2025-12-29
Blog Page 1340

Jon Lizarribarren UBAko lankideek bere askatasuna oihuztatu dute

0

Jon Lizarribarren UBAko lankideek bere familia eta gertukoi babesa eskaintzeko eta bere askatasuna eskatu dute.

LABek Jon Lizarribar eta Ruben Gelbenzuren atxiloketak salatu eta biak aste uztea exijitzen du

0

Lehenik eta behin, ekainaren 11ko goizaldean Guardia Zibilak Urnietan eta Andoainen egindako atxiloketak salatu nahi ditugu eta Jon Lizarribar eta Ruben Gelbenzu LABeko kideei eta bere senide eta lagunei gure besarkada beroena helarazi nahi diegu.

ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Bizkaiko Hormigoi eta harrobien sektorean lanuztea deitu dute hilaren 20an

0

Bizkaiko hormigoi eta harrobien sektoreko patronalarekin izandako azken bilerak negoziazioetan ez dela aurrera biderik ikusita ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, lan zentruetan batzarrak egin ostean, ekainaren 20rako, langileen lan baldintzak blindatzeko asmoz, 24 orduko lanuztea egitea erabaki dute.

Bizkaiko Hitzarmenaren defentsan, metaleko langileak grebara!

0

Atzo goizean Durangaldeko Metaleko LABeko delegatuek asanblada egin zuten Abadiñoko Txanportan. Bertan, eskualdean ekainaren 21eko greba nola antolatuko duten adostu zuten.

Itsasmendikoi eskoletako hirugarren greba deialdiak erantzun positiboa izan du

0

Atzo, Itsasmendikoi Nautika eta Nekazal eskolatan deitutako grebak parte hartze handia izan zuen. Grebarako hirugarren deialdia izaki, langileen %60a inguruk gelditu zuen pribatizazioa salatu eta zentru hauek ematen duten zerbitzua hezkuntza sailak bere gain har dezan eskatzeko. 

Autobus eta patioetako langileen lanuzteak ekainaren 18 eta 19an

Autobus eta patioetako hitzarmenaren negoziazioan, lan erreformek ematen dizkion tresnetaz baliatuz, enpresak hartu duen jarrera itxiaren aurrean eta Eusko Jaurlaritzatik gatazka eragozteko ez dela ahaleginik egin ikusita, langileek mobilizazioak egitera behartu dituztela jakinarazi dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Bihar, ekainak 14, elkarretaratzeak deitu dituzte eta 18 eta 19an lanuzte partzialak.

Arisawa enpresako langileen manifestazioa gaur zuzendaritzari negoziazioa eskatzeko

Mungian dagoen Protect Arisawa Europe (Bekaert) lantegiko enpresa batzordeal manifestazioa deitu dute gaurko, ekainak 13, zuzendaritzak inposatu nahi dizkien murrizketak salatu eta negoziazioa eskatzeko. 

La plantilla de Iketz firma un acuerdo con el nuevo inversor

0

El pasado martes, 11 de junio, la representación sindical de Iketz (5 delegados de LAB), en Abadiño, firmó un acuerdo con el nuevo inversor. El acuerdo, con vigencia hasta el 2016, contempla que no habrá despidos en los tres primeros años, garantiza el cumplimiento de la bolsa de empleo para los y las trabajadoras que no empiecen a trabajar inmediatamente durante 4 años y se blinda ante la reforma laboral.

Pribatizazioaren aurka greba eguna Itsasmendikoi zentruetan

0

Itsasmendikoi, nautika eta nekazal eskolatako langileek aurrera darraite mobilizazioekin. Atzo zentroetan kontzentrazioak egin zituzten eta gaurko, osteguna, greba deituta dago. Bizkaiko delegazio aurrean eguerdiko 12:30etan kontzentrazioa egingo dute pribatizazioaren aurka eta zentru hauek ematen duten zerbitzua hezkuntza sailak bere gain har dezan eskatzeko.