2025-12-31
Blog Page 1527

LABek
 bat
 egiten
 du 
Euskal 
Herriaren
 burujabetza
 ekonomiko
 eta 
politikoaren 
alde 
larunbaterako
 deitutako
 mobilizazioekin


LAB
 sindikatuak
 bat
 egiten
 du
 burujabetza
 ekonomiko
 eta
 politikoaren
 alde
 Ezker
 Abertzaleak,
 Aralarrek,
 EAk
 eta
 Alternatibak
 larunbat
 honetarako
 deitutako
protestekin.

 

INDUSAL quiere despedir a 32 trabajadores de su planta de Arrigorriaga

0

La empresa ha presentado alegando causa productiva un ERE de extinción de 32 trabajadoras de mano directa. LAB rechaza frontalmente esta medida y la considera inaceptable. A su vez denuncia la nula voluntad de la Dirección de la empresa a explorar vías que no supongan destrucción de empleo.

Convenio Provincial, reto de todos y todas

0

LAB tiene muy claro que el ámbito de herrialde es la única base de derechos de la gran mayoría de trabajadores y trabajadoras y, por lo tanto, nuestro objetivo a defender. La posición de bloqueo de la Patronal en espera de nuevas reformas, que refuercen sus posiciones anti-obreras, nos dificultan nuestra labor, pero estamos convencidos de que esta situación va a provocar que se reordene el panorama sindical y pelearemos para que este cambio mantenga el ámbito de la negociación de herrialde. LAB impulsará este proceso. 

Por la defensa del Convenio del Metal de Bizkaia

0

Han pasado cuatro años de vigencia del convenio de eficacia limitada firmado por CCOO Y UGT, el cual ha supuesto entre otras, que la mayoría de trabajadores y trabajadoras eventuales no hayan cobrado atrasos, los problemas surgidos en muchas empresas para poder cobrar el 100% de las bajas por accidente laboral y enfermedad profesional, debido a las condiciones que pactaron con la Patronal, y que algunas empresas cicateras, aprovechándose de la condición de eficacia limitada, a la fecha de hoy aplican el último convenio de eficacia general del 2003. 

LABek Viveros Perica S.A. kontratan subrogazio klausulen betetzea kontrola ditzan eskatzen dio udalari

LAB sindikatuak, Viveros Perica S.A. lorezaintza enpresak kontratu publiko baten adjudikazioduna den heinean, betebehar laboralen betetzeari buruz Vitoria-Gasteizko udaletxearen aldetik beharrezkoa den kontrol falta salatu nahi du.

Menpekotasuna duten pertsonen eskubideak bermatzeko konpromisoa eskatu die Euskal erakundeei LAB sindikatuak

Hego Euskal Herrian menpekotasuna duten 51.000 lagunetik gora ari dira mota bateko edo besteko laguntza jasotzen. Hastapenetik MENPEKOTASUN LEGEAren ezarpenak hainbat gabezia erakutsi ditu eta egun murrizketekin Menpekotasun Legea gizarte-iruzur berri baterako bidean jarri dute. Joan den abendua ezkeroztik horri gehitu beharreko eraso berri bat ere bada, Raxoiren Gobernuaren eskutik etorri dena, urtebetean geldiaraztea erabaki baitu menpentasun ertaina duten onuradun berriak sistema honetan sartu eta finantzatzea.

 Prentsaurrekoaren edukiak

LABek euskal erakundeei dei egiten die menpekotasuna duten pertsonen eskubideak bermatzeko konpromisoa erakuts dezaten

Euskal Herrian egiteke dauzkagun zereginetako bat hauxe dugu: menpekotasuna duten pertsonak -autonomia mugatua eta eguneroko bizimoduan laguntza behar duten pertsonak- zaintzeko benetako eskubide eraginkorra eratzea, gure geureak diren oinarrietatik. Egun, estatuko Menpekotasun legearen barruan, Euskal Herrian 51.670 lagunek jasotzen dute nolabaiteko laguntza: 8.129k Nafarroan eta 43.541ek EAEn (2011ko abendua). Hastapenetik lege horren ezarpenak hainbat gabezia erakutsi ditu:

• Familia-ingurunean emandako diru-prestazioak lehenetsi dira zerbitzuek emandako laguntzak baino. Joera hori gehienbat Nafarroan izaten da prestazioen %58a dirusariak baitira, EAEn, aldiz, %46,7a. Gure ustez, gizarte-zerbitzu publikoak ez garatzeak, enplegua sortzeko aukera galarazteaz gain, zainketen ardura partekatzean aurrera egiteko oztopoa dakar, zaintza batez ere emakumeei egokitzeko joera indartzen duela.

• Hainbat iragazki jartzen ari dira Sisteman lagun gutxiago sartzen uzteko, erreposizio tasei eusteko adina ere ez dute onartzen. Balorazioak eta prestazio emateak atzeratzen dabiltza. Azken urtean, EAEn zein Nafarroan eskaera eta irizpen kopuruak behera jo du. Esaterako, eskandaluzkoa da Nafarroan urtebetean 617 lagun gutxiago izatea zainketaren bat jasotzen dutenak; are gehiago: prestazio osagarrien arteko bateraezintasunak ezartzen ari dira eta, horren ondorioz, mendekotasuna duten pertsonek aurretik onarturik zeuzkatenetako baten bati uko egitera behartzen dituzte. Horiek horrela, ustezko “eskubide subjektiboa” eta sistemak duen garantista izaera manipulatzen dira, unean uneko erabaki politiko-ekonomikoen arabera.

Aldi berean, murrizketak pilatuz doaz, Menpekotasun Legea beste gizarte-iruzur berri baterantz abian delarik. Lehendabizi finantza-hornidura urria izan zen, geroago prestazioak exijitzerakoan atzeraeragina deuseztatzea dekretuz, hain zuzen ere, eskaerak balioztatzeko eta ebatzeko epeak -inolako ordainik gabe- atzeratzeko aitzakia borobila. Eta pasa den abendua ezkeroztik beste eraso berri bat etorri zaigu Raxoiren Gobernutik: menpekotasun ertaina duten onuradun berriak sartzea eta finantzatzea, legeak ezartze-egutegian (2011-2012) zioen bezala, urtebetez gelditzeko erabakia.

Une honetan, 12.000 lagun inguru ezagutu dituzte 2. mailako menpekotasun ertainduntzat Euskal Herrian 2011n zehar. Raxoiren neurriak zalantza sortzen du eta erabat diskriminatzailea da 2012an eskaera egin lezaketen eta duten menpekotasun ertaina ere ezagutua izan litekeen ehunka pertsonentzat. Izan ere, telezaintza, eguneko egoitzak edo etxez etxeko laguntza gisako zerbitzuak jasotzeko duten eskubidea kolokan sumatzen duten pertsonak dira. Horiei guztiei Estatu espainolak laguntza ukatuko die. Era berean, mendeko pertsonen eskubideak urratzen dituen neurri errepresiborik ez hartzea exijitzen dugu. Zentzu honetan, Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu bertan behera utzi dezala prestazioen arteko bateraezintasunen dekretua, ehunka pertsona ikaragarri kaltetuak suertatu baitira eguneko egoitzen asistentzia eta etxez-etxeko laguntza bateragarri egiteko orduan. Pasadan astean Ana Mato ministroa Dependentzia legea mantentzera eta hobetzera konprometitu zen. Arazoa, PPk hobekuntzaz hitz egiten duenean, diru publikoaren aurrezteaz hitz egiten ari dela, da. Dependentzia mailak murriztu nahi ditu, mendekotasun handiak dituzten pertsona gutxiago aitortuz eta mendekotasun moderatuak dituztenak sistematik kentzen. Pertsona hauek ez dute inongo eskubiderik izango eta bere inguruko emakumeek zainduak izatera, gizarte zerbitzu pribatuetan zerbitzuak bilatzera edo kasu txarrenean lan merkatu ezkutura jotzera behartuak izango dira.

Euskal Administrazioek Raxoiren murrizketak ez aplikatzea erabaki dute, baina ez dugu uste hori nahikoa denik. Gizarte Zerbitzuen oinarrizko katalogoa itundu nahi du PPk Autonomi Erkidegoekin. Oinarrizko irizpide amankomunak proposatuko dituzte. Jada gaur egun murriztuak diren zerbitzuak gero eta gehiago murriztuko dituzten irizpideak dira.

Beraz, menpekotasunari arreta emateko nagusia den sistemaz dugun balorazio orokorra guztiz zorrotza da: sistema horrek ez du sendotzen eskubiderik; ez ditu prestazioak bermatzen; finanziazio ahulak eragiten dio; kalitatezko zerbitzuak eta enpleguak sortzearen alde ez du ausarki egiten eta erabakitzeko ahalmena ukatzen digun legegintza- eta erabaki-esparru estatalaren mendean dago.

Hori guztia dela eta, Menpekotasun Legea ezartzeko modua eta ondorioak aintzat harturik eta orobat Euskal Herrian menpekotasun egoeran dauden pertsonen eskubideari egindako oldarra ikusirik, LAB Sindikatuak epatzen ditu Euskal Herriko erakundeak ondoko hauek egitera:

1. Ez dakiola menpekotasuna duen ezein pertsonari uka dagokion zaintzarako eskubidea. Ildo berean, maila ertaineko menpekotasuna duten pertsonei PPren Gobernuak ezarri nahi dien luzamenduari jaramonik ez egiteko deialdia egiten dugu. Menpekotasuna duten pertsonen eskubideak zanpatzen dituen neurriak ez onartzea exijitzen diegu. Zentzu honetan, Nafar Gobernuari zerbitzuen arteko bateraezintasuna jasotzen duen dekretua bertan behera uztea eskatzen diogu eta Eusko Jaurlaritzari jada atzeratua duen gizarte zerbitzuen katalogoa eta kartera definitzea.

2. Hego Euskal Herriko erankundeek, EAEko eta Nafarroako Gobernuek eta Foru Aldundiek, dagozkien erabaki politiko eta ekonomikoak har ditzatela zabal daitezkeen baliabide eta aurrekontu-partida nahikoak prestatze aldera, zeintzuen bidez menpekotasuna artatzeko eskubidea gauza baitaiteke. Zentzu horretan, uste dugu oinarrizko beharrizanak artatzea, hala nola menpekotasuna, osasuna, diru-estaldura duina, etxebizitza, lehentasunezkoa eta premiazkoa dela eguneko egoeran.

3. Zabal dadila eztabaida politikoa, instituzionala, soziala, Euskal Herrian zer nolako ereduz hornitu behar dugun geure burua menpekotasuna zaintzeko, kontu horretan burujabetza osoko aldarrikapenetik.

Ezin gara luzaroago loturik geratu Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugunoi autonomia pertsonala galtzearean aurrean nola jokatu erabakitzea ukatzen digun esparruari. Izan ere, uko hori molde neoliberaleko ikuspegiez elikatzen da, ez du sinesten eskubide sozialetan, bidegabea da eta ez du etekinak ateratzea beste helbururik. Horregatik, eztabaida sustatu beharra dago; gure errealitate sozial, ekononomiko eta politikotik gizarte-babes sistema propiorantz aurrera egiten utziko digun debatea eta honako ardatz hauek mintzagai dituela:

– menpekotasunaren arreta, gizarte-babes sistema propioan eratzeko borontatea eta konpromiso politikoa.
– menpekotasunaren arreta sistema finantzatzeko bermea, politika fiskal bidezko eta ondasunaren birbanatzaileetatik.
– zainketa osoa era kolektiboan antolatzeko beharrizana planteatzea, betiko soluzioak gainditzen dituzten erantzun eta ahalegin berriak artikulatuz (eskubideak bene-benetan aitortzea, izaera publikoa eta unibertsaltasuna, baliabideak antolatzeko eta kudeatzeko eredu berriak, koordinazio soziosanitarioa, kalitatezko enplegua).

4. Gizarte Zerbitzuetako langileen lan baldintzak hobetzea.

Hitzarmenik ez dagoen tokietan hitzarmen kolektiboen negoziazioak martxan jartzea eskatzen dugu. Berdin, sinatu gabe geratu edo gutxiengoan sinatu eta atzera egitea ekarri duten kasuetan. Soldaten hobekuntza orokorra eskatzen dugun, ratioak eta lan baldintzak hobetzea, horrek zerbitzuaren kalitatea hobetzea baitakar.

Uneotan administrazioek ez dituzte erantzukizunak bereganatzen, batak besteari pasatzen dizkio ardurak. Premiazkoa da ordezkaritza sindikalarekin negoziazioa abiaraztea titulartasunari lotutako aldaketak zerbitzuen mesedetan egin daitezen, eta baita lan baldintzak hobetzera bideratuta ere. Bada garaia aldundiek eta bi gobernuek proposamen zehatza mahai gainean jartzeko, zerbitzu sozial duin batzuren alde.

Horretarako zerbitzu sozialei bideratutako aurrekontua handitu beharra dago; hemen BPGaren %2 bideratzen da zerbitzu sozialetara, Europan batazbestekoa %4koa den bitartean.

Honen guztiaren aurrean euskal instituzioei dei egiten diegu behingoz aitzakiak alde batera utzi eta beharrezko neurriak har ditzaten. Geure eskaerak helaraziko dizkiegu bai Aldundiei eta bai Gobernuei. Zerbitzu sozialak nabarmen ari dira kaskartzen, eta premiazko lehenbailehen erantzutea.

Bilbon, 2012ko otsailaren 7an

ERAIMEN S.L. enpresaren itxieraren iruzurra salatzeko mobilizazioak

0

Otsailaren 3an, Eraimen S.L. enpresako ugazabak, bera jubilatzen dela eta enpresak galerak izan dituela aitzakiekin, enpresa itxi eta bertan lan egiten zuten 5 langileak kale gorrian utzi ditu. Aldi berean, duela gutxi arte, enpresan lanean egondako ugazabaren semeak beste enpresa bat sortu duela jakin dugu, INGENIERÍA Y CONSTRUCCIÓN ERAIKIZ, S.L.

 KALERATZERIK EZ!!! LANGILEAK BERRIZ ONARTU !!!