteko programatutako estrategiak aurrera jarraitzen du, eta Osakidetzak COVID 19arekin egiturazko defizita estaltzen jarraitzen du.

Pandemiaren aurretik, langileek hiru greba egun egin zituzten 2019an, inbertsio faltagatik, irisgarritasun-murrizketengatik, zerbitzuen eskaintzarik ezagatik eta profesionalen eskasiagatik. Osakidetzak, orduan, Lehen Mailako Atentzioko Estrategiaren dokumentu bat jarri zuen mahai gainean, okerra eta nahikoa ez zela esan genuena, LMAren arazo handian sakontzen ez zuelako: azken hamarkadetako inbertsiorik eza. Baliabide materialak eta profesionalak falta dira, eta, batez ere, apustu argia egin behar da Lehen Mailako Arreta Zerbitzuak osasun-sistema publikora sartzeko atearen papera berreskura dezan.

Denborak arrazoia eman besterik ez digu egin, estrategia hartatik bi urtera egoerak okerrera egin baitu. Pandemiaren aurretik eta bitartean konponbiderik ez egoteak agerian uzten du ez zegoela aurreikuspenik, eta ez zegoela benetako borondaterik LMAren alde egiteko.

Horren guztiaren adibide ona da langileak seigarren olatuari aurre egiteko erabiltzen ari diren baliabiderik, antolaketarik eta plangintzarik eza. Lehen olatua izan eta urte eta erdira, osasun urria, nekatua eta baliabiderik gabea daukagu. Kutsatzeen maila altuak eta azken asistentzia-murrizketek (kontsultak etetea, proba diagnostikoak, telefono bidezko arretari eustea, etab.) hori erakusten dute: plantillak %60 inguruko behin-behinekotasun-tasa du; urrian indartze-kontratuak amaitu ziren; arakatzaileen kopurua erdira jaitsi da; LMko erizaintza txertaketa-taldeei aurre egiteko mobilizatzen ari dira txertaketa gune nagusiak kendu ondoren; Profesionalen agendak gainezka daude; bajak, oporrak eta bestelako absentziak ez dira ordezten; herritarrei telefono bidezko arreta emateak, Osasun Sailaren informazio eta koordinazio faltarekin batera, egunero telefono lineak eta Pazientearen Arretarako mostradoreak gainezka uzten ditu; PACen arreta-ordutegiak ixteak edo murrizteak, eta abar luze batek, profesional askoren pazientziarekin amaitu du, eta Osakidetzatik alde egitea erabaki dute askok, beste aukera profesional batzuen bila. Gizartea ere nekatuta dago, izan ere, presentzialtasunik eza ezartzen da, eta horrek bereziki kalte egiten die kolektibo ahulenei eta teknologiarako sarbide txikiagoa dutenei.

Zoritxarrez, eta egoera kezkagarria izan arren, Eusko Jaurlaritzak ez du urratsik egin aipatutako arazo larriak konpontzeko. Eusko Jaurlaritzak 2022rako aurkeztu berri duen Aurrekontuen Lege Proiektuak osasun arloko inbertsio bat aurreikusten du, 2021ean benetan gastatutakoa baino 16 milioi euro gutxiago gastatzea ekarriko duena.

Premiazkoa da Lehen Hezkuntzaren arazo larriak konpontzea: aurrekontua handitzea EBren parera iritsi arte (BPGaren %7); plantillak berehala indartzea eta giza baliabide nahikoak ematea kategoria guztietan, lanpostu berriak sortuz (1.000 plaza gehiago behar dira); aldi baterako milaka langileak finkatzea eta gehiegizko aldi baterako kontratazioarekin amaitzea; lan-kargak arrazionalizatzea eta absentzia guztiak lehen egunetik ordezkatzea. Azken batean, Lehen Mailako Arreta lehenesten eta indartzen duen estrategia bat behar da, hamarkada bat baino gehiago daramatzan desegitearekin kontrajarrita.

Deskribatutako egoera salatzeko eta berehalako konponbide errealak eskatzeko, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzeak deitu ditugu abenduaren 22rako Osakidetzako Lehen Mailako Arretako osasun-zentro guztietan, 13: 00etan.Era berean, ildo berean lan egiten duten plataforma eta mugimenduei dei egiten diegu mobilizazioa babes dezaten eta aurrerantzean elkarrekin lan egin dezagun egoera hau iraultzeko.

