Gaur, 2012ko Urriaren 25an izandako lan istripuaren ondorioz, Gasteizko Betoño industrialdean dagoen Grupos Diferenciales enpresako 44 urteko langile batek bizitza galdu du.
Irregulartasunak Basauriko Udalekuetan
LABek Kulturbide eta Basauriko udalaren aurkako salaketa aurkeztuko du Lan Ikuskaritzan, kontratazioetan egindako irregulartasunengatik.
Elikadura burujabetzaren aldeko manifestazioa Bilbon
Datorren urriaren 27an elikadura burujabetzaren aldeko Euskal Herriko herri eta jendarte mugimenduen aliantzak elikadura eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa deitu du.
Urriak 25: planto egin eta burujabetza eskatzeko eguna
LAB sindikatuarentzat, bihar urriak 25, lan eguna izango da, urriaren 12an egin genuen bezala eta abenduaren 6an eginen dugun legez. Data hauek Konstituzioa, Hispanitatea eta Gernikako Estatutua ospatzera behartzen gaituzte. Hiru elementu hauek bat egiten dute Euskal Herriari izan nahi duena erabakitzeko bidea ixteko orduan.
Greba eguna Bizkaiko Sabeco-Symply supermerkatuetan ordutegi komertzialak zabaltzearen aurka
Sabeco-Symply enpresako zuzendaritzak Eusko Autonomi Erkidegoan erregulatuta dauden 72 orduak gainditzen dituen ordutegi komertziala zabaltzeko erabakiaren eta komite ezberdinek zuzendaritzarekin hitzegiteko egindako ahaleginetan jasotako erantzunaren aurrean langileak greba eguna erabaki dute.
Huelga indefinida en Guardian Llodio
Inmersos en una huelga indefinida desde el día 23 de octubre, la sección sindical de LAB en Guardian Llodio denuncia que la empresa continúa en la misma tesitura, sin entregar datos ni propuesta alguna por escrito y sin ninguna voluntad de negociación.
A-21 autobidean lanean ziren bi langilek eta erabiltzaile batek bizia galdu dute

