2026-08-06
HomeBidalketak2013MARTXOAK 23 MANIFESTAZIOA ELORRION IKETZ ETA SAN ELOY BIZIRIK!

MARTXOAK 23 MANIFESTAZIOA ELORRION IKETZ ETA SAN ELOY BIZIRIK!

 

MARTXOAK 23
MANIFESTAZIOA ELORRION
IKETZ ETA SAN ELOY BIZIRIK!

Gutun honen bidez Iketz eta San Eloy enpresetan dagoen ALARMA GORRIAREN berri eman nahi dizuegu. Bi enpresak likidazio prozesuan daude eta datozen asteetan eroslerik azaltzen ez bada itxi egingo dira. 210 langileren etorkizuna dago joan. Honekin batera, LAB eta ESK-k ateratako INFO bat bidaltzen dizuegu. Baita, bertako LABeko delegatuek egin duten bideoa ikusteko lotura ere:

Bukatzeko, egoeraren larritasunaz ohar zaiteztela eta larunbaterako, martxoaren 23a, arratsaldeko 18:00tako Elorrioko Plazatik hasiko den manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Eskerrik asko,
Iketz eta San Eloy-ko LABeko delegatuak 

 

 

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...

Greba egingo dute abuztuaren 14tik 16ra Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde

Abuztuaren 14ko 22:00etatik abuztuaren 16ko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

Afiliazioaren jaitsierak eta langabeziaren igoerak sistemaren narriadura erakusten dute

Iazko uztailean baino 902 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horrela, 134.433 langabe daude izena emanda. Ekainarekin alderatzen badugu ere langabeziak gora egin du,...