2024-04-18
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakLABek EITBko zuzendari kudeatzaile ohiaren aurka kereila jarri du

LABek EITBko zuzendari kudeatzaile ohiaren aurka kereila jarri du

2012ko urriaren 15ean LABeko EITBko delegatuek prentsaurrekoa egin zuten, eta bertan VILAU MEDIA S.L. enpresak eskatutako 700 mila euroko kreditu baten ondorioz EITB zorpetzera eraman zuela publikoki salatu eta epaitegietara jotzeko asmoa aurreratu zuten. Otsailaren 11n kereila dagoeneko epaitegian sartu eta atzo 26an, tramitera onartu zuen epaileak autoa idatziaren bidez.

Bertan kereilatuaren deklarazioa inputatu gisa hartzea onartzen da. «…aparece como esencial, con relevancia delictiva, el hecho de la prestación del aval y los intereses que, según la querella, tiene o tenía el querellado en la sociedad privada. Pero también, según la misma, otros testigos tendrían o habrían tenido la misma o similar relación de intereses.»

Kereila tramitera onartua izan da, delitu izan daitezkeen bi ekintzagatik: «diru publikoaren erabilera okerra eta delitu sozietarioak», ustez Juan Diego Casals EITBko zuzendari kudeatzaile edo gerente ohiak burutu izan dituenak.

Xehetasunetan sartu gabe, laburtzearren zera zehaztuko dugu: Andoni Ortuzarren baimenarekin 2005ean VILAU MEDIA enpresa sortu zen. EITBNETek kapitalaren erdia jarri zuen, eta Administrazio Kontseiluan Juan Diego presidente (EITBNETen izenean) eta J. Flórez idazkari moduan, bai eta bokale gisa Mikel Agirre (ETBren izenean), Javier Calera eta W. Kniejski jarri ziren. Gogoratuko dugu garai hartan Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusia zela, Juan Diego zuzendari kudeatzailea edo gerentea, Mikel Agirre esplotazio zuzendaria eta Javier Calera denboraldi batean EITBNETeko zuzendaria.

Enpresa publikoaren kudeaketaz Ortuzarren taldeak ulertzen zuen praktika onartezin hau jada bere garaian salatu genuen. Halere, 2007an praktika horretan aurrerapausoa eman zuten, eta VILAUren administrazio kontseiluaren izaera erabat aldatu zen. EITBNET eta ETBren izenean baino, kide guztiak (TALDE izeneko sozietatekoa ezik) maila pertsonalean agertzen ziren: Juan Diego (idazkari moduan), Mikel Agirre eta EITBko zuzendaritzako kide ez ziren beste sei kide. EITBNETen kapital parte-hartzea %25ean gelditu zen, eta “beste batzuen” %20ko partea agertu zen. Hau da, Diego eta Agirre, EITBko zuzendaritzan egoteaz gain, EITBk kontratatzen zuen VILAUko enpresako administratzaileak ziren.

Batetik, Funtzio Publikoaren Euskal Legearen arabera batera ezina da. EITBko zuzendariek sailburuordeen statusa omen dute, eta ezin dute beste enpresaren batean parte-hartzerik eduki, publiko zein pribatu, bertan dirua eduki ala ez.

Bestetik, delituaren zantzuak dituena hau da: 2009an VILAUk BBKri kreditua eskatu zionean, honek kreditu osoaren abalista gisa EITB izatera baldintzatu zuen, eta ustez Juan Diegok EITBko zuzendaritzako kide bezala sinatu zuen abala. VILAUko administrazio kontseiluko idazkaria zela gogoratu, bi karguak batera.

Azkenik, EITBren sorrera legeak dio EAEko aurrekontuen arabera EITBri esleitzen zaion dirua EITBn gelditu beharko dela, eta diru honen kudeaketa sozietate publikoetan erabiliko da soilik.

Kereilaren detaileek argi uzten dute ardura penaletaz gain –horiek epaitegietan argitu beharko dira-, ardura politikoak ere badaudela tartean. Edo, hobeto esanda, arduragabekeria politikoak. EiTBren kudeaketa ez da izan ente publiko batena, baizik eta nork bere apetara egin eta desegin ahal duen ente partikularrarena, antza, eta interes arras ilunak uzten ditu agerian. Kudeaketa modu honek ondorio zuzenak izan ditu EiTBrentzat eta bere langileentzat: EiTBk BBKri 700.000 euro baino gehiagoko ordainketa hartu behar izan du bere gain 2012ko uztailean. Honek ekoizpen propioko programak desagertarazi ditu, honek langile taldearentzat ekarri zuen guztiarekin.

Momentu hauetan EiTBko zuzendaritza erabakitzen ari da eta benetan da larria diru publikoaren kudeaketa modu hauetan inplikaturik egon den taldearen aldeko apustua berriro ere egitea. Momentu hauetan ente publikoari, krisiaren aitzakiaz, murrizketa handiak egingo zaizkiola zabaltzen ari dira eta benetan da larria aipamen txikirik ere ez egitea EiTBko funts galeran arduradun zuzenen inguruan. Benetan da larria komunikazio ente publikoaren gaineko eztabaidari uko egitea eta den-dena zentratzea izen eta postu banaketa hutsean. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Haurreskoletan lan baldintzak hobetuko dituen akordioa sinatu dugu

Akordioa indarrean dago jada, eta ekoizpenagatik kontratuen luzapena, lanpostuen zerrenda handitzeko prozedura eta adinagatiko murrizketaren garapena dakartza berekin.

Salatu dugu 2023an billabesetan eginiko aparteko orduek 16 lanpostu ezabatu zituztela

LABek Iruñerriko hiri garraioan duen atal sindikalak —herritarrek ‘billabesak’ deitzen dituztenak eta egun TCC enpresak kudeatzen duena— ohar batean azaltdu eta salatu du 2023an eginiko aparteko eta osagarrizko orduen batura 27.608 ordukoa izan zela; kopuru eskandalagarria guztiz, lanaldi osoko 16 lanpostu ezabatzen baititu, eta hori lanaren bidezko banaketaren aurkakoa da erabat.
00:02:29

Amazon eta Alpha North Logistics enpresekin borrokan

Amazon enpresak Trapagaranen duen lan zentroan dauden langileek beste greba ziklo bat hasi dute lan-baldintzak duintzeko. Urtebetetik gora daramate enpresarekin prekarietate gordinetik ateratzeko Hitzarmena negoziatu nahian. Baina multinazionalak jarrera entzungorra izaten jarraitzen du eta negoziazio mahaia hasieratik blokeatu du. Aldarrikapenen artean, Amazonek bere salgaien garraiorako dauzkan enpresa azpikontratatutakoen langileen lan-baldintzak egonkortzea eta enplegua bermatzea dago.