2026-08-22
HomeLAB SindikatuaLAB aldaketa sozial eta politikoaren alde mobilizatuko da Nafarroan

LAB aldaketa sozial eta politikoaren alde mobilizatuko da Nafarroan

Igor Arroyo: “Nafarroak bizi duen egoera larriari irtenbidea emateko bi gauza behar dira: lehena, 30 urte hauetan agintean egon den elite politiko ustela instituzioetatik kentzea; bigarrena, eredu ekonomiko eta sozial berria eraiki, herritarren parte hartzearen bidez”.

LABek prentsaurrean esan duenez, “nafar herriak lortu behar duen lehen gauza Nafarroak bizi duen krisi ekonomiko, politiko eta etikoaren erantzuleak boteretik kentzea da. Barcinak botereari eusten dio eta, zentsura mozioa ez babesterakoan, PP eta PSNk horretan laguntzen diote. Funtsean, hiru alderdi hauek lokatzetan murgilduta daude eta herriak hauteskunde batzuetan libroki hitz egiteari beldur diote. Langileriak horretara behartu behar ditu: herri borondateari menegin diezaiotela. Baina hauteskundeak deitzea, beharrezkoa izanagatik ere, ez da nahikoa. Langileriari ez dio askorako balio Gobernua aldatu bai baina eredua aldatzen ez bada. Ildo honetan, Nafarroaren eta oro har Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko eztabaida ireki beharra dago premiaz, non herriak izango duen hitza eta erabakia. Finean, amildegiaren ertzera ekarri gaituen ereduarekin hautsi eta demokratikoki eredu berria eraikitzea dagokigu orain”.

Aldaketa sozialerako ardatzak
Lehenik eta behin, instituzioak garbitu eta demokratizatu beharra dago, ustelkeria, bazterketa eta fobia ideologikoak iraganeko kontuak izan daitezen. Herritarrek bizitza politikoan modu aktiboan parte hartu behar dute, arlo guztietan erabakiak hartu eta euren ordezkarien lana fiskalizatuz.
Bigarrenik, herritargoaren ongizatean eragina duten erabaki estrategikoak hemen hartzeko eskubidea bermatu beharra dago. Hau da, lan arloko legeen, pentsioen edota zerbitzu publikoen inguruko erabakiak Iruñean hartu behar dira eta ez Madrilen. Eta horretarako herri bezala planto egin behar dugu Espainiako Gobernuaren etengabeko inposaketen aurrean.
Hirugarrenik, lanaren sorrera eta banaketak lehen mailako lehentasuna izan behar du. 35 orduak, aparteko orduen ezabaketa edota 65 urterako erretiroa bezalako neurriekin, 28.000 lanpostu baino gehiago sor daitezke.
Eta azkenik, sektore publikoaren alde apustu egin beharra dago herritarren oinarrizko eskubideak bermatzeko tresna gisa: gutxieneko diru-sarrerak, pentsio duina, etxebizitza, hezkuntza, osasungintza, zerbitzu sozialak.

Mobilizazioak

Maiatzaren Lehenean, Nafarroako 7 eskualdetan mobilizatuko da LAB:

IRUÑEA: 12:00 Gaztelu Plaza. Zutabeak egongo dira Barañain, Atarrabia eta Txantreatik.
TAFALLA: 12:00 Nafarroako Plaza.
TUTERA: 12:30 Foruen Plaza.
LIZARRA: 12:30 Udal Plaza
ZANGOTZA: 12:30 Arcadas Plaza
DONEZTEBE: 12:30 Leitza bideko gasolindegia.
ALTSASU: 12:00 Foruen Plaza. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...