2026-11-17
HomeMaiatzaren Lehena 20142014ko Maiatzaren Leheneko parte hartzearen datuak

2014ko Maiatzaren Leheneko parte hartzearen datuak

"Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan" lelopean, LABek deitutako 2014ko Maiatzaren Leheneko mobilizazioetan 30.000 langilek parte hartu dute. 28 mobilizazio ezberdin egin dira Euskal Herriko zazpi herrialdeetan..

Bizkaia
Bilbo 6000
Durango 1000
Bedia 1100
Barakaldo 2500
Gernika 350
Ondarru 450
Derio 630

Ipar Euskal Herria
Ziburu 150
Maule 200
Baiona 200

Nafarroa
Iruñea 5500
Lizarra 450
Altsasu 300
Tafalla 300
Tutera 250
Doneztebe 300

Araba
Gasteiz 1500
Oion 100
Laudio 550

Gipuzkoa
Donostia 4000
Tolosa 680
Ordizi 800
Eibar 500 
Hernani 800
Irun 950
Zarautz 500
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bertako LGS behar dugu, Euskal Herriko langileen errealitateari erantzuteko

Espainiako Gobernuak gaur onartu du Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) igoera, baita langile publikoen soldaten %4,5eko igoera ere. LABen ustez, erabaki horiek langile batzuen egoera ekonomikoa hobetuko badute ere, Hego Euskal Herrian eragin mugatua izango dute, eta ez diete gure langileen beharrei erantzungo. Gainera, langile publikoen soldaten igoera Madrildik inposatua eta ez-nahikoa da.

Beste mobilizazio egun bat Osakidetzan

Mahai Sektorialean aurrerapauso nahikorik ez dagoenez, LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok elkarretaratzeak deitu ditugu gaur lan zentro guztietan: 11:00etan ospitaleetan eta 13:00etan Lehen Mailako Arretan.

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreak beste bi greba egun iragarri ditu Hego Euskal Herrian, azaroaren 26an eta 27an

LABek, ikuskizun eta ekitaldien sektorean Nafarroan ordezkaritzaren %100 duen sindikatuak, EAEko beste sindikatuekin batera (Teknikariok, ESK, ELA CCOO, UGT eta CNT) bi greba egun berri deitu ditu negoziazioak desblokeatzea eta sektoreko lehen hitzarmen kolektiboa sinatzea eskatzeko. Deialdi bateratuak bi lurraldeetan partekatzen den aldarrikapen bati erantzuten dio: prekarizatutako sektore baten erregulaziorantz aurrera egitea.