Negoziazio mahaitik kanpo adostu duten aurreakordioaren arabera bi urterako izoztuko dituzte soldatak.
Kapitalaren Europaren aurrean Herrien Europa Soziala eraiki dezagun!
Azken urteetan oso ohikoak zaizkigu zerbitzu publikoak Euskal Herritik kanpora eramatea, jubilazioak ez ordezkatzea, soldata murrizketak, enplegu publikoaren suntsiketa, kaleratzeak, ordezkapenak ez betetzea, osasun zerbitzuetako itxaron zerrendak luzatzea, zerbitzu eta enpresa publikoen pribatizazioak. Hau esatean ezin jakin Nafarroako edota EAEko Mahai Orokorrez ari garen, Ipar Euskal Herriko zerbitzuetaz ari garen, ala Grezia, Portugal, Italia, Kataluniaz, … ari garen.
Ante la Europa del Capital ¡construyamos la Europa Social!
Los últimos años estamos sufriendo todo tipo de agresiones en los servicios públicos, su externalización de Euskal Herria, la no reposición de las jubilaciones, reducciones de salarios, destrucción de empleo público, despidos, no sustituciones, alargamientos de listas de espera en servicios sanitarios y privatizaciones de empresas públicas. Al decir esto no podríamos concretar si hablamos de las Mesas Generales de la CAPV o Nafarroa, de lo que sucede en Ipar Euskal Herria o de Grecia, Portugal, Italia, Catalunya…
Europa soziala eraikitzea aldarrikatzeko manifestazioa
LABek manifestazioa burutu gaur du Irunen, kapitalaren Europaren aurrean herrien Europa soziala eraikitzea aldarrikatzeko. Aurretik sektore publikoko delegatuek batzarra egin dute. Deialdia, FSMren Zerbitzu Publikoetako Europako UISak deitzen duen mobilizazio egunaren baitan kokatzen da. Manifestazioa Nazioarteko zubiraino joan da, bertan mugaz bi aldetako ordezkari sindikalak elkartuko direlarik.
(Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren interbentzioa
Ante la Europa del Capital ¡construyamos la Europa Social!
(Intervención de Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB)
Mobilizazioaren argazkiak
IPAR HEGOA FUNDAZIOA
{module[380]}
LABek Langabeziaren kontrako 2012rako Planaren itxurakeria salatu du
Atzo, 2012ko otsailaren 22an, Eusko Jaurlaritza, Confebask, CCOO eta UGTk Langabeziaren kontrako 2012rako plana aurkeztu zuten, Gizarte Eztabaidako Mahaiaren fruitua. Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa izango da Plan honen oinarria eta bertara 321,4 milio euro bideratuko dira.
Eusko Jaurlaritzak langile gastuak murrizteko jarraibidea salatzeko elkarretaratzea
LAB eta ELA sindikatuek deituta, bihar Eusko Jaurlaritzako administrazio orokorreko Lakuako langileek elkarretaratzea egingo dute Lakuako egoitzaren atarian Jaurlaritzak atera berri duen langile-gastuak murrizteko neurrien jarraibidea salatzeko eta zerbitzu publikoak babesteko.
Inposaketen aurrean, BURUJABETZA. Euskal langileok lan erreformari EZ!
Dekretuz onartu den lan erreforma euskal langileriaren kontrako eraso latza dugu eta ondorio benetan larriak ekarriko dizkio langile klase osoari: landunei –kontratazio berriei ez ezik, jadanik lanean daudenei ere eragiteko mekanismoak ezartzen dituelako- eta langabetuei –errefomak ez duelako enplegurik sortuko, suntsitu baino, eta, lan merkatura sartuta ere, enpleguak ez duelako bizi baldintza duinik ziurtatuko-.

