Mobilizazioei ekingo diegu, hauteskunde sindikalak sustatzeagatik Peñascal Koopek kaleratu duen langile...

Peñascal Koop gizarte ekimeneko entitateak arrisku edo bazterketa egoeran dagoen jendea artatzea du helburu. Entitate honek, dituen 119 langileek sindikatzeko duten eskubideari egiten dio eraso, kaleratu egin baitu bertako langile bat, ESK-ko afiliatua eta hauteskunde sindikaletako LABeko ordezkari sindikala. Gure babesa adierazi nahi diogu honi, izan ere, langileak ordezkatzeko duen eskubidea baliatzeagatik kaleratu du zuzendaritzak. Horretaz gain, langilea berriro onartu dezan eskatzen diogu Peñalcal Koop-i.

Jazarpenaren aurrean, Bizkaiko metalgintzako hitzarmen duin bat eskatzen jarraituko dugu

Bortizki oldartu da Ertzaintza Bizkaiko metalgintzako grebalarien aurka, hainbat langile zauritu dituzte eta LABeko bi arduradun osasun zentrora joan behar izan dira.

Aintzane Mendia Tubacexeko langilea bere kontrako kargu guztietatik absolbitu egin dute...

Langileen aurka irekitako prozesu guztiak bertan behera uzteko eskatu dugu.

Lanpostua defendatzea ez dela delitua berretsi dugu Gasteizen, Aintzane Mendiaren kontrako...

Tubacexeko langilearentzat 15 hilabeteko kartzela zigor eskaera eskatu dute, muntaia polizial baten ondorioz.

Lanpostua defendatzea ez da delitua; mobilizaziorako deia egiten dugu muntaia polizialen...

Azaroaren 7an, Aintzane Mendia Tubacexeko langilea epaituko dute. 15 hilabeteko kartzela zigor eskariari egin beharko dio aurre, muntaia polizial baten ondorioz.

“Gure sindikalismo borrokalaria eta ezberdina ez da delitua”

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak, 2022ko abuztuaren 5eko auto baten bidez, 2021ean atxilotu zituzten LABeko sei sindikalistaren kontrako jarduerak artxibatzea agindu du. Hala, instrukzio-epaileak ez du delitu zantzurik ikusten emakume langileentzako lan-baldintza duinak eskatzen zituen eta patronalak Nafarroako garbiketa-hitzarmenaren negoziazioan ezarritako blokeoa salatzen zuen ekintza sindikaletan.

Akordio batera ailegatu gara Cementos Rezolako epaiketan eta langileek ez dute...

Gaur egin den epaiketan ailegatu garen akordioaren ondorioz, langileek ez dute zigorrik izanen. Epaitegiaren aurrean langile andana elkartu da auziperatuei babesa emateko.

Errepide mozketa bat egin dugu Cementos Rezolaren aurrean borrokaren balioa aldarrikatu...

Cementos Rezolak 6 langile auzitara sartu ditu, “greba eskubidearen gehiegizko erabilera” argudiatuta,  eta bihar epaituko dituzte. Egoera honen aurrean, langileek Añorgako enpresa parean dagoen errepidea moztu dute salaketa moduan. Bihar osteguna, uztailaren 7an, 09:30ean kontzentrazioa egingo dugu Donostiako epaitegietan, Teresa de Calcuta plazan, auziperatuei babesa erakutsi eta jazarpen sindikala salatzeko.

“Egoera gero eta larriagoa da”

Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren aldeko grebak, Tubacex, PCB eta Petronorreko lan gatazkak... azken hilabeteotan egondako hainbat gatazketan salatutako langileek agerraldia egin dute Bilbon.