2026-05-01
Blog Page 310

Lanuzteak deitu ditugu ALSEn, Mercabilbaoko sarreren kontrolaz arduratzen den enpresan

Mercabilbaoko sarreren kontrolaz arduratzen diren ALSE Servicios Auxiliares SL azpikontratako langileek nahikoa dela esan dute, eta mobilizazioei ekingo diete euren lan-baldintzen defentsan. Horrela, LABek, langileak antolatuta dauden sindikatuak, egunean 4 ordutako lanuzteak deitu ditu abenduaren 7an eta 9an, 04:00etatik 08:00etara, eta 6 ordutakoak abenduaren 23an eta 30ean, 03:00etatik 09:00etara.

Lehenik eta behin, enpresa publikoko langileek historikoki egiten zituzten funtzioak betetzen dituzte, baina lege- baldintza askoz okerragoekin.

Bigarrenik, lan egiten duten baldintza materialak jasanezinak bihurtu dira, batez ere ezarritako sistemen funtzionamendu txarrak eta egiten duten lanaren muturreko fiskalizazioak eragiten dituzten arrisku psikosozialen ondorioz.

Hirugarrenik eta azkenik, azken urtean, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa nola aldatzen zen ikusi dute, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatara kondenatuta egotera pasatuz.

Arabako metalgintzako hitzarmena sinatu dugu

Gaur, azaroaren 21ean, irailean aurreakordioa sinatu genuen sindikatuok, LAB, CCOO eta UGTk, SEArekin hitzarmena erdietsi dugu. Orain, Lan Delegaritzaren eskuetan dago, eta hurrengo asteetan argitaratuko da Arabako Aldizkari Ofizialean. Gogorarazi nahi dugu hitzarmenaren argitaratze momentuan dagoeneko sektorean ez dauden baina 2022an zehar Arabako metalgintzan lan egin duten langileei ere egokitu ahal zaiela bertan jasotakoa.

LABetik akordioan lortutakoaz berresten gara, sektorearen mobilizazioari esker lortu den akordio historikoa. Orain, enpresaz-enpresa berau lantzeko hautua egiten dugu, eta erronka horretan bidelagunak izateko gure prestutasun osoa eta zintzoa zabaltzen diogu sektoreari. Itxurakeria eta korporatibismoen gainetik, zuekin bagara!

Indarkeria matxistari aurre egiteko tresna eta protokolo eraginkorrak exijituko ditugu azaroaren 25ean

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Honen harira, LABetik gure irakurketa plazaratu dugu eta egun horretan egingo ditugun mobilizazioen ezaugarritzea jakitera eman dugu. Aurten ere badugu zer borrokatu. Emakumeok* lantokietan aske izateko eskubidea aldarrikatzearekin batera, protokoloak sustatu ditzaten eskatuko dugu enpresetan. Sindikatuak ere txapak sortu ditu, emakume* langileek soinean eraman ditzaten, “Lantokietan aske!” leloarekin.

Sistema kapitalista heteropatriarkalak indarkeria matxista erabiltzen du emakumeak* menpeko posizio batean mantentzeko, modu sistematikoan, baita lan munduan ere. Izan ere, gure lantokiak jendartearen isla dira: hierarkietan eta botere harremanetan oinarritzen den errealitatea,  generoen arteko desberdintasunak emakumeon diskriminazio iturburu bihurtzen dituena.

