Patronalari inolako murrizketarik gabeko eta aplikazio bermea izango duen EAEko hitzarmen berria negoziatzera eser daitezen eskatzeko sindikatuek, pasa den irailaren 26ko greba arrakastatsuari jarraipena emanez, lanuzteak deitu dituzte urriaren 22 eta 24ean eta elkarretaratzeak urriaren 29an.
Sindicatos y agentes sociales de Nafarroa llaman a movilizarse por un modelo propio de pensiones
En una rueda de prensa celebrada hoy en Iruñea, los sindicatos y agentes sociales agrupados en la plataforma GUNE (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, Sasoia, Pentsionistak Martxan…) han convocado sendas manifestaciones en las cuatro capitales de Hego Euskal Herria para rechazar la nueva reforma de pensiones y reivindicar un modelo propio. La manifestación de Iruñea partirá a las 18:00 horas desde la Estación de Autobuses.
LAB: “Osasun zerbitzuak euskaldunduko badira, eremu ezberdinetan adostasun berriak eraikitzea beharrezkoa da”
LABek Osakidetzan euskararen normalizazioren inguruko gogoeta eta aurrera begirako erronkak jendarteratu ditu. Igaro berri den ekainaren 17an aurreko Euskara Planaren (2005-2012) ebaluazio txostena aurkeztu zen eta aurki Euskara Plan berriaren zirriborroa aurkeztuko zaigu. Testuinguru honetan, Osakidetzan euskararen normalizazioak eginiko ibilbidearen irakurketa, Osasun zerbitzuak euskalduntzeko LAB sindikatuak eginiko hausnarketa eta aurrera begira identifikaturiko erronkak aurkeztu ditu.
LAB: “Politikaren jazarpenari herri gisa erantzun behar diogu, demokraziaren aldeko agenda propio batekin”
Aste honetan, Madrilgo Audientzia Nazionalak Segiko 40 gazteren eta Batasunako beste hainbeste militanteren aurka abiatuko dituen epaiketen harira, LAB sindikatuak lehenik bere elkartasuna adierazi nahi die makroprozesu hauetan auziperatuak izan diren euskal herritarrei. Makroepaiketa hauek, beste behin ere, arrazoi eta helburu guztiz politikoei erantzuten diete. Lan eta militantzia politikoa zigortu nahi da, hori da euskal militante hauen delitu bakarra.
Pentsioen murrizketen kontra manifestazioak urriaren 19an Hego Euskal Herriko hiriburuetan
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek agerraldia eskani dute gaur PPren Gobernuaren pentsio erreforma salatu eta haren kontra borrokatuko direla iragartzeko. Urriaren 19an, larunbata, manifestazioak deitu dituzte Gasteiz, Bilbo, Iruñea eta Donostian.
Milaka Euskal Herritarrek gure hezkuntza bertan eraikitzeko beharra aldarrikatu dute
Hezkuntzako eragileen eta sindikatuon deialdiari jarraituz milaka Euskal Herritarrek ezezkoa eman zioten LOMCE hezkuntza erreformari larunbatean Bilbon. Deitzaileek hezkuntza erreformaren aurrean planto egiteko eskaera luzatu zieten Hego Euskal Herriko erakundeei.
Correos enpresak langile bat kaleratu du gaixotasun kronikoa izateagatik
PP alderdiak ezarritako Lan Erreformaren gauzapen gordin eta basati berri baten aurrean gaude. Correos enpresako Giza Baliabideen Zuzendaritzak, 23 urtez lanean zeramatzan Iruñeko langile bat kaleratu egin du. Correos-ek erabaki du Tina Parra Cobos langilea kaleratzea, mediku baxa ugari izateagatik. Enpresa Komitearen gehiengoak (LAB-CGT) langilearen berehalako berronartzea eskatzen du eta horretarako egunero hiru orduko lanuzteak egingo dituela iragarri du.
LAB exige a las patronales Cecobi y BizkaiDendak y la sindicato ELA la conformación de una única mesa de negociación del Comercio Textil
LAB critiva la forma el la que se constituyo la mesa en el acuerdo para el Convenio de Comercio Textil de Bizkaia firmado entre ELA y BizkaiDendak y pide a las patronales Cecobi y BizkaiDendak, así como al sindicato mayoritario ELA, la conformación de una única mesa de negociación del Comercio Textil, y la consecución de un acuerdo de eficacia general de aplicación a todas las trabajadoras del sector, que ponga freno a la reforma y estipule subidas salariales ligadas al IPC.

