2026-08-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaMobilizazio kanpaina Osakidetzan lan-ordutegia ez luzatzeko eta aparteko ordainsariak ordaintzeko exijituz

Mobilizazio kanpaina Osakidetzan lan-ordutegia ez luzatzeko eta aparteko ordainsariak ordaintzeko exijituz

LAB sindikatuak mobilizazio kanpaina jarri du abian Osakidetzan lan-ordutegia ez luzatzeko eta aparteko ordainsariak ordaintzeko aldarrikatuz. “Ez jolastu nire lan-ordu eta soldatarekin. Osakidetza publiko eta gardena” lemapean egingo diren ekimen ezberdin lehena burutu zen atzo Santiago ospitalean.

Kanpainaren helburua EAJren Gobernuari zein Osakidetzako zuzendaritzari abenduko zein ekaineko ordainsaria ordain ditzatzen eta lan-ordu kopurua astean 37.5era ez igotzea exijitzea da.

LABen ustez, neurri biak oso larriak dira eta urte luzetako borroketan lortutako eskubideak zaplazteko batez desagerrarazi nahi dituzte aipatu neurriok. Ezartzen badira ondorioak larriak izango dira eta soilik kolpatuko dute gehiago gure ekonomia. Lan-jardunaren lupenak 3.000 behin behineko kontratu desagertzea eta lan-baldintzak are gehiago okertzea baino ez du ekarriko; gure soldata banatzen den 14 pagetako bat kentzea soldataren %8 kentzea da, eta honi gehitu behar orain 2 urte kendutako %5 eta 3 urtez soldatak izoztea. Azken finean, lan-baldintzetan atzerapausu ikaragarri honek arreta asistentziaren kalitate-galera eta euskal osasun sistema publikoa ahultzea dakar.

LABen iritziz, arazoa ez da juridikoa, politikoa baizik; hau da, ea benetan Madriletik inposatzen dizkiguten neurrien aurrean men egiten den edo intsumiso bihurtu. Horregatik EAJren gobernuari exijitzen diogu euskaldunon eskaerei kasu egiteko eta betetzeko, eta balizko “legalitatea bete-behar” horren aitzakiapean osasun publikoa pribatizatzeko eta ahultzeko bere betiko bideari uzteko behingoz.

Horretarako, kanpaina honen barruan zentroz zentroko mobilizazioak burutuko dira, erabiltzaileei informazio helaraziz, sinadurak jaso eta abenduaren 20an zentroetan tinkotasunez erantzuteko eta mobilizatzeko eguna antolatu. Dena lan-baldintza duinak eta gure osasun sistema publikoa defendatze aldera.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...