2026-06-18
HomeLAB SindikatuaIritzia«Boterea gezurretan eta amarrutan dabil. Oinarrizko errenta denontzat!»

«Boterea gezurretan eta amarrutan dabil. Oinarrizko errenta denontzat!»


Mikel Saralegi, Batzorde Sozio-Ekonomikoko kidea, eta Olga Aroz, Emakume Idazkaritzako kidea

«Boteretik esaten digute pertsonen duintasuna bermatzea ezinezkoa dela. Esaten zaigu zergak ez daudela nafarrok bizirauteko eskubidea izan dezagun. Hori ez dela bideragarria. Argi eta garbi esan beharra daukagu. Hori gezur galanta !»

UPN eta PSN, PP-rekin batera, elkarren eskutik dabiltza bazterrean uzteko diru-sarrerarik eta enplegurik gabe daudenak. Haientzat, oinarrizko beharrak asetzeko eskubide sozialik ez dago. Haien ardura bakarra da jendea errudun bihurtzea diru-sarrerak edo enplegua ez aurkitzeagatik, eta ondorioz, pertsona guzti horiek iruzur eta alferkeriaren susmopean jartzea. 

Roberto Jimenez eta Yolanda Barcina lagun minak zirela, Oinarrizko Errentaren baldintzak gogortzeko ideia paregabea erabaki zuten, noiz eta milaka lagunek enplegua eta etxebizitzak galtzen zituztenean Nafarroan. Eta ez hori bakarrik. Oinarrizko Errenta gehienez bi urtez jasotzea erabaki egin zuten. Horrek ekarri du pobrezian dauden familia asko eta asko urtebetez inongo apoio ekonomikorik gabe geratu izana, oinarrizko errenta berria eskatu aurretik. Emaitza: 4.000 lagun baino gehiago babesik gabe geratu ziren.

Astakeria honek sortu zuen kritika soziala apaltze aldera, hainbat salbuespen kontuan hartu nahi izan zituzten, bereziki 12 urtez azpiko adingabeak, gaixo larriak edo ez gaitasunak dituzten pertsonak tartean baziren. Oinarrizko errenta ukatuta, 12 urtez gorako gazteak dituzten familiek zakar-ontzietan ibiltzea beste alternatibarik baino ez zuten aurrera egiteko. Alderdi hauen klasismo eta hipokresiaren beste adibide bat gehiago: legea eskuan, prest daude gurasoei zaintza kentzeko adingabeak esplotatu edo eskean behartuz gero.

Orain, enegarrenez, UPN-PSN-PP-ek, Oinarrizko Errentaren aldaketa txiki batzuk onartu dituzte, gogoz kontra eta aldi baterako presio soziala gainetik kentzeko beste helbururik gabe. Eta aurrekoan bezala, eskubideen eta babesaren ukazioan jarraitzen dute: aldaketak aldaketa, 2.000 familia baino gehiago geratu dira oinarrizko errenta jasotzeko aukerarik gabe, hau da, oinarrizko baliabiderik bizi ahal izateko duintasunez.

Nafarroako Gobernua eta PSN errealitate gordinaren aurreko onartezinezko sentiberatasun eza erakusten ari dira. Pobreziaren hazkundeak eta bazterketaren hedapenak iturri garbiak dituzte: haien austeritate politika, haiek eragindako murrizketak eta diruaren xahubidea, bere lagunen poltsikoetan bukatzen dena.

Argi eta garbi esan beharra dago ezin zaiola premien hazkundeari erantzun, baliabide ekonomikoak edo enplegu eza direla eta, jendea errudun bilkatuz, eskaletasunera bultzatuz edo asistentzialismoan eroriaraziz. Aski da gezurrak esateaz, murrizketak justifikatzeko dirurik ez dagoela lotsagabe esaten dutenean. Bestela bi adibide: Abiadura Handiko Trenak, ba al da proiektu ezdeusagorik?, Nafarroako aurrekontuetatik 102 miloi euro xurgatuko ditu 2014an. Bestea, orain pentsioen kontrako eraso berriak eta pribatizazioak iragartzen dituzten egun hauetan, UPNren Gobernuak pentsio pribatuei ematen dizkien trataera abegikorra.

2010az geroztik, Nafarroako Gobernuak pentsio pribatu hauei aplikatu dizkien dedukzioak 40 miloi baino gehiagokoak izan dira urtero. Nafarroako Gobernuak 213 miloi euro biltzeari utzi dio, saritzeko ahalmen ekonomikoa duena aurrezteko eta sustatzeko banketxe eta aseguru-konpainien negozioak. Daukanari lagundu egiten dio, deus ez duenari bizkarra ematen dion bitartean. 2014 an, Nafarroako Gobernuak 47 miloi euro erabili nahi omen du Oinarrizko Errentan, ia ia pentsio pribatuen dedukzioetarako aurreikusi duen pare. Esana dugu. Lehentasun kontua da, eta UPN eta PSNrentzat pertsonak izan ez dira.

LAB sindikatuarentzat politika sozialak aldatzea ezinbestekoa da, baldin eta oinarrizko eskubideak bermatuko badira. Haietako bat da oinarrizko errenta, bizimodu duin bat izateko, gutxiengo interesen gainetik egon behar duena. Alternatiba ez da etorriko banketxeetatik, edo Gobernuen pobretze politketatik, ezta bere botoekin Nafarroako Parlamentuan babes eza, desberdintasunak eta miseria gizentzen dutenetatik ere.

Iruñean, 2013ko azaroaren 19an
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Amiantoak hil egiten duela salatu dute CEMOSAko langileek

Joan den maiatzaren 9an hil zen Juan Mazorriaga Maguregui, Matxorri, CEMOSAko langilea, lanean ari zela amiantoaren eraginpean egotearen ondorioz. Honen harira, amiantoarekiko esposizioak eragindako...

Grebaren jarraipen masiboa Etxebarri-Ibiñako PEPSICOren botilaratze plantan

PEPSICOko langileak greba egiten ari dira gaur, enpresa batzordeak deituta, enpresa diziplina-araubidea gehiegikeriaz eta arbitrariotasunez erabiltzen ari dela salatzeko. Enpresa langileen aurkako politika zigortzailea gauzatzen...

LABetik exijitzen dugu lehenbailehen zuzendu dezatela familia-langileen soldaten finantzaketa

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuan eskaera aurkeztu ondoren, martxoan jaso genuen departamentuaren erantzuna, non esan baitziguten 48/2020 Foru Dekretuan jasotako familia-langileen finantzaketa-moduluen "azterketa" egingo zutela. Hiru hilabete geroago, oraindik ez dugu erantzunik jaso, eta oinarrizko gizarte-zerbitzuen kolektibo horrek konparaziozko bidegabekeria onartezina jasaten jarraitzen du.