LAB Irakaskuntzako Heziketa Bereziko azpisektoreak Eusko Jaurlaritzak aparteko ordainsariak langile finkoei nahiz aldi baterakoei aurreratuko zaizkiela, eta aurreikusitako lan-harremana urtebete baino gutxiagokoa bada, proportzioan dagokien zatia aurreratuko zaiela finkatzen duen 19/2012 legea ez duela bete salatu du.
LAB sindikatuak bat egiten du larunbat honetan ELEAK mugimenduak deitu duen manifestazioarekin
Euskal gazteria urteetan jasaten ari den errepresio latz eta gogorrak ez dauka etenik: identifikazioak, jazarpena, torturak, atxiloketak… Ez dira kasu isolatuak, baizik eta estrategia oso baten bide orria jarraitzen duten ekimenak. Euskal Herriko etorkizuna dela jakitun, euskal gazteria beti egon da jo puntuan.
Cristina Uriarte sailburuak eta EAJk iraganari lotuta jarraitzen dute
Kristina Uriartek, ETBn eskainitako elkarrizketa batean, pasadan asteartean ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek LOMCE aurreproiektuaren aurrean egindako planteamentuarekin ez zetorrela bat adierazi zuen, Werten proposamenaren aurrean oraindik negoziaziorako aukera bazegoela defendatuz gainera. Honen aurrean, LABek, Sailburu berriek eta EAJk Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema propioruntz aurrera urratsak eman baino, mugekin jaio zen estatutuan gatibu geratzea nahiago dutela argi geratzen dela salatu du.
Alfus-FCC enpresako langileek lanuzteak deitu dituzte zuzendaritzarekin izandako azken bileraren ostean
Alfus-FCC enpresako langileek lanuzteak deitu dituzte urtarrilaren 21, 28 eta otsailaren 4 eta 11rako Alfusen jabe den FCC enpresako zuzendaritzarekin izandako bileraren ostean. Enpresa Batzordeak ez du ikusi enpresaren aldetik borondaterik Alfus-FCCko hitzarmenaren negoziazioei berrekiteko.
U27ko Greba Orokorreko auziperatuak: «Instituzioek eta kapitalak gure eskubideak zapaldu ez ezik, hauen aurrean erantzutea ere inposizio bidez ezabatu nahi dute»
Auziperatuen oharra.- «2011ko Urtarrilaren 27an Hego Euskal Herrian Pentsioen erreformaren kontra burututako greba orokorrean kalera irten ginen 18 kide gara. Pikete informatibo lanetan ari ginela, polizia autonomikoak ordu betez erretenituta izan ostean identifikatuak izan ginen. Bi urte pasa ondoren, langileen aurkako akusazio orokor eta zentzugabe batean oinarrituta, epaiketa fartsa bat burutu zuten gure kontra. Atzo guztion absoluzioa etorri zen epai bidez. »
Maxan Zuazo enpresan izandako lan istripua salatu du Enpresa Batzordeak
Maxan Zuazoko Enpresa Batzordeak pasadan urtarrilaren 8an izandako lan istripua salatu zuen atzo Galdakaon. Azken istripu hau Kasu bakan bat bezala ezin dela hartu adierazi dute, azken urtean 5 leherketen ondorioz beste 4 langile zauriturik suertatu baitira.
Absolbituak izan dira Gernikako piketean parte hartzeagatik auzipetutako 18 lagunak
ABSOLBITUAK izan dira 2011ko urtarrilaren 27ko Greba Orokorraren baitan Gernikan izandako gertaeren harira auzipetutako 18 lagunak. Urtarrilaren 10ean Bilbon egindako epaiketaren ebazpena ezagutzera eman da gaur, eta bertan, auzi honetan behin eta berriro errepikatu duguna berresten du epaileak, alegia, 18 auzipetuek ez zutela inongo deliturik egin.
Negoziazio Kolektiborako marko propioa orain!
Confebaskeko buru den Miguel Angel Lujuak iraganean akordio baten bidez gauzatzerik izan ez zen negoziazioarekin bat egin dezala eskatu dio LABi.

