Gaur, azaroak 28, goiz eta arratsaldez burutu diren langileen batzarretan, langileek enpresak Beasaingo CAFen ezarri nahi duen EEEa errefusatu eta mobilizaziotan hastea erabaki dute. Batzarrean aurkeztutako "Ados al zaude EREa errefusatzearekin eta presio neurriak aurrera eramatearekin?" galderari baiezkoa 1295 langilek eman die eta 91k ezezkoa.
LABek, garraioa pribatizatzeko Madrilgo Gobernuaren asmoaren aurrean, honen kudeaketa Euskal Herriratzea exijitzen du
Hainbat ekimen burutuko ditu honetarako, helburu bikoitzarekin: pribatizazioari aurre egitea eta sektore hauen kudeaketa Iruñeako eta Gasteizko Gobernuek beregana dezatela aldarrikatzeko. LABek garatuko dituen ekimenek 3 ardatz izango dituzte: alderdi eta erakundeekikoa; langileen, erabiltzaileen eta iritzi publikoarekikoa, eta batzordeetakoa.
Lan duin eta eskubide sozialen aldeko mobilizazioak Euskal Herrian
Euskal Herria Martxan kanpainaren bigarren egunean mobilizazio ezberdinak egin ziren Irun, Errenteria, Elizondo, Altsasu eta Gasteizen. Lehenengo hiruetan lan duin eta eskubide sozialen aldeko elkarretaratze eta manifestazioak egin ziren eta Gasteizen berriz, egun ditugun politikak aldatzeko dagoen urgentzia aldarrikatu eta herri gisa gure politika propioak garatzen utz diezagutela exijitzeko Bizikleta Martxa bat egin zen.
LABen irakurketa Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko langileei abenduko aparteko paga ordaintzeko erabakiaren aurrean
Azken hilabetetan adierazi izan dugun bezala, Madrildik inposatzen den sektore publikoaren suntsiketari aurre egiteko erabakiak politikoak izan behar dira, ez teknikoak edota juridikoak, mozorrotu nahi dituzten bezala. Dena dela, oraingoan Madrilen agindua desobeditzeko erabaki hau politikoa bada ere, PSE eta EAJren arteko hika-miken kutsu partidista du gehiago.
Elkarretaratzea Bilboko epaitegietan kopagoaren kontra
LAB sindikatuak epaitegietan ezarri nahi duten tasen legea salatzeko elkarretaratzea egin du gaur Bilboko epaitegietan. Erabaki honek herritarrei, gaitasun ekonomikoaren arabera, epaitegietara jotzea eragotziko die eta horregatik Euskal Herrian ez aplikatzea ere eskatzen du sindikatuak.
Mobilizazio kanpaina Osakidetzan lan-ordutegia ez luzatzeko eta aparteko ordainsariak ordaintzeko exijituz
LAB sindikatuak mobilizazio kanpaina jarri du abian Osakidetzan lan-ordutegia ez luzatzeko eta aparteko ordainsariak ordaintzeko aldarrikatuz. “Ez jolastu nire lan-ordu eta soldatarekin. Osakidetza publiko eta gardena” lemapean egingo diren ekimen ezberdin lehena burutu zen atzo Santiago ospitalean.

