2026-09-07
HomeMurrizketakLABek bat egiten du Herri Ekimenak «UPN kanpora! Aldaketa soziala orain!» lelopean...

LABek bat egiten du Herri Ekimenak «UPN kanpora! Aldaketa soziala orain!» lelopean deitutako manifestazioarekin

Une honetan inoiz baino eskuragarriagoa da Nafarroan UPN Gobernutik botatzea, baina horretarako guztion indarrak biltzea eta mobilizatzea ezinbestekoa da. Kalera atera behar dugu Gobernu aldaketa aldarrikatzeko eta batez ere Nafarroan behar ditugun sakoneko aldaketa sozialak gauzatu eta bestelako jendarte eredu bat eraikitzeko.

Honengatik guztiagatik Nafarroako langile guztiei dei egiten diogu bihar, arratsaldeko 17,00etan Antoniutitik abiatuko den manifestazioan parte hartzera.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gogor salatzen dugu CCOOren eta UGTren traizioa, Bizkaiko garraioko hitzarmena sinatuta prekaritatea iraunarazi eta langileen eskubideak saldu dituztelako

Joan den ostiralean, lan baldintzak hobetzeko beste aukera bat galdu zen Bizkaiko garraioaren eta logistikaren sektorean. CCOO eta UGT sindikatuek aurrera pausorik ez dakarren hitzarmena sinatu dute berriro, ASETRABI-CEBEK patronalaren aurrean belauniko jarriz eta milaka langileren eskubideak salduz.

Suhiltzaile zerbitzuan Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren koordinazio falta salatzen dugu

Asteburuan zerbitzuko guardia-burua Garberako suhiltzaile-etxeko bere bulegotik kanporatua izan zen.

Hezkuntza publikoa indartzeko ezinbestekoa da baliabidez hornitzea

Hezkuntza Sailaren inprobisazioa, arduragabekeria, noraeza, itxurakeria, erabakiak aldebakarrez hartzea eta 2025eko irakaskuntza publikoan mobilizazio eta greba zikloei bukaera eman zieten akordioak bere osotasunean betetzen ez dituela salatzeko elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak.