Gaur, irailak 11, Catalunyako Diadaren harira, kataluniarren burujabetza aldarriekiko babes ekitaldia egin du LABek Iruñeako egoitzaren aurrean. Ekimenean Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, sindikatuak egun honetarako kaleratu duen adierazpena aurkeztu du. Adierazpenean mobilizazioa eta aktibazioa herrien askatasun giltza dela azpimarratzen da, besteak beste. Euskal Herrian ez ezik, Catalunyan bertan ere bat egin du LABek egun honekin, sindikatuko ordezkaritza bat bertan delarik.
Kataluniarren burujabetza aldarrikatu du LABek
La plantilla de Bizkaibus se moviliza para paralizar el nuevo proyecto y evitar la destrucción de empleo
Los trabajadores y trabajadoras de Bizkaibus van a realizar paros y huelgas con el objetivo de paralizar el nuevo proyecto impuesto a la sociedad y trabajadoras y trabajadores de Bizkaibus y así evitar la destrucción de empleo, asegurar las condiciones de trabajo y asegurar un servicio público de calidad. Las movilizaciones cuentan con el apoyo de los sindicatos ELA, LAB, CCOO y USO.
Ehundaka lagunek M29an atxilotutako gazteei babesa eskaini die Bilbon
Ehundaka lagunek erantzun dute sindikatu eta gizarte eragileen deialdia M29ko greba orokorrean atxilotutako 3 gazteen kontrako epaiketan. Fiskalak 42 urteko kartzela zigorra eskatzen du Aitor, Jon eta Urtzirentzat.
LABek hiru erronka nagusi markatu ditu kurtso berriari begira
Bixen LABeko kideari omenaldia
Irailaren 28an, larunbata, Bixen, gure kideari omenaldia eskainiko diogu. Bertan bere borroka eta duintasuna gogoratuko dugu. Omenaldiaren ondoren, bazkari herrikoia egingo dugu gure kide eta lagun zenaren omenez.
LABen lehen balorazioa PNV eta PSEek aurkezturiko akordioaren aurrean
Akordioaren zioen azalpenean eta ustezko helburuetan egiak ez diren hainbat kontu aipatzen dira, eta krisialdiaren hasieratik Eusko Jaurlaritzak (PSE zein EAJren eskutik) eta ezartzen ari den politiken erantzukizunak era zatar batean ezkutatzen saiatzen dira.
M29ko Greba Orokorrean auzipetutako 4 gazteren absoluzioa eskatzeko mobilizazioak Bilbon
Grebalariak Aske! plataformak deituta 2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorraren harira aste honetan epaituko dituzten Bilboko 4 gazteren inguruan egindako muntaia poliziala salatzeko eta haien absoluzioa eskatzeko herri mobilizazioa izan zen larunbatean. Hilaren 11n eta 12an bilboko epaitegiaren aurrean kontzentraziok egingo dira 9:30etatik aurrera.
Musika Joaldi Masiboa Nanuk enpresan eskubide laboralen defentsan
Larunbatean hainbat musikari eta musika taldek beraien elkartasuna adierazi zieten Elorrioko Transportes NANUKen greban dauden langileei eta enpresak pasaden ostiralean kaleratu zuen IHESKIDEko abeslari den Xaguri.