Kontzentrazioak amaitzean hedabideen aurrean hitz egingo da hurrengoko zentroetan:

Bizkaian: Basurtoko osasun zentroan

Gipuzkoan: Amaraberri zentroan

Araban: Olagibel Zentroan

Mobilizazioa inoiz baino beharrezkoagoa da.

Bizkaiko eraikin eta lokaletako garbitzaileak kalera irten dira berriro

Bizkaiko garbiketa sektorean soldata-arrakala gainditzeko mobilizazioak egiten ari gara, ELA eta ESKrekin batera. Asteroko mobilizazio dinamikaren barruan, martxa bat egin dugu Sestaotik Portugaleteraino. Datorren asteazkenean, abenduaren 22an, manifestazio nagusia egingo dugu Bilbon.

Aldarrikapen Eguna deitu dugu lantokietan urtarrilaren 27rako

LABen Nazio Biltzarra elkartu da, eta Euskal Herrian mobilizazio ziklo berri bat sustatzeko beharraz egin du gogoeta. Honekin lotuta, sindikatuak Aldarrikapen Eguna deitu du lantokietan urtarrilaren 27rako.

Pandemia garaiak gogor kolpatu du euskal langileon bizimodua. Lan-merkatua astindu du, aurretik zetorren prekarizazio prozesua azkartuz, eta desberdintasun sozialetan sakontzea ekarri du, pandemia aurretik aberastasunaren banaketa desegokia bazen, are eta alde handiagoa dugu orain. Bi urteko ibilbide malkartsuan, agerian geratu dira sistema honen hutsuneak; osasun sisteman, zaintzan eta oinarrizkoak diren lanetan, esaterako. 

Lan munduan ez da lan erreforma indargabetzeko erabakirik hartu eta sustatutako moldaketak askiezak dira edota ez diete euskal langileen beharrei erantzuten. Beste horrenbeste esan dezakegu pentsio erreformari buruz. 

Ildo beretik, EAEko zein Nafarroako aurrekontuek ez diete erantzunik ematen langileon behar eta aldarrikapenei, ez dituzte politika neoliberalak alboratu eta ageriko hutsuneak dituzte.

Baditugu, beraz, arrazoiak Euskal Herrian ziklo mobilizatzaile berria irekitzeko, indar-harremanak langileon alde jartzeko. Tamalez, mugarri behar zukeen Greba Orokorraren bidea zapuztu bada ere, geure asmoei eusten diegu: lantokietan borroka sindikalak biderkatzera goaz, kalean dinamika soziala hauspotu eta lan eta bizi baldintzak eraldatzeko euskal bide orria sustatzea dagokigu. Norabide horretan proposamen bi egin ditugu: bata, enpleguaren esparrua arautuko lukeen Euskal Lan Kodea, eta bigarrena, Gizarte Segurantzako Lege Propioa, pertsona guztion zaintza eta osasun-beharrei erantzungo liekeena.  

Aldi berean, lan munduan aldaketarako oinarrizkoak jotzen ditugun aldarrikapenekin LABetik patronalari lanbide arteko bost akordio proposamen egin dizkiogu, sektoreetako eta lantokietako borrokekin, langileon egunerokoarekin erabat konektatu dauden aldarriak dira. Proposamen hauek ez dute negoziazio kolektiboa ordezkatzen, baina bertan dauden arrakala eta ahulguneak gainditzeko modua emango ligukete. Era berean, lan munduan behar dugun aldaketa egungo elkarrizketa sozialeko mahaietatik ere ez da etorriko. Eremu politikotik mahai antzu horien apologia egiten dutenek hobe lukete jarrera proaktibo bera patronala interpelatzeko baliatzea; akordioetarako bidea errazagoa litzateke, zalantzarik gabe.

Aldaketak, adostasunak, ez dira, berez etorriko, langileon aktibaziotik baizik. Horregatik, urtarrilaren 27rako Aldarrikapen Eguna deitzen dugu Euskal Herriko lantokietan, tokiko borrokak lan mundua eraldatzeko oinarrizko aldarrikapenekin lotuz. 

Aldarrikapenak

-1.400 euroko gutxieneko soldataren bidean urratsak ematea.

-Gehienez 30 orduko asteko lanaldiaren bidean urratsak ematea.

