2026-07-15
Blog Page 1235

LAB ez da izango eredu neoliberalak soilik kontutan hartzen dituen elkarrizketa sozialeko mahaian

LABek prentsaurrekoa eskaini du gaur Donostian, Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa sozialerako eginiko proposamenaren balorazioa eta jarrera plazaratzeko. Ainhoa Etxaidek eta Garbiñe Aranburuk salatu dute Jaurlaritzak aurkezturiko txostenean ez dela herri honek eskatzen duen eredu berriaren aldeko apusturik egiten, ez eta euskal esparrua lantzeko zantzurik ikusten. Jaurlaritzak mahaia osatzeko erakutsi duen asmoaren aurrean adierazi dute LABek ez duela bertan parte hartuko eta areago, konponbidetik urrundu ez gaitzan mahaia ez deitzeko eskaera egin diote Jaularitzari.

EUSKO JAURLARITZAK ELKARRIZKETA SOZIALERAKO EGINIKO PROPOSAMENAREN AURREAN LAB SINDIKATUAREN BALORAZIOA

 Valoración de LAB ante la propuesta para el diálogo social del Gobierno Vasc0 (Youtube) 

Joan den udaberrian LABek proposamen publikoa luzatu zion Jaurlaritzari, lan harreman eredu berri eta propio baten eztabaida egiteko eta euskal esparrua eraikitzeko. Bertan argi azaltzen genuen elkarrizketa sozialaren aurrean dugun jarrera eta zer eskatzen dion LABek horrelako elkarrizketa marko bati.

Orain Jaurlaritzak txosten bat aurkeztu du eta LABek bi ondorio nagusi atera ditu planteamendu horren aurrean: EZ DAGO EREDU BERRIRIK, EZ EUSKAL ESPARRUAREN ERAIKUNTZARIK.

EZ DAGO EREDU BERRIRIK…
Txostenean ez da lan erreforma auzitan jartzen, ez da erreforma gainditzeko inolako proposamenik egiten. Bien bitartean lan erreforma bere bidea egiten ari da: langabezia tasa izugarria da, enpleguaren prekarizazioak ez du etenik, negoziazio kolektiboa blokeatua dago, soldatak erasotzen ari dira eta sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatzen da. Azken batean, pobrezia areagotzen ari da.

Patronala da erreforma eskutan bide hau zuzentzen ari dena eta Jaurlaritzak babestu egiten du bide hori.

…EZ EUSKAL ESPARRUAREN ERAIKUNTZARIK
Lan harreman eredu berri bat eraikitzeko ez dugu bitartekorik — ez eskuduntza ez ahalmen legegilerik ere— eta eremu horretan atzerakada nabarmena gertatzen ari da. Horren inguruko aipamenik ez da egiten Jaurlaritzaren txostenean. Arazo moduan aipatu ere egiten ez bada, nekez helduko zaio lan harremanak hemen erabakitzeko euskal herritarrok dugun eskubideari.

LABen ustez gobernu honen posizioa hobekien laburbiltzen duena ENPLEGU PUBLIKORAKO EUSKAL LEGEA da, zeinak estatuko inposaketen aurrean men egiten duen euskal esparrua eraikitzeari bizkarra emanez eta negoziazio kolektiborako eskubidea bermatu gabe, aldebakarrez arautzeko erabakia ez baita auzitan jartzen.

Langabezia eta prekarizazio prozesuari aurre egiteko, lan harreman eredu berri bat eraikitzea langileon premia da, baita krisiari irtenbide bat emateko modua ere. Eztabaida hau egin behar dela pentsatzen dugu eta horretan jarraituko dugu. Jaurlaritzak aurkeztu duen proposamenak ez du benetako eztabaida egiteko aukerarik ematen, egungo ereduaren joko arauak ontzat ematen ditu, egungo ereduan du abiapuntua eta helmuga.

LAB EZ DA JAURLARITZAREN ELKARRIZKETA SOZIALERAKO MAHAIAN ESERIKO
LAB mahaian ez eseritzearen arrazoiak bi dira: Lehena, Jaurlaritzarentzat mahaiaren helburua ez dela lan munduan ditugun arazoak konpontzeko bidean aurrera egitea; eta bigarrena, Jaurlaritzaren jarrera, lan mundutik desagertu egin baita, patronalari lan munduarekin gertatzen denaz erabakitzeko ahalmen guztia emanez. Politika horren arabera ulertu behar da enplegu sailaren proposamena. Azken finean, zer da sail honek benetan egiten duena? Lanbide kudeatu enplegu zerbitzua langabetuei jarraitzeko tresna bihurtuz, langabeziari aurre egiteko tresna bezala indartu beharrean.

