Milaka pertsona elkartu ziren larunbatean, martxoak 23, Iruñean murrizketen kontra eta zerbitzu publikoen alde Administrazio publikoko 16 sindikatu eta 28 erakundek deitutako mobilizazioan. LAB sindikatuak Nafar gizartea zoriondu du ustelkeriaren aurrean eta zerbitzu publikoaren defentsan emandako erantzunagatik.
Milaka pertsona Iruñean murrizketen kontra eta zerbitzu publikoen alde
LAB Michelin denuncia la precarización que pretende imponer la muntinacional francesa
La secciones sindicales de LAB en Michelin (Gasteiz y Lasarte), denuncian la precarización de los puestos de trabajo que la multinacional francesa quiere imponer en las factorías que tiene en Euskal Herria, mientras el Grupo Michelin y su filial en el estado, MEPSA, atraviesan una excelente situación económica.
Lanuzteak eta protestak Unipapel enpresan kaleratzeen aurka
Otsailaren 28an Unipapel enpresan emandako kaleratzearen aurrean, langileak kaleratzea salatu asmoz eta langile horren berronarpena exijitzeko paroak egin zituzten martxoaren 7tik martxoaren 15ra bitarte. Martxoaren 25ean, arrazoi berdinengatik eta aldarrikapen berdinarekin, langileak berriro ere kalera aterako dira.
Eusko Jaurlaritzak lanaldiaren luzapena inposatuko du CONFEBASKen mesedetan
Aurtengo lanaldia negoziatzeko ahaleginak inposizio batez amaitu dira. Gobernuak lanaldi-aldaketa inposatuko die langileei. Urtean 45 ordu gehiago egin beharko ditugu eta, horretaz gain, antzinatasun egun guztiak galduko ditugu. Norberaren kontuetarako egunak, berriz, hirura murriztu dituzte.
LABek interes orokorreko portuen gaineko erabaki osoa eskubidea aldarrikatzen du
LAB sindikatuak bere kezka eta salaketa plazaratu nahi du joan den martxoaren 19an PP, PSOE eta UpyD-k Madrileko diputatuen kongresuan ez legezko proposamen baten bidez Euskal Autonomi Erkidegoan kokaturik dauden Pasaia eta Santurtziko interes okorreko portuen trasferitzeko aldeko ez legezko proposamenaren kontra hartutako erabakiarekin.
EITBn kudeaketa publiko eta gardena exijitu du LABek
LABek Juan Diego EITBko jerente ohiaren aurkako jarritako kereila kriminalaren harira, gaur goizean, inputatua bera eta lekuko bat deklaratzera joango dira epaitegira. Bitartean, LABek kontzentrazioa egingo du epaitegien sarreran "EITBn kudeaketa publiko eta gardena!!! " lelopean.