Indarkeria matxistak forma espezifikoa hartzen du lan munduan:

  • Nahiz eta gero eta eraso gehiago salatzen diren, indarkeria matxista ezkutuan geratzen da askotan, zigor eta mehatxuzuzen eta zeharkakoen ondorioz: kaleratzeak, ordutegi aldaketak, kontziliaziorako neurriak ez baimentzea, jazarpen sexuala eta sexista…
  • Lantokiak indarkeria matxistarako leku β€œaproposa” dira, botere harreman ezberdinak gurutzatzen direlako, zapalkuntza ardatz bat baino gehiagok elkar zeharkatzen dute eta honek ahulezia eta babesgabezia egoera larriagoan jartzen ditu hainbat pertsona eta kolektibo.
  • Gainera, kapitalak, indarkeria matxista erabiltzen du doan egiten dugun lanaz jabetzekoeta, lan munduan, esplotazio hutsezko enpleguetara lotuta izateko, mehatxuen bitartez baldintza hobeak lortzeko protesta ez dezagun edo esplotazio hori salatu ez dezagun.

Ezkutuan mantenarazi nahi duten errealitate honen aurrean, LAB-etik hiru ideia azpimarratu nahi ditugu:

1. Protokoloak ezinbesteko tresna dira lantokietan indarkeria matxistari aurre egiteko.

Emakume eta gorputz identitate disidenteak zapaltzen dituen biolentzia sistemikoaren aurrean, babesgabe eta egoera hauei aurre egiteko tresnarik gabe aurkitzen gara gehienetan. Protokoloak dira sexuan oinarritutako jazarpenari eta sexu-orientazioan edo genero-identitate nahiz adierazpenean oinarritutako jazarpenari aurre egiteko ditugun tresnarik eraginkorrenak. Ezin ditugulako emakumeak* babesgabe eta bermerik gabe utzi indarkeria matxista salatzerako orduan, honetarako lantokietan sistematizatutako prozesuak eta protokoloak beharrezkoak dira.

2. Edozein neurri ez da nahikoa eta edozein neurrik ez du bermatzen lantokiak emakumeontzako* espazio libreak izatea.

Enpresa asko daude protokolorik ez dituztenak. Baina beste asko eta asko ere badaude indarkeria matxistaren kontrako edozein neurri hartzen dituztenak, inolako bermerik gabe. Guk horren aurrean protokolo eraginkorrak exijitzen ditugu:lanketa bat izango dutenak eta langileekin negoziatutakoak. Plantilla osoarentzat formazioan eta sentsibilizazioan oinarritutako protokoloak, ez legea nolanahi betetzeko neurri eraginkorrak, papera betetzeko. Protokolo errealak behar ditugu, indarkeria mota guzti horiek prebenitzeko eta aurre egiteko. Hauek langileen parte hartzearekin diseinatu behar dira, edukiak zabaldu, kontzientziazio lana egin, eta ondo aplikatu.

3. Borondate politiko falta nabaria da, enpresak eta erakundeak derrigortzeko protokolo eraginkorrak martxan jartzera.

Gaur egun indarrean dauden legedi guztien arabera, indarkeria matxistaren aurkako protokoloak ez dira derrigorrezkoak enpresa eta lantokietan: Indarkeria matxistarik gabeko lantokiak  ahalbideratzeko neurriak hartzea proposatzen du eta neuri hauek negoziatuak izan behar direla esaten badu ere, enpresak ez daude behartuak. Modu honetan enpresa bakoitzaren borondatearen esku utzita eremu honetan egin beharreko inbertsioak. Jarrera hauen atzean dagoen borondate politiko falta ere salatzen dugu.

Aberastasunaren banaketa, prezioen kontrola eta bizitza duinak aldarrikatuz kalera atera gara

“Pobretzeari STOP! Condiciones de vida dignas y control de precios ya!” lemapean mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, pentsionistekin eta beste hainbat eragile sindikal eta sozialekin batera.  Soldata, pentsio eta zerbitzu publiko duinen alde irten gara kalera eta bizitzaren garestitzearen aurrean, aberastasunaren banaketa aldarrikatu dugu.

Euskal Herrian langileen erdia baino gehiago egoera prekarioan bizi da, enplegu duinik gabe eta 1.400 euro baino gutxiagoko diru-sarrerekin. Pentsionisten artean egoera ez da hobea, %34aren diru-sarrerak ez dira 1.000 eurotara iristen. Gero eta herritar gehiago dago pobrezian edo pobrezia arriskuan, nagusiki emakumeak. 

