2026-08-09
HomeIndustriaZurgintzaLABek positiboki baloratzen du Nafarroako Zurgintza sektorean lortu den akordioa

LABek positiboki baloratzen du Nafarroako Zurgintza sektorean lortu den akordioa

LAB sindikatuak positiboki baloratzen du Zurgintza sektorean LAB, UGT eta CCOO sindikatuen eta ADEMAN nahiz ACEM sektoreko patronalaren artean lortu den akordioa.

Akordio honi esker, Herrialdeko Sektoreko Hitzarmen Kolektibo bat izango dugu, estatu mailako eremuan lehentasun aplikatiboa izango duena. Halaber, hobekuntza gehiago jasotzen ditu hitzarmen honek, besteak beste, kasu guztietan eta modu orokor batean derrigorrezko arbitrajea baztertzea, eta ondorioz, desadostasunak aldeen arteko akordioaren bidez konponduko dira. Era berean, ultraktibitateari dagokion atala ere hobetzen da, erreformak jarritako muga gaindituz,herrialdeko hitzarmenaren iraunaldiaren amaieratik aurrera bi urteko epea finkatuz, eta horrekin guztiarekin batera, soldata hobekuntza ere jasotzen du hitzarmenak.

LABetik positibotzat jotzen dugu Nafarroako egurraren sektoreko hitzarmen hau, erreformaren aurrean blindajea eskaintzen digulako, negoziazio eremu propioa indartzen duelako, eta sektoreko langileentzat gutxieneko baldintza batzuk bermatzen dituelako. Horiek enpresa eremuan aplikatzea defendatuko du LABek.

LABek espero du sektore honetako langileen mesedetan, hitzarmena sinatu dugun eta sinatu ez duten sindikatuek, guztiok defendatuko dugula herrialdeko hitzarmen hau erreformari aurre egiteko tresna gisa.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...