LABek enpleguaren inguruko 2012ko balantzea eta 2013rako aurreikuspenak aztertu ditu gaur sindikatuaren Bilboko egoitzan. Hego Euskal Herrian 215.400 langabetu izatera iritsi garela salatu dute LABeko bozeramale Garbiñe Aranburuk eta Oihan Ostolazak. Bizi dugun alarma sozialeko egoera egun egiten diren politikek, kapitala lanaren gainetik jartzen dutenek, sortu dutela gogorarazi dute.
LAB exige la dimisión del gerente de Hipersimply Arraioz
El sindicato LAB denuncia la gestión del gerente de Hipersimply Arraioz, Pierre Elorga, ya qué bajo la dirección de esta persona se han vulnerado derechos de los y las trabajadoras bajo el miedo y la amenaza. Asimismo exige su dimisión y tiende la mano para normalizar las relaciones con la empresa.
Suprefetak Hendaiako Herriko Etxeari ikastola diruz laguntzeko debekua salatzeko manifestazioa Hendaian
LAB sindikatuak Baionako suprefetak Udalari ikastola diruz laguntzea debekatuz igorritako gutuna arbuiatzeko Seaskak, Ipar Euskal Herriko ikastolen Elkarteak, biharko, otsailak 2, Hendaian deitutako manifestazioarekin bat egin eta Euskal Herritatar orori bertan parte hartzera dei egiten die. Manifestazioari 17.00etan emango zaio hasiera tren geltokitik "Ikastola berria nahi dugu eta behar dugu orain… aski da!" lelopean.
Justiziako langileak pribatizazioaren kontra atera ziren atzo Bilbon
EAEko Justiziako langile eta sindikatuek (CCOO, ELA, LAB, CSIF, UGT eta CGT), Justizia Ministerioak hartu dituen neurrien aurka daudela adierazi eta neurri hauek justizia zerbitzu publikoari eta herritar guztientzat berdintasunezko baldintzetan auzietara jotzeko eskubideari eraso zuzena egiten diela salatu zuten atzo Bilboko kaleetan.
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa plataformak indarkeria sexistarekin amaitzeko aldaketa soziala, ekonomikoa eta politikoa beharrezkoak direla aldarrikatu du
Atzo, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa plataformak nazioartean (India, Kurdistan, Mali…) ematen ari diren eraso sexista ezberdinak salatzeko eta Internazionalismo Feminista bultzatzeko elkarretaratzea egin zuen Bilbon. Era berean, indarkeria sexistaren gaineko irakurketa egin eta eraso sexisten aurrean mundu martxako plataformak burututako protokoloa berraurkeztu zuen.
Inposiziorik ez! Euskal Herriak Euskal Sektore Publikoa! Negoziazioa orain!
LABeko 160 ordezkarik euskal sektore publikoa garatzeko estrategia zehazteko batzarra, eta ondoren Lakuako egoitzaren aurrean kontzentrazioa egin dute gaur EAEko Mahai Orokorraren benetako negoziazioa ireki dadin exijitzeko.
Greba Orokorra otsailaren 28an Sakana eta bere etorkizunaren defentsan
Sindikatu, eragile, alderdi politiko, erakunde eta Sakanan itxitako enpresa ordezkari ezberdinek Greba Orokorra deitu dute Sakanan datorren otsailaren 28rako. Sakana eta bere etorkizunaren defentsan eta UPNren politika ekonomiko inposatzaileak salatzeko langile eta herritar orori kalera ateratzeko deialdia luzatu die.
LABek Porto Alegreko Gaikako Foro Sozialean parte hartu du.
Munduko Federazio Sindikalaren (FSM) Metalgintzako eta Meatzaritzako Nazioarteko Sindikatuen Batasunaren (UIS MM) Idazkaritza Nagusia duen LAB sindikatua, urtarrilaren 26a eta 31 bitartean, Porto Alegren (Brasil) egin den Gaikako Foro Sozialaren partaide izan da.
Saltoki Handietako Estatu mailako hitzarmenak soilik patronalaren interesei erantzuten diela salatu eta Euskal Herrirako negoziazio marko propioa aldarrikatzen du LABek
Gaur, urtarrilak 31, goizaldeko 2’30tan Saltoki Handietako hitzarmen estatalaren aurreakordioa sinatu da sektoreko patronalaren (ANGED) eta FASGA eta FETICO “sindikatuen” artean. LABetik, beti aldarrikatzen dugun moduan, Euskal Herrirako negoziazio marku propioa exijitzen dugu, non gure eremuaren errealitatea isladatzen den, ezen Madrilen antzezturiko parodiatik —bakarrik Patronalaren interesei erantzuten diona— ezer ezin baitugu espero.