β€œArgazki hau ontzat eman da; langileon kontrako lapurreta eta aberastasuna geroz eta esku gutxiagotan pilatzea ontzat ematea politika publiko klasisten ondorioa da” salatu du Bilbon, GarbiΓ±e Aranburu LABeko Koordinatzaile Orokorrak, politika neoliberalak sortutako egoeran duten erantzukizuna seinalatuz.

Enpresarien mesedetan egina dagoen fiskalitatearen aurrean zerga-erreformaren beharra aldarrikatu du Aranburuk, hain zuzen ere, enpresaren irabaziak gehiago zergapetzeko: β€œEz dago zerga politika birbanatzailerik, eta zerbitzu publikoen eraispena eta ahultzea ematen ari da”, gogorarazi du, izan ere, zerbitzu publiko asko pribatizatu dira, negozio bihurtu, bereziki zaintzaren eremuan. β€œOsasungintza publikoan ez dira profesionalak falta,  inbertsioak behar dira”, gehitu du. 

Erreformek prekaritatea legezko egin dutela eta, azken lan erreformarekiko kritiko agertu da LABeko bozemalea: β€œez du eskubideak berreskuratzea ekarri”. 

Norabide aldaketaren beharrari azpimarra egin diote gaurko manifestazioen deitzaileek. Aranbururen esanetan, gobernu eta alderdi sistemikoen aldetik β€œez dago ez erabakirik, ez borondate politikorik herritarren bizitza duinak erdigunean jarriko dituzten poltika pubilkoak bultzatzeko”. Edonola ere, horren aurrean argi du LABetk bidea: β€œantolakuntzak eta borrokak bakarrik lor dezakete egoera iraultzea. Asko dira aberastasunaren banaketa bidezkoagren alde borrokan ari diren sektoreak eta enpressetako langileak, eta kalean ere ari gara mobilizatzen”. Gaurko eguna, horren adibide. 

Gurean ere, hitzez ekiteko garaia!

Hemen da Euskaraldia eta LABek arduraz, gogoz eta emozioz ekin dio ariketari. Orain dela 20 baino gehiago LAB sindikatuak erabaki zuen sindikatuaren lan eta komunikazio hizkuntza euskara izango zela. Erabaki horren aurretik euskararen normalizazioan lan handia egina bagenuen, erabakiaren ostean EUSLAB egitasmo estrategikoa jarri genuen martxan sindikatu barruko jardueran zein lan munduan euskararen erabilera areagotzeko. Eta horretan sakontzen jarraitzen dugu.

Lan munduan, langileen euskaraz lan egiteko eskubidea erdigunean jarri eta hori bermatze bidean urratsak eman izan ditugu ere. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko hizkuntza politika eraginkorrak behar ditugu eta horregatik, ELA eta Euskalgintzaren Kontseiluarekin batera, lankidetza iraunkor bat abiatu genuen.

Sindikatu barruan ere lan munduan hizkuntzarekin ditugun inertziak astindu nahi ditugu eta sindikatu barruko prozesuetan eta lan munduan euskararen erabilera areagotzeko ahalegin kolektiboa egingo dugu.  

Horregatik, LABek, aurreko edizioetan bezala, Euskaraldiarekin bat egiten du eta horretan eragile aktiboa izatea erabaki du. LAB sindikatuko kideok, urte osoan zehar bezala, azaroaren 18tik abenduaren 2ra, 15 egunez, euskara erein egingo dugu kalean zein lanean, langileok euskararen erabileran hazteko.

“Borroka ere bada ahalduntze kolektiborako eta askapenerako ezinbesteko prozesua emakumeontzat”

Emakume pentsiodunen nazio batzarrean izan gara Gasteizen, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatuta, eta, bertan, Idazkaritza Feministako kide Eli Etxeberriak hartu du hitza.

