2026-08-02
HomeEmakumeakMartxoak 8Martxoaren 8an eta 9an LAB emakumeen kalitateko enpleguaren alde mobilizatuko da eta...

Martxoaren 8an eta 9an LAB emakumeen kalitateko enpleguaren alde mobilizatuko da eta emakumeen lan eskubideak aldarrikatuko ditu

Martxoaren 8an Gasteizko Legebiltzarrean mobilizatuko da LAB. Martxoaren 9an Bilbon eta Iruñean hainbat enpresa komitek deitutako manifestazioetan parte hartuko dugu. Martxoaren 9an, era berean, Kanbon LABen konpromisoen berriak plazaratuko ditugu.

Aurtengo martxoaren 8a testuinguru oso latzean dator. Enplegu suntsiketak eta langabezia maila izugarriak emerjentzia egoeran murgildu dute geure herria. Euskal Herriko milaka eta milaka langileen egoera jasanezina da, baina emakumeok gara, beti bezala, enplegu galera honetan kaltetuenak. Kaltetuenak arrazoi ezberdinengatik:

• Isilean kaleratzen gaituzte. Gure kalerapenek ez dute oihartzun mediatiko handirik izaten: banan-banan gertatzen dira. Kaleratze indibidualen bidez edota lan kontratuak berritu gabe kaleratzen gaituzte lan merkatutik.
• Langabeziaren igoeraren %80a zerbitzu sektorean gertatu da, nagusiki emakumeok betetzen dugun sektorean.
• Babes sozialeko murrizketek eta zerbiztu publikoen pribatizazioak emakume asko lan merkatua utzi eta zaintza lanak beren gain hartzera behartu dituzte. 2012an 57.500 lagun egon ziren egoera horretan.
• Lan erreformaz geroztik jadanik prekarioa zen emakumezkoon enplegua are prekarioago bihurtu da. Besteak beste, kontratazio partziala bultzatu eta emakumeoi zuzendu digute.
• Orain arte emakumeok kalitateko enplegua izateko aukerarik izan badugu, sektore publikoan izan da eta hau ere erasotua izaten ari da, baita espedienteak aurkezteko aukera emanda ere.

Martxoaren 8an Gasteizko Legebiltzarrean enpleguaren inguruko monografikoa egingo dela eta, han mobilizatuko da LAB.

Martxoaren 9an, Bilbon eta Iruñean hainbat enpresa komitek deitutako manifestazioetan parte hartuko dugu emakumeok kalitateko enplegua izateko eskubidea daukagula aldarrikatzeko.

Martxoaren 9an, halaber, urrats berri bat emango da Ipar Euskal Herrian, ekintza sindikalari begira nahiz sindikatuaren barrura begira.

Ezinbestekoa da Madrilen diseinatzen diren politiken aurrean planto egitea. Politika horiexek dira egoera honetara ekarri gaituztenak. Euskal Herrian enplegu politika propioa, gure herriaren beharren araberakoa, behar dugu. Eta emakumeon beharrak kontuan hartuko dituena:

– lanaren ikuspegi integrala kontuan izango duena eta lan munduan izaten den sexuen araberako bereizketarekin amaituko duena
– enplegu suntsiketari eta, hortaz, langabeziari aurre egingo dion enplegu politika
– kalitateko enplegua defendatu eta sustatuko duen enplegu politika
– emakumeon beharrak kontuan hartu eta gure lan eta bizi baldintzak modu efektiboan hobetuko dituen enplegu politika

Martxoaren 8ko deialdia
Goizeko 12:30etan gasteizko Legebiltzarrean, “lana soberan, enplegu duina faltan” lelopean. Mobilizazio hau emakume mundu martxak antolatua izan da.

Erasoen aurrean, inoiz baino premiazkoagoa ikusten dugu mugimendu feministarekin batera erantzun ahalik eta bateratuenak sustatzea, aldaketak, emakumeon eskubideak oinarririk jasotzen ezean, ez direlako nahikoa izango.

Hori dela eta, eraldaketa integral hau aurrera eraman nahi badugu, Euskal Herrian subjektu politiko feministaren aitortza eta parte hartzea ezinbestekoa da. LABek jarraituko du mugimendu femnistarekin batera elkarlanean, aliantzetan sakontzen eta mugimendua bera indartzen, aldarrikapenetatik alternatibak egituratzera jauzi egin dezagun.

Martxoaren 9ko deialdiak

MINTENGIA KANBON
Gure konpromisoetan aurrera egiten jarraitzen dugu eta, honela, Ipar Euskal Herrian beste aurrera pauso bat egin dugu, bai ekintza sindikalean bai sindikatu barruan:

– Emakumeen lan egoera, egoera sozioekonomikoa eta sexu diskriminazioaren azterketa sakona eginda, jauzi berriak egingo ditugu: delegatu zein afiliatuek lan munduan ekintza sindikal benetan eraginkorra burutu dezaten enpresa barruan.
– LABeko egiturak, delegatuek eta militanteek sexuen arteko parekidetasuna lortzeko prozesuan aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartu du eta sindikatu barruan aukera berdintasun plana Ipar Euskal Herrian ere abian jarriko da

Martxoaren 9an Kanbon burutuko den mintegian, honen berri emango diogu gure militantzia guztiari.

ENPLEGUAREN ALDEKO MANIFESTAZIOAK BILBON ETA IRUÑEAN
Martxoaren 9an, era berean, Bilbon eta Iruñean enpleguaren alde mobilizatuko gara. borrokan dauden zenbait komitek egindako deialdiarekin bat egin, atxikitu eta manifestazioetan gure aldarrikapenak plazaratzeko hartuko dugu parte.
Borrokarako aukerak guztiz murriztuta dauzkagun hainbat eta hainbat emakumeontzat aukera ezin hobea da eta dei egiten diegu emakume guztiei euren aldarrikapenekin hurbildu eta parte hartu dezaten. Gasteiz zein Iruñako gobernuei gaurko politiken norabidea aldatu dezatela, benetan enpleguaren aldeko hautua egin dezatela eta Euskal Herrirako enplegu politika propioa burutu dezatela.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.