Azken lan erreformak gure hitzarmenak bete-betean erasotu ditu. Eraso honetatik babesteko, estrategia integrala beharrezkoa dugu: negoziazio eremu guztiak kontuan hartzen dituen, gutxieneko edukiak bermatzen dituen eta mobilizazioan oinarritzen den estrategia, alegia. Horixe da gure hitzarmenak eta, hortaz, gure lan baldintzak, gure enplegua eta gure etorkizuna defendatzeko modu bakarra.
Hori dela eta, langileei dei egiten diegu bat egin dezaten gaur, ekainak 28, Bilbon burutuko den manifestazio zaratatsuarekin eta uztailaren 4ko lau ordutako lanuzte eta hiriburuetan burutuko diren mobilizazioekin.

