2026-04-22
Blog Page 1364

Metalgintzako greba egunak langileek hitzarmenarekiko duten konpromisoa handia dela erakutsi du

0

Ekainaren 21ean metalgintzako sektoreanEAEn izandako grebari buruzko balorazioa ezin positiboagoa egiten du LAB sindikatuak. Jarraipena oso zabala izan da Gipuzkoan, Bizkaian eta Araba, enpresa txikietan zein handietan.

Milaka langile irten dira kalera Bilbo, Gasteiz eta Donostian enpresa eta herrialdeko hitzarmenen defentsan

CCOO, LAB, UGT eta ESK sindikatuen deialdiari jarraituz, milaka langile irten dira EAEko hiru hiriburuetan uztailaren 7an iraungitzen diren sektoretako hitzarmenen defentsan. Hitzarmen sektorialaren defentsan ere, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban Metalgintzako langileek greba eguna egin dute.

Eitb.com egiten duten M4F enpresako langileek greba mugagabea deitu dute

0

M4Fko zuzendaritzarekin egindako bileratan, konpainiako buruzagien immobilismoaren aurrean langileek, aho batez Greba Mugagabea deitzea adostu dute. Lanuztea ekainaren 23an, igandean, hasiko da.

Ekainak 21: Greba Metalgintzan eta mobilizazio konfederalak Negoziazio Kolektiboaren alde

Bihar, ekainak 21, hitzarmenen defentsan greba deitua dute LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako metalgintzan. Metalgintzako sektoreaz harago, eta "Sektore eta enpresetako gure hitzarmenen defentsan" mobilizazio eguna ere izango da uztailaren 7an hitzarmena iraungitzen zaien gainerako sektoreentzat. Eguerdian hiriburuetan manifestazioak izango dira.

19º trabajador muerto en accidente laboral en el 2013

Hoy, 20 de junio de 2013, hemos tenido conocimiento de la muerte de otro trabajador, el decimonoveno en lo que va de año, en accidente laboral. Sus compañeros de trabajo de STO Olaberria realizarán un paro de 24 horas  y se concentrarán frente a la empresa a las 10:30h.

Bizkaiko hormigoi eta harrobietako langileen %95ak bat egin du greba egunarekin

0

ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta Bizkaiko Hormigoi eta Harrobien sektoreko greba eguna burutzen ari da gaur. Parte hartzea ia erabateko izaten ari  da, langileen %90ak gelditu duelarik Bizkaiko hitzarmen kolektiboaren alde eta patronalaren jarrera inmobilista eta inposatzailea salatzeko.

LABek bat egiten du ekainaren 22rako KONTUZ!ek deitutako manifestazioarekin

LAB sindikatuak langileei dei egiten die larunbat honetarako KONTUZ!ek deitutako manifestazioan parte har dezaten. Miguel Sanz eta Yolanda Barcina buru, Nafarroa gobernatu duen elite ustela boteretik kentzea premiazkoa da.

Ekainak 21 eta 28: lanuzte eta mobilizazio egunak

Azken lan erreformak gure hitzarmenak bete-betean erasotu ditu. Eraso honetatik babesteko, estrategia integrala beharrezkoa dugu: negoziazio eremu guztiak kontuan hartzen dituen, gutxieneko edukiak bermatzen dituen eta mobilizazioan oinarritzen den estrategia, alegia. Horixe da gure hitzarmenak eta, hortaz, gure lan baldintzak, gure enplegua eta gure etorkizuna defendatzeko modu bakarra.