2026-04-12
Blog Page 1486

Corrugadoseko langileen manifestazioa bihar Azpeitian

0

Joan den ekainaz geroztik greba mugagabean diren Corrugados Azpeitiako langileek mobilizazioetan jarraitzen dute. Enpresa batzordetik eginiko deiari erantzunez, bihar larunbata, MANIFESTAZIOA egingo dute Azpeitian, eguerdiko 12.00etan enparantza nagusitik abiatuta. Ainhoa Etxaide idazkari nagusiarekin batera, LABeko ordezkaritza bat lagun izango dute Corrugadoseko langileek biharko manifestazioan.

La Huelga General suma apoyos en Iruñerria

0

Sindicatos y colectivos sociales han realizado hoy en Iruñea un llamamiento a secundar la Huelga General del 26-S y han convocado una manifestación para el 14 de septiembre, viernes, a las 19:00 desde Autobuses. Asimismo, los movimientos sociales convocantes han informado de que han echo entrega una misiva a UGT, CCOO, USO y Solidari instándoles a que secunden la convocatoria del 26.

LABeko delegatuek azken erreformek herritarrontzat miseria besterik ez duela ekarriko salatu dute

0

LAB sindikatuko delegatuek Madrildik ezarritako azken neurrien kontra eta irailaren 26ko greba deialdiaren garrantzia azpimarratzeko elkarretaratzea burutu dute gaur Gernikan. Mobilizazioak banketxeen aurrean egin dira eta haiei dirua ematen zaien bitartean herriari miseria besterik ez zaiola eskaintzen salatu dute.

Carrefour Marketek bi langile kaleratu izana salatu dute gaur Bilbon

Carrefour Marketeko langileek elkarretaratzea egin dute Zabalburu plazan, langile bi jazarri eta kaleratu izana salatzeko. Kaleratuak izan ziren biak pasa den abuztuan, inolako arrazoirik gabe, langile faltagatik eta enpresako zuzendarien gaitasun ezagatik sortu diren arazoen erantzunkizuna eurei egotzita.

LAB saluda el triunfo del independentismo en las elecciones de Quebec

0

La central sindical vasca LAB felicita a la Nación de Quebec por el triunfo del Parti Quebecois en las elecciones celebradas el pasado 4 de septiembre. Asimismo, rechazamos el atentado que asesinó a un militante del Parti Quebecois e hirió gravemente a otro.

Irailaren 26ko grebaren deitzaileek mobilizazio berriak iragarri dituzte irailaren 22rako

0

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta horiekin batera irailaren 26rako greba orokorra deitua duten eragile sozialek Irailaren 22an Hegoaldeko lau hiriburuetan murrizketen aurka mobilizazioak egingo direla aurreratu dute gaur Bilbon.  Honekin batera, greba eguna eta Euskal Herrian inposatu nahi dizkiguten murrizketei aurre egiteko irailaren 26an kalera ateratzearen garrantzia gogoratu nahi izan dute. LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek, besteak beste, Madrildik inposatu nahi dizkiguten erabakien kontra "dugun indar guztia jarriko dugula" adierazi du.

Prentsaurrekoan sindikatu eta eragile sozialek Rajoyren gobernuak inposatu nahi dituen neurri basatien aurreko irakurketa eta grebarako arrazoiak jasotzen dituen testu bateratu bat irakurri dute.

“Aurrekontu-egonkortasuna sustatzeko neurrei buruzko 20/2012 Errege Lege Dekretuak” ezarritako murrizkiten inguruko txostena argitaratu du Ipar Hegoak

0

Ipar Hegoa Fundazioak, “Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sutatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko Errege Lege Dekretuaren bidez (BOE 2012/07/14) Madrilgo gobernuak ezarri dituen neurri esanguratsuenak azaltzen dituen txostena argitaratu du. Txostenak Erreforma hauekin hazkundea ezinezkoa dela eta enplegua suntsitzeko eta gizarte osoaren bizi-baldintzak okerragotzeko besterik ez dutela balio egiatzatzen du . Izan ere, soldatak eta prestazioak murrizten dira prezioak igotzen diren bitartean, eta ez da bermatzen oinarrizko zerbitzuak eskuratzeko bidea; beraz, hori pobreziaren sinonimoa da. Horixe da, besterik ez.

LAB: “La respuesta a las Ășltimas imposiciones y ataques antisociales se materializarĂĄ en una nueva huelga general”

Según los datos difundidos por el Servicio Público de Empleo el paro registrado en Hego Euskal Herria aumentó el mes de agosto en 1.879 personas, después de cuatro meses de descensos consecutivos.

Iraultzen 164

IRAULTZEN 164
2012ko uda
 
 
 

{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Iraultzen/164.pdf,250,250,link{/edocs}

 
BIDE PROPIOA EGITEKO ALDARRIA

26 de septiembre Huelga General

Maiatzaren Lehena 

LABen 8. biltzarra

500 urte eta gero Nafarroa Bizirik