Sektore feminizatuetan prekaritatea nagusi dela nabarmendu du, eta egungo sistema heteropatriarkala salatu du. “Sistema kapitalistak emakumeok egiten ditugun zaintza lanak behar ditu bizirauteko eta etekinak ateratzeko. Eta sexuaren eta jatorriaren araberako banaketan oinarritutako lan-segregazioaren bidez egiten du”, azaldu du.

Borrokan dauden sektoreak eta euren aldarrikapenak zerrendatu ditu ondoren, eta emaitzak borrokarekin bakarrik lor daitezkeela azpimarratu du: “Baina emaitza bakarrik ez da inportanteena. Borroka ere bada ahalduntze kolektiborako eta askapenerako ezinbesteko prozesua emakumeontzat”.

Sindikatuok mendekuan eta gorrotoan oinarritutako espetxe politika salatu dugu Bilbon

Kartzela politika aldatu eta salbuespen neurriak bertan behera uzteko helburuarekin 2018ko abenduan hasitako dinamikaren barruan, elkarretaratzea egin dugu LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuok Bilbon, “Etxera bidea gertu” lemarekin.

Presoen auzian Fiskaltza eta Audientzia Nazionala jarritako oztopoak eta gauzatutako urraketak salatu ditugu: “Legeak ezarritako bideari oztopoak jartzeko jarrera hau iraganeko egoerara itzultzeko nahiarekin baino ezin dugu lotu, halakorik ezin baita bestelakoan ulertu. Izugarria da 2022. urtean oraindik mendekuan eta gorrotoan oinarritutako jarrerekin jarraitzea”.

Hala, urtarrilaren 7ko manifestaziorako deia egin dugu bertan. “Guk argi dugu, guk elkarbizitza eraiki nahi dugu, eta hori guztion artean egin behar dugu. Salbuespenezko espetxe politika behin betikoz amaitzea nahi dugunok elkarlanean aritu behar dugu, hori delako erantzunik eraginkorrena. Horregatik, sindikatuok ere, bide hori eraikitzen laguntzen jarraitu nahi dugu, atzerapausoak onartu gabe. Bidea eraikitzen jarraitzeko, datorren urtarrilaren 7an ere Bilboko Autonomia kalea betetzera deitzen dugu”.

Hitzarmen duin baten defentsan mobilizatu dira Osakidetzak azpikontratatutako langileak

Osakidetzako zentroetan garbiketa zerbitzuko enpresa emakidadunetan aritzen diren langileek haien hitzarmenaren defentsan mobilizazio segida bati hasiera eman diote.

Ia lau urteko negoziazio prozesuaren eta 50 bilera ingururen ostean, begibistakoa da azken hamarkadetan zehar indarrean egon den homologazio printzipioa arriskuan dagoela. Hori dela eta, gaurko enpresa emakidadunekin deituta zegoen bilera berriarekin batera, garbiketa zerbitzuko langileek Bilboko Lan Harremanen Kontseiluan mobilizatu dira, “Homologazioa ez ukitu!” lemapean, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuok deituta.

Bizkaiko metalgintzan izandako errepresioa salatu dugu Gasteizen eta Bilbon

Bizkaiko metalgintzako langileak ordezkatuz, Gasteizko Legebiltzarrean egon gara, eta, bertan, ordezkaritza duten alderdi politikoekin bilerak egin ditugu. Jaurlaritzak Ertzaintza patronalaren zerbitzurako segurtasun pribatu moduan erabiltzen duela salatu dugu eta metalgintzako greben bidez aberastasunaren bidezko banaketa eskatzen dugula adierazi diegu.

Bestalde, sindikatuok Bilbon mobilizatu gara, eta EAJ eta PSEren egoitzetan idatzi bana erregistratu ditugu, metalgintzako grebetan egon den errepresioa salatuz.