-Genero arrakala gainditzea

. Kontratazio-promozio gardentasuna

. Diskriminaziorik ez

-Enplegu suntsiketa amaitzea

. Kaleratze kolektiboak egiteko arrazoiak gogortu

. Kaleratzegatiko kalte-ordainak handitu. 

. Bidegabetzat jotzen diren kaleratzeetan langileek erabakitzea kalte-ordaina onartu ala lanpostura itzultzea. 

. Lan agintaritzaren esku-hartzea berreskuratu

. Subrogazio eskubidea

-Lanaldi partzialak mugatzea

. Gutxieneko lan jardunaldi bat ezarri

. Lanaldi partzialak inposatzeagatik penalizazioak enpresarentzat

-Enplegu publikoa egonkortzea

Lantoki bakoitzaren egoeraren arabera lehentasunezkotzat dugun aldarria edo aldarrien bueltan langileak batzeko ekimenak (lantoki bakoitzeko baldintza eta aukeren araberakoak) sustatuko ditugu. 

Euskarazko eredua orokortzearen aldeko adostasun historikoa aurkeztu dugu Gasteizen

Hezkuntzako eragile nagusietako, gehiengo sindikaleko eta euskalgintzako hainbat ordezkarik agerraldia egin dugu Gasteizen, Europa Jauregian, EAEko Hezkuntza Lege berrian euskarazko eredua orokortzearen aldeko adierazpen bat aurkezteko. “Euskaraz hezi, berdintasunean hazi” izeneko adierazpena “historikotzat” jo dugu. LABeko Irakaskuntzako arduradun Irati Tobar izan da prentsaurrekoan.

Grebara deitu dugu Arabako zementuen eratorrietako sektorean, patronalak ez dielako aldarrikapenei erantzunik eman nahi

Arabako Zementuen Eratorrietako sektore hitzarmena betidanik Eraikuntzakoarekin lerrokatuta egon da, eta, horregatik, mahai negoziatzailean sindikatuok bien arteko konbergentzia egotea proposatu dugu hitzarmenaren iraunaldiaren bitartean.

Horrela, patronalak hitzarmen honen negoziazioa atzeratzen ibili da Eraikuntzakoa itxita izan arte. Eta behin lortuta, ez du gaia jorratu nahi. Hala, sektorearekiko errespetu falta itzela suposatzen du.

SEAk igoera makalak eskaintzen ditu, zeintzuk ez duten gaur egungo KPI-aren zifra kontua hartzen eta ez ditu horrekiko berrikuspen klausularik onartzen. Honek, sektoreko langileen eros ahalmenaren gutxitzea dakar halabeharrez. Gainera, kontuan izanda lanak duen izaera fisikoa, bajen osagarriak hobetzera ukatzen dira ere, langileen gaitasun ekonomikoak are gehiago murriztuz.

Horregatik, LAB-ek, mahaiko gainontzeko sindikatuekin batera, greba eguna deitu dugu gaurko eta biharko, abenduaren 16 eta 17rako, badirelako bilera asko eta asko patronalak ez duela ezer eskaini.

LAB-ek ez du sinatuko sektorearen pobretzean sakonduko duen eta horrelako sektore bateko kontingentziak hobetuko ez duen hitzarmenik.

Nafarroako adinekoen arretarako lehen hitzarmena lortzeko greba egingo dugu urtarrilaren 13an

Sektorean ordezkaritza handiena duten lau sindikatuok (LAB, ELA, UGT eta CCOO) greba-deialdia iragarri dugu 2022ko urtarrilaren 13rako, adinekoen arretaren sektorean, hau da, erresidentzia, eguneko zentro eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuan. 4.000 pertsona baino gehiago daude deituta grebara Nafarroan. Agerraldia egin dugu Iruñean, honen berri emateko.

Zaintzak pribatizatuta edo merkantilizatuta daude, enpresa pribatuen esku, eta horiek onura ekonomikoari ematen diote lehentasuna, pertsonen zaintzari eman beharrean. Hori guztia, gainera, diru publikoarekin finantzatuta. Zaintzek eta bizitzek ez lukete negozio esparru izan behar. Zaintza profesionalizatuak publikoa, duina, unibertsala eta doakoa izan behar du.

Egungo zainketa-eredua agortuta dago. Zainduak izan behar dutenak ez ditu zaintzen, ezta sektoreko langileak ere. Zaintza sektoreko profesionalen lan-baldintzak hobetzea ezinbestekoa da zaindu beharreko pertsonek arreta duina eta integrala jaso dezaten. Gaur egun, Nafarroako 70 zentro baino gehiago (erresidentziak eta eguneko zentroak kontuan hartuta) estatu mailako lan-hitzarmen batek arautzen ditu, zentro gutxi batzuk izan ezik, enpresako hitzarmenak negoziatu dituztelako. Estatuko hitzarmen horrek baldintza prekarioetan mantentzen ditu langileak,


Egoera horren aurrean, sindikatuek eskatuta, negoziazio mahaia eratu zen maiatzean patronalekin -ANEA eta LARES- eta Nafarroako Gobernuarekin, baina hilabete hauetan guztietan ez dute inolako borondaterik erakutsi negoziazioan aurrera egiteko eta langileen baldintzak hobetzeko.

Mobilizaziorik gabe ezingo da aurrera egin zaintza eredu publiko, duin, unibertsal eta doakorantz. Hori helburu hartuta, lehen mugarria Nafarroako adinekoei arreta emateko lehen hitzarmena lortzea da. Badakigu hau sektoreko langileen presioaren bidez bakarrik lortuko dugula. Horregatik, urtarrilaren 13ko grebarekin hasiko gara, eta langile eta egoilarren baldintzak hobetuko dituen hitzarmen hori lortzeko behar diren grebekin jarraituko dugu.

Osakidetzako garbiketa azpikontratetako langileak eskubide murrizketaren aurrean mobilizatu dira Gasteizko Araba Unibertsitate Ospitalean

Osakidetzako garbiketako azpikontratetako langileek homologatuta dituzte euren lan-baldintzak. Honen arabera, azpikontratetako langileek Osakidetzako garbitzaileen baldintza berdinak izan behar dituzte, baina enpresek ez dizkiete azpikontratatutako langileei Osakidetzako garbitzaileek 2015etik hona izan dituzten hobekuntzak onartu nahi. Eskubide murrizketa honen aurrean, mobilizazioa egin dute gaur Gasteizen, Araba Unibertsitate Ospitalean, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuok deituta.

Kanpo-kontsulten eraikinaren aurrean egin dute kontzentrazioa, eta ondoren, eserialdia egin dute Arabako ESIko arduradunen bulegoaren aurrean, Txagorritxuko ospitaleko 4. solairuan. Aurreko asteetan, Barakaldoko Gurutzetako ospitalean eta Donostia ospitalean mobilizatu ziren.

Negoziazio-mahaiak 38 bilera egin ditu, eta dagoeneko enpresen borondatea zein den argi geratu da: homologazioa kendu nahi diete langileei. Homologazioa galtzeko arrisku larrian daude. Hitzarmen berriaren negoziazioa 2018an hasi zuten, negoziazio erraza izango zelakoan, Osakidetzako langileekin homologatuta egoteak gai jakin batzuk akordio berrietara egokitzea baino ez baitzuen suposatu behar: 2012ko karrera profesionala, lanpostu hutsak betetzeko sistema zabalagoa eta bidezkoagoa, errelebo bidezko jubilazioa, Osakidetzako langileentzat onartu berri dituzten baimen eta lizentziak, etab.

Baina enpresek ez dute hitzarmena eduki minimoetan egokitu nahi izan. Homologazioak ez du esan nahi soilik Osakidetzako langileei aplikatzen zaizkien soldata-igoera berberak izatea. Homologazioa askoz gehiago da, osagarri berberak, lizentzia berak, lanaldiak luzatzeko aukera berberak, erretiratzeko erraztasun berberak eta abar izatea esan nahi du.

2015ean hitzarmen bat sinatu zuten, homologazio-hitzarmen bat, baina badirudi garai hartan homologazioak islatzen zituen baldintza horiek izoztuta utzi nahi dituztela, 2015eko errealitate estankoan. Enpresak malgutasunik gabe azaldu dira, eta mahaia blokeatuta dute. Badirudi blokeo hori Osakidetzak berak babesten duela, eta ez du erantzun langileei egin dizkien bilera-eskaera desberdinei. Homologazioa kendu nahi diete eta itxita daude ezer egokitzeko.

Salatzen dute txaloak eta aintzatespen-hitzak merezi izan zituztela pandemian, baina orain, lortu dutena lapurtu nahi dietela.

Langileei dei egin diete mobilizazioetara ateratzeko argi eta garbi esatera homologazioa ez dela ukitzen.