2025-12-22
Blog Page 1454

Hego Euskal Herriko irailaren 26ko greba orokorraren jarraipenena handia izaten ari da

0

Grebaren deitzaileek (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE, CGT eta CNT, hainbat gizarte-kolektiborekin batera) gaurko greba egunaren jarraipen zabalari buruzko iritzi ona dugu. Lanuztea Hego Euskal Herriko arlo eta enpresetan orokorra izan da. Industriako enpresetan esaterako %56ak itxi du (datuan behin-behinekoak dira, goizeko 11etan jasotako datuekin).

Cuatro militantes de LAB se encadenan en el Banco Santander

0

Hoy a las 9:00 cuatro militantes del sindicato LAB se han encadenado en el interior del Banco Santander. Esta acción tenía como objetivo denunciar que Barcina ha hipotecado Navarra.

Primeros datos de la huelga en Nafarroa

Masiva en la zona norte, muy importante en la Comarca de Pamplona, reseñable en Lizarra y Lumbier. Masiva participación de estudiantes. La UPNA y los institutos vacíos. 

Lehen orduko datuek grebaren jarraipena zabala izango dela erakusten dute

0

Lehen orduko datuek grebaren jarraipena zabala izango dela erakusten digute. Orokorrean industrian jarraipen zabala izango du, gehienbat enpresa handietan. Irakaskuntzari dagokionez, grebak jarraipen oso zabala izango du, kontutan hartzen baditugu ikastetxe bakoitzeko asanbladatan harturiko grebaren aldeko erabakiak. Unibertsitate eremuan beste hainbeste gertatuko da.

Eusko Jaurlaritzak, greba indargabetzeko asmoz, zerbitzu minimoak are gehiago gogortu ditu irailaren 26ko Greba Orokorrerako

0

Irailaren 26ko greba dela eta, bermatu beharreko zerbitzuei buruzko Agindua jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak. Aurreko grebetako Aginduak gehiago okertuz (beharbada deialdi hau hauteskunde testuinguruan izateagatik), are atzerakoi eta murriztaileagoa da. Era honetan, agindua grebarako bi egun baino falta ez direnean plazaratzeak defentsarako aukerarik gabe uzten ditu grebaren deitzaileak.

 Zerbitzu minimoen autoa

Bihar GREBA OROKORRA Hego Euskal Herrian

0
IRAILAK 26
GREBA OROKORRA
HEGO EUSKAL HERRIAN

GREBAREN JARRAIPENA
Bihar, irailak 26, Hego Euskal Herrian egingo den greba orokorraren jarraipena egiteko alegin berezia egin nahi du LAB sindikatuak bere webgunearen bitartez.
   


Grebaren jarraipen txukuna egin ahal izateko zuen laguntza ezinbestekoa izango da, eta mezu honen bitartez greba egunean bertan izango diren deialdietako albiste, irudi eta bideoak LAB sindikatura helarazteko eskaera luzatu nahi dizuegu.

ARGAZKI, BIDEOAK… NOLA eta NORA BIDALI
Webgunean aldi bakoitzeko 5 artxibo bidaltzeko aukera eskaintzen duen "BIDALKETAK"  egiteko formulario bat jarri dugu martxan.

ALBISTEAK sindikatuaren orrian jaso ahal izateko TWITTERa erabili #grebaorokorra bidalketan jarriz edota bidali testua mezuaren azpikaldeak dagoen posta elektronikora.

Beraz, prestatu kamera, mugikor eta ordenagailuak eta hasi grebaren gora-beherak jasotzen. Erakutsi diezaiogun mundu guztiari oraindik asko garela langileon eskubideak errespetatuak izan daitezen borrokan ari garenak.

GREBA EGUNEKO MOBILIZAZIOAK

GOIZEKO MOBILIZAZIOAK

Gasteiz

 Gasteizko ibilbidea

ZUTABEAK
• 10:00etan Corte Inglés
• 10etan, Lakua 
• 10etan, Boulebard
• Mania, 12etan Bilbao plaza-Ama Zuria

Bilbo

 Bilboko ibilbidea

ZUTABEAK

• Udaletxe, 11:45etan.
• Zabalburu 11:45etan.
• Deustuko zubia 11:45etan.
• Salvetik 11:45etan.
• Mania, 12:30etan Eliptikatik-Sagrado Corazonera

Donostia

 Donostiako ibilbidea

ZUTABEAK

• Sagues, 11:45etan.
• Benta Berri, 11:45etan.
• Anoeta, 11:45etan
• Mania, 12:30etan Artzai Ona-Bule.

Iruñea

 Iruñeako ibilbidea

ZUTABEAK

• Sanduzelai, 9:30etan, zutabea.
• Barañain, 11etan, zutabea.
• Atarrabiko Udala, 11etan, zutabea.
• Txantreako Ezkaba plaza, 11etan, zutabea.
• Gaztelu Plaza: 12etan mania.

Lizarra, 9:30etan Merkatondoa Poligonotik, 12:00etan Udaletxetik.

Tafalla, 12:00, Navarra Plaza

Tutera, 12:00, Foruen Plaza

Irurtzun, 10etan.

Etxarri, 10etan.

Altsasu, 9:30etan.

Oion, 13:00etan.

Bera, 12:00etan Funvera

Elizondo 12:00etan LUR dantzalekutik.

