2024-07-27
HomeMurrizketak"Araba borrokan" ekimena aurkeztu dute Gasteizen

“Araba borrokan” ekimena aurkeztu dute Gasteizen

60 Langile Batzordek, 100 atal sindikalek, CCOO, LAB, UGT, STEE-EILAS, HIRU, ESK, USO, CNT, CGT, SATSE, SAE eta SIPLA sindikatuek eta 15 eragile sozialek (Askapena, Elkartzen, Zazpigarren alaba auzo elkartea, Interbarrios,Ernai, Ikasle Abertzaleak, Gazte Blokea, Amaru elkartea, Ezker Abertzalea, Ezker batua, Pensionistak martxan, Pensionistak lab eta ccoo, Osakidetza guztiona, Ikasleen Sindikatua, Langabetuak… ) "Araba borrokan" ekimena aurkeztu dute herrialdean ematen ari den enplegu suntsiketa eta murrizketei eta haien arduradunei aurre egiteko. Datorren apirilaren 11rako manifestazio iragarri dute.

ARABA BORROKAN” EKIMENAREN AURKEZPENA

"ARABA BORROKAN"

« ARABAKO EGOERA JASANEZINA DA LANGILERIARENTZAT ETA ZAPALDUEN DAUDEN SEKTOREENTZAT
Langabezia tasa ia %20an kokatu da (24.000 pertsona lanik gabe), iaz baino 4.500 langabetu gehiago, bikoitza ERE, kaleratzeak hirukoiztu dira, 14.000 langile espedienteen eraginpean. 40.000 langile hitzarmena galtzeko zorian. Baina ez da sektore industriala kaltetu bakarra. Zerbitzuak, Eraikuntza, Soziokomunitarioa…era gordinean jasaten ari dira ere egoera hau.

Sektore publikoan, etengabeko enplegu suntsiketa Gasteizko Udalean, Foru Aldundian, Instituzio honen erakunde autonomoetan eta azpikontratatutako enpresetan. Pribatizazioak. Soldaten jaitsiera eta izozketak. Lan jardueraren luzapena. Baimenen eta lizentzien murrizketa. Gaixo egoteagatik zigorrak. Ordezkapenik ez jartzearen ondorioak, abenduko lan sariaren kenketa, eskubide sindikalei murrizketa…

INSTITUZIOEN ALDETIK
Oso larria da PPko jarrera gobernatzen dituen Instituzioetan (Udala, Foru Aldundia eta Estatuko Administrazioan). Era gordinean aplikatzen ari dira Rajoyren Gobernu zentraletik erabakitako politikak, mugimendu soziala baztertuta, murrizketa unilateralak suposatzen dituzten aurrekontuak adostuz. Azken finean, “dekretazo”en bitartez eginiko kudeaketa politiko- diktatoriala. Eta guzti hori gutxiengo batekin sostengatzen diren gobernuetatik.

Baina PNVk ere kasu egiten dio estatuko gobernuari aurrekontuen proiektuan lan jardueraren luzapena, soldaten izozketa eta gastuaren topea iragarriz. Azken finean, murrizketa gehiago langabezi gehiago sortzeko ez badugu gelditzen borroka eta langileen batasunaren bitartez.

DENOI ERAGITEN DIGU
Murrizketak Arabako industrian, eredu sozialean, zerbitzu publikoetan, baztertuta dauden pertsonen asistentzian, biztanleen parte hartzeari eginiko mesprezua, langabetuan babesgabea, estatutik datozen dekretu eta erreformen inposaketa Araban. Guzti horrek, gure erabakitzeko esparru propioa ez errespetatzeaz gain, biztanle guztiei eragiten die, ez bakarrik gatazkan dauden langileei, EREtan daudenei edo langabetuei. Eragin berezia dute etorkizunik ikusten ez duten gazteengan, ikasleengan (WERT legearekin), lan merkatutik kanporatzen dituzten emakumeengan eta ematen ziren laguntzen murrizketaren ondorioz baztertze arriskuan dauden kolektiboengan. Azken finean, pobrezia handiagoa.

ERANTZUN SENDO BAT BEHARREZKOA DA
Ekimena martxan jartzeko batzar irekia egin genuen. Parte hartu zuten 50 enpresetako langileak eta 10 erakunde sindikalen ordezkariak. Geroago mugimendu sozialarekin egon ginen.

Horrela jaio zen “ARABA BORROKAN” ekimena.

Ez dugu beste plataforma batzuen edo sindikatuen lana ordezkatu nahi, asmoa, eremu lokalean erantzun sendo bat ematea da. Ahalik eta unitarioen desadostasunak gaindituz enpresa batzordeen bidez (sindikatuen ezinbestekoa den laguntzarekin) eta lema komunaren azpian denok bat eginez, mugimendu sozialekin eta hiritarrekin batera irudi batean ikus dezatela gai garela elkartzeko eta horrela baldintzapean jartzea gure ekintzen bitartez beraien agenda politikoak eredu sozial baten aldaketarako bidean hurrengo helburuak lortzeko:

-Presioa egin agenda politikoengan eredu aldaketa justuago eta parte hartzaileago lortzeko

-Erreforma desberdinak ez aplikatzea. Derogatu egin behar dira, eta egiten ez dutenen dimisioa eskatuko dugu

– Aurrekontuen bitartez, zerbitzu sozialak, enplegua eta zerbitzu publikoak bermatzea beti ere gardentasunaz.

– Patronalari behartzea erreforma desberdinak beraien etekinerako erabil ez ditzaten.

MANIFESTAZIO BATEAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA LUZATZEN DIZUEGU APIRILAK 11an ARRATSALDEKO 19:00tan BILBO PLAZATIK OSTEGUNERO BILTZEN DIREN BORROKAN DAUDEN ENPRESEKIN ELKARTUZ. ETA BIDE BATEZ, DEI EGITEN DUGU OSTEGUNERO PARTE HARTZEKO LANGILE HAUEN MANIFESTAZIOETAN.

Helarazten dizueguna, gonbidapen bat da aktiboki “ARABA BORROKAN” ekimenaren mobilizazio-dinamika honetako parte izateko eta guztion artean kartelak jarriz edo posta elektronikoz, sms, twitter bidez… edo bakoitzak bere inguruan, dinamika hau heda dadila. »

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, beste behin eta behingoz

Politika publikoen bultzadak balio behar du eskualderako etorkizun ekosozial justua bermatzeko, eta bertan bizi eta lan egiten duten langileentzat lan baldintza, bizi baldintza eta zerbitzu publiko duinak bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere

LABek Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak langile publikoentzat (*) onartu berri duen %2ko soldata igoera salatzen du. Ikasturte honetan hiru greba eta hainbat mobilizazio egin ditugu soldata eta enplegua hemen erabakitzeko, bertan negoziatu eta adosteko. Hauek dira Jaurlaritzak agindutako azken neurriaren aurka azaltzen ditugun argudioak:

Prekaritateak dakarren lan segurtasun ezak hil egiten du

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko alderdi sindikal guztiak, ELA sindikatua izan ezik, pasa den uztailarean 10ean, Iruñean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (Iruñerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa helarazteko, gaur uztailak 24, elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan.