2026-09-19
HomeEkintza SindikalaHerrialdeko hitzarmenaren defentsa egiteagatik auziperatuak

Herrialdeko hitzarmenaren defentsa egiteagatik auziperatuak

Atzo, azaroak 19, LABeko lau kidek Tolosako epaitegian deklaratu behar izan zuten ekainean Hitzarmen probintzialaren defentsan antolatuta zegoen greba egun batean, Adegiko idazkari nagusia den Pello Gibelalderen lantegiaren aurrean kateatu zirelako.

LABek, auziperatuie elkartasun guztia agertzeaz gain, enpleguaren eta herrialdeko hitzarmenaren defentsan borrokan jarraituko duela berresteko epaitegiaren aurrean elkarretaratu ziren. Bertan, eskualdeko metaleko arduradun Usua Lasak adierazpenak egin zituen (ikusi bideoa).


 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.