ARRATSALDEKO
MOBILIZAZIOAK

ARABA
Gasteiz-Lautada-Errioxa
Gasteiz, 17:30etan, Bilbao plaza-Ama Zuria.
Agurain, 19:00etan, San Juan Plazatik.
Dulantzi, 18:00 Arrabal plazatik.
Kanpezu, 18:30 herriko plazatik.

Aiara
Laudio
, 18:00etan Lamuza plazatik

BIZKAIA
Durangaldea
Elorrio, 17:30etan Plazatik.
Durango. 17:30etan Santa Anatik.
Zornotza, 18:00etan Zelaietatik.
Ermuan, 17:30etan, Plaza.

Busturialdea-Lea Artibai
Gernika, 18:00etan Merkuriotik.
Lekeitio, 19:00etan Eskolapetik
Ondarroa, 18:00etan Alamedatik.
Markina, 18:00etan Arkupetik
Bermeo, 18:00etan, Goiko plazatik.

Bilbo
Bilbo
, 18:00etan, Eliptikatik-Udaletxea.

Hego Uribe-Arratia
Basauri 18:00etan, Arizgoiti.
Igorre 18:30etan Udaletxetik.
Galdakao, 18:00etan.
Arrigorriaga, zehazteke

Eskumaldea
Erandio Bekoa, 18:30etan, Tren geltokitik.
Mungia 18:30etan Udaletxetik.
Leioa 18:30etan, Boulebarretik.
Algorta 17:30etan konzentrazioa eta 18:00etan manifestazioa Telletxen.
Sopela 18:30etan Larrabasterra plaza.
Derio 18:30etan Udaletxetik.
Erromo, 18:30etan Santa Eugenia plazatik.

Ezkerraldea-Meatzaldea-Enkarterriak
Barakaldo 
18:30 etan Bide Oneran
Sestao 
18:30etan Kasko Plazan
Portugalete 
18:30etan. Metro geltokian Avenida Carlos NII
Santurtzi 
18:30etan. Parkean
Trapaga 
19:00etan Bulevareko erlojuan
Abanto 
18:00etan. Gallartan, Marziano Iturrian
Ortuella 19:00etan Udaletxeko plazan
Sodupe 
19:00etan. Herriko Plazan   

GIPUZKOA
Oarso-Bidasoa
Orereta, 19etan Herriko plazatik..
Irun,
19etan, Zabaltza Plazatik.

Donostia
Donostia, 17:30etan Bulebar.

Buruntza-Goierri
Beasain,
18etan, Zubimuzu plazatik.
Tolosa,
18etan Triangelutik.
Hernani,
18etan Gudarien plazatik.
Lasarte,
18etan Okendo plazatik.
Andoain,
18etan Zumeatik.
Legazpi 18etan Udaletxetik.
Urretxu, 18etan Potrosen plazatik.
Usurbil, 18etan frontoitik.

Urola-Kosta
Azpeitia 18:00etan Plazan
Azkoitia 
18:30 Plaza
Zarautz 
18:00etan Udaletxea.
Orio 
18:00etan Plaza
Getaria 
18:00etan Plazatik.
Zestoa 
19:00etan Plazatik
Zumaia 19:00etan Kofradiatik

Debaldea
Arrasate, 18:00, Sebero Altube.
Eibar, 18:00 Unzaga plaza.
Bergara, 19:00 Herriko plaza.
Elgoibar, 19:00 Herriko plaza.
Mutriku. 19:00 Goiko plaza.

NAFARROA
Iruñaldea-Pirineoak
Iruñea, 7etan Antoñuti parketik.
Doneztebe, 17:30 AVIA gasolindegitik.
Zangotza, 18:00etan Arkadas.

Sakan-Larraun
Altsasu, 17:00etan.
Leitza, 18etan.

Erdialde-Erribera
Lizarra, 18:30etan, Baja Navarra.
Tafalla, 19:00etan Placeta de las Pulgas.
Tutera, 19:30etan, Plaza de la Estacion.

Cacerolada en Basauri para mostrar el enfado ante los últimas recortes

0


El pasado jueves se llevo a cabo un pasacalles-cacerolada convocada por diferentes colectivos sociales y sindicales de Basauri. Bajo el lema "Frente al saqueo… hay alternativa" casi dos centeneras de personas recorrieron el centro de la localidad con el más diverso material con el que hacer un ruido proporcional al enfado que la situación y las ultimas medidas que los diferentes gobiernos están adoptando generan.

“Etxeko lanetan greba, emakumeok kalera!” lemarekin mugimendu feministak bat egin dute 26rako grebarekin

0

Mugimendu feministak irailaren 26ko greba deialdiarekin bat egiteko eta kalera ateratzeko deia luzatu die emakume guztiei. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako partaideak, hala nola iruñerriko hainbat talde feministak irailaren 26an arratsaldeko 19:00etan Antoniutitik abiatuko den manifestazioan parte hartuko dute “bloke feministan". 

LABeko delegatuak Osakidetzako egoitza nagusian kateatu ziren euskal osasun sistema publikoaren defentsan

0

Joan den ostiralean LAB sindikatuko 20 kidek osakidetzako egoitza nagusian protesta burutu zuten murrizketen polítika salatu eta Osakidetzari zein Osasun Sailari gure osasun sistema defendatzeko 12 neurri exijitzeko. Hiru kide bertan kateatu ziren Osakidetza bera ere aspalditik aplikatzen ari diren murrizketen errudun dela adierazteko asmoz. Jarraian, Osakidetzako zuzendaritzari 12 neurriko dokumentua helarazi zitzaion.