2026-08-11
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakJarraipen zabala Kristau Eskolako eta AICEko ikastetxeetako ordubeteko lanuzteetan

Jarraipen zabala Kristau Eskolako eta AICEko ikastetxeetako ordubeteko lanuzteetan

Ordubeteko lanuzteak egin ziren atzo Kristau Eskolako eta AICEko ikastetxeetako zentroetan murrizketak salatu eta hitzarmen duin bat eskatzeko. Lanuztera deituta zeuden 12.000 irakasle eta langileetatik gehienek bat egin zuten borroka deialdiari. 

Herri askotan elkarretaratzeak eta manifestazioak egin ziren lanuztearekin batera. Atzoko lanuzteaz gain, datorren ostegunerako urriaren 24rako beste ordubeteko lanuztea deitu dute. Urriaren 29 arratsalderako elkarretaratze jendetsuak deitu dituzte Bilbon, plaza eliptikoan, Donostian Kristau Eskolaren egoitza aurrean eta Gasteizen Gotzaitegiaren aurrean.
  
LAB sarean
{module[111]}
 

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...