2026-10-12
HomeUncategorizedEAEko Gizarte Ekimeneko lan hitzarmena indarrean jarraitzen duela dio TSJPVk

EAEko Gizarte Ekimeneko lan hitzarmena indarrean jarraitzen duela dio TSJPVk

Urriaren 25ean, TSJPVn Gizarte Ekimeneko lan hitzarmenari buruzko epaiketa izan zen eta atzo, TSJPVk lan hitzarmenaren indarraldiaren inguruko sententzia jakinarazi zuen. Bertan, langileei arrazoia emanez, orain arte EAEn Gizarte Ekimeneko lan hitzarmena indarrean jarraitzen duela dio; beraz, Estatuko lan Hitzarmena ez da berton aplikatu behar.

Honen aurrean, LABek argi du, orain arte erabilitako argudioek une honetan indar handiagoa dutela; hau da, Gizarte Ekimeneko lan hitzarmena indarrean egon behar duela beste lan hitzarmen berri bat izan arte. Hala ere, uztailean PRECOn esan genuen bezala, LABek zera aldarrikatzen du, konponbidea bilatu behar dela eta negoziazioarekin hasi beharko dugula. Ez ditugu inposiziorik onartuko, negoziazio kolektiboa akordioak lortzeko bidea da.

LAB sindikatuak argi dauka bere lehentasuna: Euskal Herriko langile guztien negoziazio kolektiborako eskubideari eustea.

Beraz, Kristau Eskolak eta IZEAren eskutan dago orain, langileok uztailaren 8a baino lehenagoko egoerara bueltatzea eta benetako negoziazioarekin hastea.
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.

Intersindikalak salatu du Correosen langile falta dagoela eta azaroaren 29ko hauteskunde deialdiaren aurrean langileen profesionaltasuna zalantzan jartzen dela

Intersindikala osatzen dugun erakunde sindikalok (LAB, CIG, ESK, Intersindikal Canaria, ELA eta CNT) oso kezkatuta gaude datorren azaroaren 29rako deitutako hauteskundeen eta Correosek gaur egun pairatzen duen langile faltaren egoeraren aurrean.

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Maria Txibiteri, Nafarroan 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren alde posizionatu eta ekimen politikoa abian jartzeko

CEN patronalak CCOO eta UGTrekin akordio interprofesionala negoziatzeari uko egin ondoren, eta Parlamentuak lege-proposamena hartu ez ondoren, Nafarroako Gobernuari bide politikoa berreskuratzea eskatuko diogu...