2026-06-12
HomeZerbitzu PribatuakErrepideakSunsundeguiko ekoizpena gelditzeko aginduak egonezina, ezjakintasuna eta noraeza sortu du langileen artean

Sunsundeguiko ekoizpena gelditzeko aginduak egonezina, ezjakintasuna eta noraeza sortu du langileen artean

LAB sindikatuak Nafar Gobernuak Sunsundegi enpresan lanak gelditzeraren aginduak ondorio latzgarraiak ekarriko dituela adierazi eta gerta daitekeenaren ardura eta erantzukizuna UPN eta Sodenarena izango direla gaineratu du. Gaur egungo egoera Sakanan, UPNk Nafarroarako izan duen ereduaren ondorio da, eta eskualdeak konponbideak behar ditu. Horregatik LABek, Sodenarekin izango den batzarrean Sunsundeguiko proiektu industrialaren kontsolidazioa nola bermatuko den entzun nahi duela azpimarratu du.

LAB NAFARROAKO GOBERNUAK SUNSUNDEGUIN EKOIZPENA GELDITZEKO EMANDAKO AGINDUAREN AURREAN

«LABeko sail sindikalak honako irakurketa egin nahi du egun enpresak bizi duen egoeraren aurrean eta Sodenak atzo urtarrilaren 9an hartutako erabakiaren aurrean. Atzo Sodenak ibilgailu gehiago ez egiteko eta daudenak bukatzeko agindua eman zuen. Beraz, jada enpresaren zati handi batean ez dago aktibitaterik.

1- Nafar Gobernuak Sunsundegin Sodenaren bitartez esku hartu zuenetik bi zuzendaritza ezberdin pasa dira. Gaur egun produktua eta merkatua duen enpresa da. Momentu honetan hitzartuak ditu trena eta autobusa egiteko eskaerak. Hau jakinda ere, Nafar Gobernuak lanak gelditzeko agindua eman du. Sodena enpresan sartu zenetik ez dira gai izan egiturazko arazoak konpontzeko eta horren adibide garbia da honakoa; azken hilabeteetan hilero 1500 ordu extra sartu dira eta aldi berean ERE bat tramitatu nahi izan dute %25eko langabezia tasa dagoen zonalde batean. Nafar Gobernuaren erabakiak egonezina, ezjakintasuna eta noraeza sortu du langileen artean, enpresa komiteak ez baitaki deus Sodenaren etorkizuneko planen inguruan.

2- Sodenaren kudeaketak izan duen ezaugarritzea itxieraren mehatxuan eta xantaian oinarritu da. Mehatxuaren fruitu izan diren akordio ezberdinak ez dira inoiz bete, eta ondorioz lan harremanak prekarizatu eta kaleratzeak egin dituzte. Gaur egun oraindik langileei beren soldataren nomina bat zor diete.

3- Testuinguru honetan atzo, urtarrilak 9, Sodena lan gehiago katean ez sartzeko eta dagoenarekin amaitzeko agindua eman zuen. 236 langile dituen enpresa geldiarazi zuten, honek inguruko azpikontrata eta lantoki txikietan duen eraginarekin. Erabaki hau aurrera eraman da enpresa komitearekin hitzegin gabe. Enpresa batzordeak duela hilabete Sodenarekin batzarra eskatu zuen enpresaren egoeraren berri izateko eta aste honetaraino ez dugu erantzunik izan. Azkenean batzarra bihar urtarrilak 11, goizeko 12.00etan izango da.

4- Prentsa ohar hau sinatzen dugunok esan behar dugu Sodenaren erabaki hau, azken urteetan hartu duen beste erabaki makur bat dela. Uste dugu erabakiaren atzean Sunsundeguiren etorkizuna dagoela jokoan. Berriro ere Sodenaren eta UPNren kudeaketa iluna da, xantaian eta beldurrean oinarritu nahi du. Erabaki honen berri ez diote komiteari eman eta zuzendaritza jakinaren gainean zen abenduaren 26tik. Zuzendaritza Sodenarekin batzartu zen eta ondoren ez zaio komiteari informaziorik pasa. Beraz, zuzendaritzak bazekien zer gertatzen ari zen eta langileok ez. Sodena eta Lurdes Goikoetxea dira gertatu daitekeenaren erantzule bakarrak, gaur egun merkatua eta produktua duen enpresa batek orain hiru urte zituen arazo berberak izaten jarraitzearen arduradunak.

5- Azkenik, argi utzi nahi dugu gertatu daitekeenaren ardura eta erantzukizuna UPN eta Sodenarena dela. Eurak dira konponbidea mahai gainean jarri behar dutenak. Inbertsioak eta inplikazio erreal bat eskatzen dien konponbide integral bat behar du Sunsundeguik zehazki eta orohar gure eskualdeak. Gaur egungo egoera Sakanan, UPNk Nafarroarako izan duen ereduaren ondorio da eta eskualdeak konponbideak behar ditu. Horregatik guztiagatik, Sodenarekin dugun batzarrean entzun nahi dugun bakarra da ea nola aurre egiten dioten euren erantzukizunei eta nola bermatzen duten Sunsundeguiko proiektu industrialaren kontsolidazioa.

Altsasun, 2012ko urtarrilak 10ean» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Tubos Reunidosen etorkizunari begira konpromisoa, gardentasuna eta laguntza publikoak baldintzatzea eskatu diegu Industria Sailari eta aldundiei

Langileen ordezkariok bilera egin dugu gaur Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin eta Arabako zein Bizkaiko Foru Aldundiekin, hartzekodunen konkurtsoaren ondorioz ireki den egoera aztertzeko.

Bizkaiko zaintzako langile pribatizatuak eta enplegu zentro berezietakoak borrokarako prest gaude eta borrokara goaz

Pribatizatuta dauden zaintza-zerbitzu publikoetako LABeko ordezkariek (egoitzetakoek, esku hartze sozialekoek, etxez-etxeko laguntza zerbitzuetakoek, Beti-ON-ekoek eta aniztasun funtzionalekoek) eta enplegu zentro berezietakoek sektore bakoitzeko errealitateak...

Jarraipen zabalarekin abiatu da Nafarroako grafikagintzako greba eguna

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuok Grafikagintzako sektoreko greba eguna izaten ari den jarraipen zabala nabarmendu nahi dugu, Nafarroan sektoreko Hitzarmen Kolektiboa berreskuratzea eskatzeko deitua, 2014tik AEGRAN patronalaren erabakiaren ondoren indargabetuta dagoena.