2026-10-03
HomeEkintza SindikalaCEOEk bere tirania gaitasuna agerian utzi du egindako azken adierazpen eta proposamenekin

CEOEk bere tirania gaitasuna agerian utzi du egindako azken adierazpen eta proposamenekin

Patronal handia soka are gehiago tenkatzen ari da, eta prest dago milaka lagun itzulerarik gabeko pobreziara eramateko. LAB Sindikatuarentzat, CEOEren adierazpenak eta proposamen berriak ezin daitezke oharkabean pasatu. Beste behin ere, eta bakerik eman gabe, CEOE-k pobretzearen eta miseriaren alde egiten du.

Kapital handiak eta patronalak ez dute mugarik esplotatzeko orduan. Haien nortasunean izaera antisoziala txertatua dute. Dena hori begi bistan agertzen da proposatutako neurriekin: jubilazio adina 70 urte bitarte luzatu, 40 urte kotizatuta eskatu prestazioaren %100 jaso ahal izateko, 20 urte gutxienez eskatu pentsioaren %50 jasotzeko edo langabeziaren prestazioaren zenbatekoa urritu.

Patronal handia soka are gehiago tenkatzen ari da, eta prest dago milaka lagun itzulerarik gabeko pobreziara eramateko. Egun daukagun egoera sozial atsekabegarrian, milaka eta milaka lagun pobrezian eta babesik gabe egonik, beste behin ere pentsioen eta langabeziaren prestazioaren murrizketa proposatzea gansterismo hutsa da. Haien aberastasuna mantendu edo areagotzeko, pobretu behar gaituzte. Lan baldintza txarrak onar ditzagun, gu miseriara eramatea behar dute.

CEOE, eta Euskal Herrian dituzten sukurtsalak, erakusten ari dira haien tirania gaitasuna. Krisia sortarazi zuten, banketxeen galerak sozializatu, legeak aldatu egin zituzten soldatak beheratu eta kaleratzeak errazteko, publikoaren pribatizazioari ateak ireki, gastu sozialaren murrizketa eragin,… Argi baino argiago dago: CEOErentzat, eta Euskal Herrian dituzten sukurtsalentzat, etorkizuneko helburua ez da eskubide sozialak errekuperatzea, kalitateko enplegua izatea, zerbitzu publikoak indartzea. Haien helburua besterik da: gutxieneko baten aberastasuna handitu gehiengoaren desberdintasunak eta pobreziaren kontura.

Beraz, LAB Sindikatuarentzat, kapital handiak eta patronalak inposatutako pobretze eta gure bizitzen prekarizazioaren kontra, esplotazioa eta oinarrizko eskubide sozialen deuseztapenaren aurka, behar-beharrezkoa da indar sozialen bilketa, mobilizazioa eta eredu ekonomiko eta sozial berriak eraiki behar dituzten alternatibak jorratzea.
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...