2026-05-26
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaLABentzat Gipuzkoako Aldundiak aparteko paga ez kentzeko erabakia burujabetza ariketa bat da

LABentzat Gipuzkoako Aldundiak aparteko paga ez kentzeko erabakia burujabetza ariketa bat da

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gabonetako aparteko pagaren inguruan hartutako erabakiarekin erakutsi du langileen eskubideak behin eta berriro urratzen dituzten erabaki inposatuen aurrean gure erabaki propioak hartzeko premia dagoela eta horretarako prestutasuna duela.

Gabonetako aparteko pagaren afera honetan jokoan dagoena ez da soilik 14. paga, Madrildik inposatutako murrizketen aurrean zein bide hartu, baizik. Afera horrek lehen mailako gatazka poilitiko bat uzten du agerian: Euskal Herriak behar duen sektore publikoa, herri honek behar dituen zerbitzu publikoen eskaintza gauzatu eta bertako langile publikoen eskubideak arautzeko eskumen falta. Berriro diogu, eremu honetan eman beharreko bataila nagusia ez dela juridikoa, politikoa baizik.

Aldundiak hartutako erabakia garrantzitsua da, burujabetza ariketa bat delako; erabaki horrekin krisiaren aurrean Euskal Herriak hartu behar duen bidean aurrera urratsa eman da. Bide hori aldarrikatu dugu, bide hori beharrezkoa dugu, burujabetzaren bidean aurrera egitean baitago krisiari konponbidea eraikitzeko aukera.

Eragile sindikal eta sozialak aldarrikatu dugun bidea da, gure esku dago bide hau indartzeko, zabaltzeko eta azken bururaino emateko akordioak eta aliantzak eraikitzea.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Kubaren aldeko elkarretaratzea eta eguzki-panelak bidaltzeko kanpainaren amaiera ekitaldia Bilbon

AEBen blokeo itogarria nozitzen ari den herrialdeari eguzki-plakak erosten laguntzeko helburuz abiatu genuen Argia eta indarra Kubarentzat kanpainaren amaiera ekitaldia izango da larunbatean, hilak 30, Bilboko udaletxearen aurrean. Horrekin batera, Kuba_ Genozidioa gelditu lelopean elkarretaratzea egingo dugu, AEBen blokeo itogarria salatu eta uhartearekiko gure elkartasuna berresteko.

LABek eta ELAk lanuztera deitu dute Eusko Jaurlaritzan hitzarmen duin baten alde

LAB eta ELA sindikatuek hiru orduko lanuztera deitu dute ekainaren 16an. Azken hilabeteotan negoziazioetan ez da benetako aurrerapausorik eman, Jaurlaritzako langileen aldarrikapen nagusiei...

Enplegu zentro berezietako langileek negoziazioa blokeatuta dagoela salatu, eta akordioa eskatu dute EAErako, Espainiako Estatuko hitzarmenaren inposizioa saihesteko

Patronalak EAE mailan enplegu zentro berezietako lehenengo lan hitzarmena negoziatzeko aukera ukatzen du. Hori dela eta, LAB, ELA eta ESK sindikatuek mobilizazioa egin dute...