2025-01-14
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaAndina Pereira de Britoren erailketa sexistaren aurreran egoera hauei aurre egiteko tresnak...

Andina Pereira de Britoren erailketa sexistaren aurreran egoera hauei aurre egiteko tresnak sortzea eskatzen du LABek

Indarkeria sexistak ez duela mugarik, bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna da eta egungo eredua bizirauteko eta mantentzeko erabiltzen dute.

Horregatik, indarkeria sexista lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du, ez direlako modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak, baizik eta bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen dituenak.

Egungo krisi egoerak, gainera, indarkeria sexistarekin amaitu beharrean, emakumeon aurkako erasoak areagotzen ditu lanpostuetan, etxeetan, kalean… emakumeak pobreziara eta prekaritatera kondenatuz eta modu honetan egoera hauei aurre egiteko bitartekoak mugatuz.

Bestetik, honen aurrean instituzio eta gobernu batzuren jarrera eta borondate politiko eskaxa azpimarratu nahi dugu. Izan ere, argazkietatik harago (atzo Mungian zenbait alderditako politikarien aldetik ikusi genuen jarrera kasu, gainontzeko herritarrengandik ongi bereizita egon zirelarik) politikariei dagokie egungo politikak aldatzea, neurri eraginkorrak behingoz aurrera eramatea, indarkeria sexistaren arazoari behar duen dimentsio politikoa aitortzea eta emakumeok egoera hauei aurre egiteko tresnak sortzea. Borroka horretan politikariek jendartearekin bat behar dute, ez aparte.

Azkenik, LABetik dei egiten diegu langile guztiei lantokietan indarkeria sexistari aurre egiteko eta jarrera aktibo bat izateko. Bestetik, gaur Euskal Herriko Mugimendu Feministak txoko ezberdinetan burutuko dituen deialdietan parte hartzeko deia luzatzen diegu. Besteak beste:

BILBON, 19:00 etan Arriagan.
DONOSTIAN 19:00etan Bulebarrean.
IRUÑEA, 20:00etan Udal Plazan.
GASTEIZ, 20:00etan Ama Zuriaren Plazan

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Inoiz baino indar gehiagorekin eta bere ikurra berrituta helduko da LAB Biltzar Arteko Batzarrera

Borrokak artikulatu, agenda politikoan eragin eta eredu sindikala berritzeko gaitasuna nabarmendu ditu Igor Arroyo koordinatzaile orokorrak. 50.000 afiliatuen langa gainditu eta Hego Euskal Herriko bigarren sindikatu bilakatu da, %19,6ko ordezkaritzarekin.

Dei egiten dugu bihar Sarek Bilbon deitu duen mobilizazioan parte hartzera

Euskal Herriak gatazkaren konponbide bidezko eta demokratikoa behar duela uste dugu LABen. Honekin lotuta, preso, iheslari eta deportatuek behingoz etxean egon behar dutela ere uste dugu, horixe baita bakerantz eta elkarbizitza bidezko eta demokratikorantz aurrera egiteko bidea.