Corrugados Azpeitiako Komiteak Gallordo taldeak hartutako erabakia ontzat ez duela ematen eta Getafeko lantegiaren aldeko hautua Espainiaren aldeko hautu bat dela salatu du. Komiteak Azpeitiko herriari eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Diputazioari, langileekin batera erabaki honi aurre egiteko lanean jartzea eskatu die.
EITBn kudeaketa publiko eta gardena exijitu du LABek
LABek Juan Diego EITBko jerente ohiaren aurkako jarritako kereila kriminalaren harira, gaur goizean, inputatua bera eta lekuko bat deklaratzera joango dira epaitegira. Bitartean, LABek kontzentrazioa egingo du epaitegien sarreran "EITBn kudeaketa publiko eta gardena!!! " lelopean.
LABek pentsio duinak eta KPIren araberako pentsioen berbalorizazioa eskatu eta pentsioen erreforma berria salatu du
Gaur, ostiralak 22, LABek elkarretaratzea egin du Gizarte Segurantzaren bulegoaren aurrean eta bertan 174 erreklamazio aurkeztu ditu 2012ko KPIren araberako pentsioen igoera eskatzeko. Pasa den urteko errebalorizazio hori ez egiteak ekarri du Nafarroako pentsiodunok 26 miloi euro jaso ez izana 2013ko urtarrilean.
“Araba borrokan” ekimena aurkeztu dute Gasteizen
60 Langile Batzordek, 100 atal sindikalek, CCOO, LAB, UGT, STEE-EILAS, HIRU, ESK, USO, CNT, CGT, SATSE, SAE eta SIPLA sindikatuek eta 15 eragile sozialek (Askapena, Elkartzen, Zazpigarren alaba auzo elkartea, Interbarrios,Ernai, Ikasle Abertzaleak, Gazte Blokea, Amaru elkartea, Ezker Abertzalea, Ezker batua, Pensionistak martxan, Pensionistak lab eta ccoo, Osakidetza guztiona, Ikasleen Sindikatua, Langabetuak… ) "Araba borrokan" ekimena aurkeztu dute herrialdean ematen ari den enplegu suntsiketa eta murrizketei eta haien arduradunei aurre egiteko. Datorren apirilaren 11rako manifestazio iragarri dute.
MARTXOAK 23 MANIFESTAZIOA ELORRION IKETZ ETA SAN ELOY BIZIRIK!
MARTXOAK 23
MANIFESTAZIOA ELORRION
IKETZ ETA SAN ELOY BIZIRIK!
Bukatzeko, egoeraren larritasunaz ohar zaiteztela eta larunbaterako, martxoaren 23a, arratsaldeko 18:00tako Elorrioko Plazatik hasiko den manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Eskerrik asko,
Iketz eta San Eloy-ko LABeko delegatuak

[ Euskaraz]
[Gazteleraz]
LABek negoziazio kolektiborako eskubidea eta enplegu publikoa sortzea defendatuko du Osakidetzako sektore mahaian
Gaur bilduko da lehenengo aldiz Osakidetzako Sektore Mahaia. Pasa den Mahai Orokorrean argi gelditu zen PNVren negoziatzeko borondaterik eza; bere ardura bakarrak Madrilen esandakoa betetzea eta murrizketekin jarraitzea omen dira. Izan ere, 35 orduko lanaldia garbitu izana oso larritzat jotzen dugu. Aipaturiko aurrekarien argitan, ez dugu ezer berrik espero Sektore Mahaietan. Osakidetzan, antza, PNVren buruhauste bakarra inposaturiko lanaldia gure zentroetan zelan gauzatu baino ez da.

