Gaur goizean, hilabete honetan 6. aldiz, heriotza eragin duen lan istripu baten berri izan dugu. Istripua Deskargako mendateko lanetan izan da, Antzuola parean, gidatzen ari zen Dumper kamioia 10 metrotako pista batetik atera eta erortzean. Langileak 33 urte zituen.
Lanaldi partzialaren babes sozialari dagokion araudi berriak emakumeak miseriara kondenatzen ditu
Joan den abuztuaren 3an Estatuko Aldizkari Ofizialak 11/2013 Errege Dekretu Legegilea publikatu zuen, zeinaren bidez lanaldi partzialeko jardunaren babes sozialari dagozkion hainbat ezaugarri aldatzen diren, Europako Justizia Auzitegiak nahiz Auzitegi Konstituzionalak emandako sententzietan jasotakoari erantzuteko helburuz. Ebazpen horien arabera, jubilazio-pentsioa jasotzerakoan lanaldi partzial baten kotizazioen kalkulua arautzen duen araudi espainiarra Zuzenbide Komunitarioak ezartzen duenaren aurka doa, gizarte segurantzaren alorrean emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioa urratzen duelako. Aipatu dekretu legegilea irailaren 12an espainiar Kongresuan baliozkotua izan da.
LAB ez da joango Osakidetzako zuzendaritzak deitutako aldebiko batzarrera
LAB ez da joango ostegunean (irailak 19) Osakidetzak deituriko aldebiko batzarrera, arrazoi garbi batengatik: gure ustez, Osakidetzak jokaera bikoitza darama eta adarra jotzen ari da.
LAB: “Pentsioena auzi politikoa da; Madrilgo, Gasteizko eta Iruñeako Gobernuak norabide berean ari dira”
Euskal Herrian aliantza sozial handi bat eraikitzeko deia egiten du LABek, euskal herritarroi pentsio duinak bertan bermatzeko.
EAJ eta PSEk izenpetu duten akordioak agerian utzi du berezko politikak ezartzeko duten borondate eza
Gaur, goizeko 11etan, izenpetu dute Lehendakaritzan EAJ eta PSEren arteko akordioa. LABek akordio honek ez diela herritarren beharrei erantzuten salatu eta beste behin kritikatu du Gasteizko Gobernuak hartzen dituen neurri ekonomikoak Espainiar Estatuak eta Europak ezartzen dituztenen kopia huts bat direla.
Greba eguna Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan irailaren 26an
Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatu guztiek (ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT) oso larritzat jotzen dituzte EAEko itunpeko irakaskuntzako patronalek 2010eko maiatzetik aurrera hartu dituzten erabakiak. Honen aurrean mobilizazio jarraituak planteatu dituzte, lehen erreferentzia irailaren 26an sektore osoan deitu duten greba eguna izango da.
Beasaineko Fundiciones Estanda enpresan LABeko afiliatua den langile bat hil da lan istripuz
Lan istripua Beasaineko Fundiciones Estanda enpresan gertatu zen atzo 16:00ak aldera. Enpresa batzordeak (LAB, ELA eta CCOO) kontzentrazioa deitu du gaur, hilak 13, eguerdiko 12:00etan enpresa aurrean. Istripua gertatu zenetik, 24 ordutako lanuztea burutzen ari dira langileak. Arratsaldean LABek elkarretaratzea deitu du Tolosan arratsaldeko 19:00etan.

