Manifestazioa 12:00etan hasi da Corte Inglesetik eta Gobernu ordezkaritzaren aurrean amaitu da. Espe Iriarte eta Imanol Karrerak hitza hartu dute I26ko Errepresioak Kaltetutako Herritarren izenean.
hasiera
hasiera
LAB: «Euskal Pentsio Sistema beharrezkoa eta bideragarria da»
LAB sindikatuak pentsioak espainiar estatuak kontrolatuak eta bahituak dituela eta hauteskunde eztabaidan arma elektoral moduan erabiltzen ari direla salatu du. Beldurra eragiteko erabiltzen dituztela eta, hemen, Euskal Herrian, euskal pentsiodunen pentsio publikoak bermatzeko bestelako eredu baten aldarrikapena isilarazi nahi dutela gaineratu du. LABetik gai honen inguruan benetako eztabaida bat egin behar dela exijitu da eta "Euskal gizarte segurantza sistemaren alde"ko proposamena aurkeztu du.
Inposizioen aurrean planto egin eta burujabetza aldarrikatzeko garaia da!
Bihar, urriak 12, “Hispanitate Eguna”, LAB sindikatuak beste behin ere planto egingo du; planto, inposatutako jai egunen aurrean. Espainiak Amerikako lurraldeak usurpatu izana eta bertan egindako gehiegikeriak gogoratu eta ospatzeko helburuz inposatua izan zaigun jai egun horretan zer ospaturik ez dugu.
El Acuerdo de Gernika denuncia lo sucedido con Enara Rodriguez
Los firmantes del Acuerdo de Gernika han denunciado las presiones sufridas por Enara Rodriguez y han convocado una concentración el 13 de octubre en Donostia frente a la subdelegación del Gobierno.
Euskal ikasleek kaleak hartu dituzte murrizketak salatzeko
Milaka euskal ikasle atera dira gaur kalera Ikasle Abertzaleek deitutako greba eta mobilizazio egunarekin bat eginez. Eguerdian Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan murrizketen aurka eta hezkuntza herrikoi baten alde burututako manifestazioak oso jendetsuak izan dira.
LAB: «Euskal osasun sistema publikoa jada ez da unibertsala»
LABek Patxi López eta Bengoa kontseilariaren diskurtso faltsua salatzen du. Ekainean, Osasun departamentuko Kontseilaria publikoki esan zuen“Osakidetzak biztanle migratzaileei erregularizatuak izan ala ez osasun arreta emango ziela” eta orain, EAEn dauden osasun prestazioak arautzeko ekainean 114/2012 Dekretua argitaratzearekin batera, eta bertan “erregularizatu gabeko” migratzaileei eta osasun txartela ez dutenei urtebeteko errolda agiria exijitzen zaie, betekizun honek pertsona ugari osasun prestaziorik gabe utziko dituela jakinda.