LABen JARRERA
LABen ustez lan mundua berrantolatu beharra dago, hor dago gure etorkizun ekonomiko eta soziala ziurtatzeko gakoetako bat. Oraintxe bertan bide hori egin beharrean patronalaren neurrirako lan mundua inposatzea erabaki du Jaurlaritzak, hau da, lan mundu guztiz desarautu, boterea duenak nahi duena egin dezan inolako mugarik gabe. Euskal Herriaren premia ekonomiko eta sozialetan oinarritu beharko lukeen lan mundua gutxi batzuen irabaziei begira jarri nahi izan dute.

LABek egina du lan harremanetarako eredu berri baterako proposamena, eta argi du elkarrizketa eta negoziazioa derrigorrezkoak direla urratsak emateko.

Hala ere, argi geratu da patronala ez dagoela prest bide honi ekiteko eta Jaurlaritzak beste behin uko egin dio gure proposamenari.

Baditugu aurrera egiteko aukerak: LABek defendatzen duen bideari langileok eman ahal diogun bultzada erabakigarria izango da eta horrekin batera, eztabaida hori behingoz benetak egiteko hartu beharreko konpromisoetan dago giltza.
Sindikatuak Jaurlaritzari eskatzen dio ez dezala mahaia osatu, ezer ez konpontzeaz gain, konponbidetik urrunduko gaituelako kontrakoa egiteak.

Lan harremanetarako eredu berri baten bila LABek mahaia ez osatzeko eskaera Parlamentura eramango du, eta udaberrian aurkezturiko proposamena eremu politikoan eta sozioekonomikoan zabaltzeko lanetan jarriko da. Proposamena lantokietara eramanez, beste sindikatuekin konpartituz eta instituzioetan aurkeztuz.

Bide berean, gaurko ereduaren kontra borrokatzen jarraituko du LABek: lantokiz lantoki, eta eta ereduaren arduradunak diren instituzioen aurrean azalduz.

 

{linkr:related;keywords:elkarrizketa-soziala;limit:5;title:Albiste+gehiago}
 

 

Bizkaibuseko langileak lanuzteekin jarraituko dute Aldundiaren partetik enplegua ez suntsitzeko konpromezua ez dagoen bitartean

0

Atzo, Bizkaibuseko langileak ordezkatzen dituzten sindikatuak Bizkaiko Aldundiko arduradunekin bildu ziren Aldundiak duela urte bete sinatu zuena irudikatuko duen akordio bat bilatzeko, akordio hartan Bizkaibusen enplegua mantentzea jasotzen zen. Bizkaibus-eko zerbitzuan egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko kompromezuarekin Aldundiak beste bilera batera deituko ditu. Bien bitartean eta ezer aldatu ezean 24 orduko lanuzteekin jarraituko dutela iragarri dute sindikatuek.

Gaurko bilerak Alduldiari bitartekari mozorroa kentzeko balio izan du

LABen ustez gaurko bilerak balio izan du Aldundiari argi uzteko ez zaiola utziko enplegua suntsitzen

LABek positiboki baloratzen du gaur egin den bilera. Nahiz eta Aldundia bitartekari mozorroarekin etorri den, honek ulertu du bere rola ez dela hori, berak baitu enplegua ez suntsitzeko eta zerbitzua ez okertzea ahalmena.

Hasiera batean Aldundiaren asmoa, publikoki hala saldu zuen, enpresarekin bitartekari lanak egitea zen soilik. Atsedenaldi baten ostean sindikatuok argi utzi diogu grebak bertan behera geratuko direla soilik, enpresak lan baldintzak eta hitzarmenak errespetatzeaz gain, konpromiso erreal bat baldin badago enplegua ez suntsitzeko eta Aldundiak duela urte bete sinatu zuena irudikatuko duen akordio bat bilatzeko, akordio hartan Bizkaibusen enplegua mantentzea jasotzen zen, hau da lan postuen mantentzea.

Aldundiak sindikatuoi helarazi digunez gure plantemendua ulertzen du eta aztertuko du zer hobekuntza egin daitezkeen Bizkaibus-eko zerbitzuan. Datorren bilera batean azalduko digu noraino joateko prest dagoen zerbitzuak okerrera egin ez dezan eta enplegua suntsitu ez dadin.

LABek argi du grebekin aurrera jarraituko duela enpresek baldintzak eta hitzarmena errespetatuko dituztenaren sinadura egon arte eta Aldundiaren partetik enplegua ez suntsitzeko, eta ondorioz Bizkaibus-eko zerbitzua hobetzeko, konpromiso erreal bat ez dagoen bitartean.

LABek dei egiten die bizkaiko herritar guztiei Aldundiak ez ditzala engaina eta Biskaibuseko plantillarekin batera erantzun bateratu bat eman dezala. Azken hauek ere zoiondu nahi ditu greba egun hauetan ematen ari diren erantzunagatik, jarraipena %100eko izan da. Ezin zaio Aldundiari Bizkaibuseko zerbitzua okertzen eta enplegua suntsitzen utzi. Ezer aldatu ezean datozen 15, 17, 20, 21, 23 eta 24 greba egunak izango dira eta 27tik aurrera greba migagabea hasiko dute.
 

Aiarako suhiltzaile bati aparteko ordainsariaren harira bidegabe kendutako kopuruen gainean arrazoia eman diote auzitegiek LABi

2014Ko irailaren 30an, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. epaitegiak 156/2014 Sententzia ebatzi du, non partzuergoko suhiltzaileari arrazoia emanez, 2012ko urria, azaroa eta abenduko nominetatik bidegabe kendutako kopuruak itzuli beharko zaizkion, hasieratik defendatu dugun jarrera berretsiz.

Mariano Raxoiren gobernuak daraman murrizketa ekonomiko eta soldata murrizketen politikaren barruan, 2012ko uztailaren 14an, 20/2012 Lege Dekretua publikatu zuen Estatuko Boletin Ofizialean. Beste neurri murriztaileen artean, 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kendu zitzaien langile publikoei.

Lege Dekretua publikatuta, 2012ko irailaren 24an, Suhiltzaileen Partzuergoko Batzar Errektoreak, bertako langileei urteko irabazi gordinen hamalauren bat kentzea erabaki zuen, aipatutako lege dekretuaren bigarren artikuluko bostgarren atala aplikatuz.

Gauzak horrela, partzuergoko langileei, abenduko aparteko ordainsaria kentzeaz gain, urteko irabazi gordinen hamalaurenera iritsi arte kopuru desberdinak kendu zizkieten urria, azaroa eta abenduko nominetatik.

LAB-ek hasieratik salatu du akats larri bat zela, partzuergoko langileak Arabako Foru Aldundiko langileen pare jartzen bait zituen, azken hauek urtean 3 aparteko ordainsari kobratzen dituztelarik. Partzuergoak ez zuen gure salaketa kontutan hartu eta Madrildik sustatutako murrizketei bultzada eman zien.

LAB-ek behin eta berriz salatu ditu murrizketa bidegabeak, eta kasu honetan, partzuergoko langileen eskaerak kontutan hartuz, epaitegietara jo genuen. Borroka luze baten ondoren, epaitegiek, azkenean, partzuergoaren erabakiaren aurkako sententzia ebatzi dute.

2014Ko irailaren 30an, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. epaitegiak 156/2014 Sententzia ebatzi du, non partzuergoko suhiltzaileari arrazoia emanez, 2012ko urria, azaroa eta abenduko nominetatik bidegabe kendutako kopuruak itzuli beharko zaizkion, hasieratik defendatu dugun jarrera berretsiz.
 

 

 

Urriaren 16an betetzen da TS Fundiciones erosteko eskaintzak aurkezteko epea

0

Urriaren 16an TS Fundiciones erosteko eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den eguna gertu ikusirik TS Fundiciones enpresako langileak prentsaurrekoa eskaini dute lantegiaren aurrean. Orain administratzaile konkurtsalaren esku geratzen da zeini eta zer baldintzetan saldua izango den enpresa eta langileek haien lantegian lan egiteko eskubidea aldarrikatu eta pertsonak diruaren aurretik jarri daitezela exijitu dute.

Langileen irakurketa
TS FUNDICIONESeko langileak BIZIRIK!

«Urriaren 16an betetzen da TS erosteko eskaintzak aurkezteko epea. Eta badakigu badirela erosle batzuk. Administratzaile konkurtsalaren esku geratzen da zeini eta zer baldintzetam saldua izango den lantegia epaileari proosatzea. Sortuko den enplegu kontuan hartua izango omen da gakoetako bat, baina ez dago batere garbi.

Honen aurrean guk zera diogu:
Gure lantokian lan egiteko eskubidea aldarrikatu nahi dugu. Behinik behin, enpresa horren etorkizuneko jardueran, guk hor egon beharra dugula pentsatzen dugu. Gure industria jarduera fundizio manuala dela ikusirik, hau da, makinak pertsonak direnez eta gu bezala inork gutxi dakienez lantegi honetan nola ondo lan egin, guk lantegiarekin batera salerosketa horretan egon behar dugu. Ez trebatutako langileak garelako soilik; krisiak hain zorrotz zigortutako eskualdean ezin dugulako onartu lanpostu gehiago suntsitzea. Hau ekidin daiteke, gure etorkizunaren defentsan eta eskualdearen etorkizuneko egoeran.

Horregatik, epaile, agintari politiko, enpresa arduradun, administradore konkurtsal eta instituzioei zera eskatu nahi diegu:

PERTSONAK JAR DITZATELA DIRUAREN AURRETIK!

Eta gaurkoan hemen biltzearen arrazoia, mezu hauxe edozein erosle zein eta interesaturi zabaltzea da.

Gaurtik eta 16ra bitarte, eta langile talde txikietan, enpresa aurrean egongo gara egunean zehar. Inor interesaturik agertuko balitz, zuzenean eskura honako idatzi hau helarazteko asmoz:

Idatzi honen bidez, zuri, TS FUNDICIONES enpresako instalazioak bisitatzen ari zaren horri, TS FUNDICIONESeko langileen izenean, ondorengoa adierazi nahi dizugu:

TS FUNDICIONESeko langileak, orain langabezia egoeran gauden arren, oraindik ere TS FUNDICIONESeko langile sentitzen gara. Erabaki oker ugariren ondoren enpresa itxieraren ondorioak guk eta gure familiek jasan ditugu. Hala ere, guk enpresa bideragarria dela sinisten dugu oraindik.

Horregatik, gure enpresa erosteko interesaren aurrean, jarduera industriala martxan jartzekoa asmoa baduzu gure poztasuna eta lanerako gogoa adierazi nahi dizugu. Gainera, edozein proiektuk hiru oinarri izan behar dituela guretzat jakinarazi nahi dizugu: TS Fundicioneseko lanpostuen mantentzea, proiektu industrialaren sendotasuna eta sortuko diren lanpostuetako lan baldintzak.

Aurrerantzean gure bideak elkartuko direlakoan,
Laister arte,

TS FUNDICIONESeko LANGILEAK

Besterik gabe, TS-ko langileriak bizirik dirauelako eta bizi nahi duelako, gora TSko langileria! »

 

{linkr:related;keywords:ts+fundiciones;limit:10;title:Albiste+gehiago}
 

 

LAB, ELA y ESK denuncian los recortes del Gobierno Vasco en el ámbito del Tercer Sector

Los y las Trabajadoras Sociales, Educadores y Educadoras Sociales, cuidadores/as, animadores socioculturales, psicólogos/as y todas las personas que durante años han estado y están realizando funciones fundamentales para la comunidad e integradas en el ámbito del Tercer Sector de Bizkaia, denuncian la situación del Tercer Sector, y la negativa y contraproducente repercusión que tiene socialmente.

Nota de ELA, LAB y ESK
EN DEFENSA DEL SECTOR DE INTERVENCIÓN SOCIAL DE BIZKAIA

«Los y las Trabajadoras Sociales, Educadores y Educadoras Sociales, cuidadores/as, animadores socioculturales, psicólogos/as y todas las personas que durante años hemos estado y estamos realizando funciones fundamentales para la comunidad e integradas en el ámbito del Tercer Sector, queremos denunciar alto y claro la situación del Tercer Sector, y la negativa y contraproducente repercusión que tiene socialmente.

La tenencia de los últimos años, no ha sido ni mejorar, ni expandir ningún tipo de servicio integrado en el ámbito del Tercer Sector de Bizkaia, bien sea, servicios socioculturales, educativos, de prevención e integración o netamente para paliar las situación de exclusión social, más si cabe cuando muchos de los mismos, a día de hoy, apremian.

Son constantes, la reducción y retraso en la concesión de subvenciones, publicación de programas, convenios, conciertos… así como la desaparición directa de la partida presupuestaria correspondiente y la eliminación del programa mismo. Ello, esta derivando en una pérdida de cobertura social a las personas, de medidas preventivas y de promoción, así como de una importante pérdida de las condiciones laborales y destrucción de empleo. Empleo necesario y con un importante componente de valor añadido.

Los y las trabajadoras profesionales del sector y los Sindicatos ELA, LAB y ESK, queremos denunciar todo lo que acontece en el sector como consecuencia de unas determinadas políticas públicas ya que detrás de las mismas nos encontramos todos y todas, como trabajadores y trabajadoras y como destinatarios y destinatarias, como personas.

Denunciamos los recortes que ha promovido Gobierno Vasco, entre otros, en los programas de formación y orientación laboral, ya que ha disminuido el periodo del programa formativo y no ha dotado de financiación suficiente a la orientación laboral. Es inconcebible, que en una situación de destrucción de empleo sin precedentes, reduzcan este tipo de servicios, generando además, mas destrucción de empleo.

Interpelamos al conjunto de formaciones políticas con representación institucional a que en el ejercicio de sus funciones, no permitan la aprobación de ningún presupuesto que suponga el abandono institucional de diversos colectivos, que profundice en la desigualdad y en la pobreza y que fomente el deterioro del sistema de servicios sociales, la precarización y la destrucción de empleo.»

 

 

 

LABek balorazio positibo egiten du Kristau Eskola, AICE/IZEA eta sindikatuon artean sinatutako akordioaren inguruan

Lehenik eta behin, irakurketa orokorra eginda, positibotzat hartu nahi dugu prozesu luze honetan LABek Negoziazio Mahaietan behin eta berriro planteatu dituen negoziazio gai guztietan, aurrera pausuak jasotzen direlako:

• EAEko Lan hitzarmena berehala aplikatzea, estatukoa alde batera utziz.
• Lanpostu guztiak mantenduko direla bermatu.
• Zorraren kitapenerako akordioa lortu.
• Ikastetxeen kudeaketarako eta parte-hartzerako mekanismoak adostu.
• Eusko Jaurlaritzari interpelazioa egitea gaur egungo markoa gainditzeko.

Alde horretatik, oso positiboki baloratzen dugu ere, Gizarte Ekimena bezalako eremu batean, lehenengo aldiz guretzat hezkuntza esparrua eraldatzeko funtsezkoak diren gaiak jasotzen direla: langileen parte hartzerako mekanismo eraginkor berriak, finantziazio eredu berriaren beharra, ikastetxeetako gardentasunerako bideak zabaltzea, administrazio publikoaren inplikazioaren beharra afera hauetan eta Euskal Hezkuntza eremuaren beharraren aitortza.

Zentzu horretan aurreko ikasturtean, EAEko irakaskuntza kontzertatuko beste eremu nagusia ordezkatzen duten ikastoletan, LAB, Partaide eta EIBren artean adostutako akordioaren filosofia, negoziazio gaiak eta hainbat neurri akordio honetan oinarri izan dira. Ez dugu ahaztu gabe utzi nahi momentu honetan Gizarte Ekimena eremuan gehiengoa duen ELA sindikatuak akordio honi egindako kritika gogorra eta bera epaitegietara eraman izana, akordioa bera ikastolaz ikastola berretsi izan bazen ere; kasu askotan, ELAren delegatuen babesarekin ere.

Baina badira aldi berean akordio honetan oharkabean pasatzen utzi ezin ditugun elementuak:

• 2013ko abenduan Kristau Eskolak Ikastoletako akordioan oinarritutako proposamena jarri zuela Mahai gainean; gehiengo sindikalak aukera hau baztertu zuen bere interes propioa aurrean jarriz. Hau dela eta, LABek batasun sindikaletik ateratzea erabaki zuen, negoziazioetan jarraituz.
• Kristau Eskola eta ELA sindikatuaren artean negoziazioaren bukaera partean erakutsitako jarrera: mahai negoziatzailetik kanpo itxitako akordioa da; gerora ez LAB, ez beste sindikatuen ekarpenik jaso ez delarik. Hau aztertzeko, egun gutxi batzuetako epea eman zaigu, epeak luzatzeko aukerarik eman gabe.

• Enpleguari dagokionez, konpromiso orokor batzuk eta kontratazioak aztertzeko batzordeen osaketaz harago neurri zehatzik ez da jasotzen. Ezin dugu ahaztu, enpleguari dagokionez, Gizarte Ekimenean azken urteetan eta hilabeteetan bizi izan den errealitatea, non hamaika lanpostu suntsitu diren; kasuren batean eskola ixteraino, aurreko ikasturtean ezaguna izan zen Bilboko Ibaigane ikastatxea bezala. Eta jakitun gara arrisku berbera duten Gizarte Ekimeneko beste eskolak batzuk ere badaudela. Zentzu honetan, aldea badago ikastoletako errealitatearekiko, non azken urteotan hezkuntza proiektuaren etorkizunari bide emanez zentrorik itxi ez eta lanposturik ez den suntsitu.

• Azkenik, azken urteotako soldata murrizketen ondorioz langileekiko pilatutako zorra kitatzeko planteatu dela formula bereziki kezkatzen gaitu. Hain zuzen ere, non administraziotik etor daitezkeen diru ekarpen berriak. LAB, sortuko den Batzorde Parekidean, adi egongo da datorren dirua era orekatuan erabiltzeko. LABek argi dauka Gizarte Ekimeneko langileekiko sortu den zorra kitatzearen beharra, baina uste dugu denok erantzukizunez jokatu behar dugula ikastetxe hauen biziraupena bermatu eta lanposturik ez suntsitzeko.

Zentzu honetan akordio honek guretzat funtsezkoak diren gai berriak barnebiltzen dituela esan behar dugu; funtsezko gai horiekiko maila ezberdinetako konpromiso eta bitartekoak jasotzen dituela; eta Ikastoletan adostu genuen akordioaren norabidean dagoela. Hori bai, batez ere enpleguari, gardentasunari eta langileen parte-hartzaileari dagozkionean, Gizarte Ekimenean eta Ikastoletan azken urteotako bilakaera zeharo ezberdina izan da. Lehenengoan lanpostuak suntsitu diren bitartean, bigarrengoan mantendu dira. Eta hau, bertan erantzukizun nagusia dutenek gaiari eman dioten garrantzi apalaren ondorio izan da.

Horregatik, LABek indar guztiak hurrengo hilabete jarriko ditu, akordioaren aplikazioari jarraipen zehatza eginez, lanposturik suntsi ez dezaten, eta gardentasuna eta langileen parte-hartzea berma dadin.
 

 

 

Anbulantzi sektoreko langile guztientzat babes neurri eraginkorrak eskatzen ditu LABek

0

Radio Euskadin Osasun saileko buru den Jon Darponek Ebola gaitzari aurre egiteko erabiltzen diren lanabesak eta formazioa egin dituen adierazpenen inguruko LABen zehaztapenak.

ANBULANTZI SEKTOREKO LANGILE GUZTENTZAKO BABES NEURRI ERAGINKORRAK

LAB sindikatutik, gaur egun radio euskadin Osasun saileko buru den Jon Darponek Ebola gaitzari aurre egiteko erabiltzen diren lanabesak eta formazioa egin dituen adierazpenei buruz, ondokoa zehaztu nakiko genioke. Darpon jaunak adierazi du Osasun sailan lan egiten duen langile oro jaso dituela behar besteko kursilloak eta formazioa ,hain kutsakorra den eri honi aurre egiteko , anbulantzietako langileak barne.

Baina zoritzarrez errealitatea bestekoa da: Enpresa hauetako langile gehienak administrazio azpikontratatutako enpresetan lan egiten dute, langile hauek balizko kasu baten aurrean lehenak dira kontigentziari aurre egiteko, beraiek dira balizko gaixo kutsatuak garraiatzen dituztela hospitaleetara. Eta gaur da egun ez dutela jaso inolako kurtsillo eta formazio espezifikorik egoera honi aurre egiteko, ezta ez zitzaiela eman ez lanabesa eta EPIrik eraginkorrak balizko Ebolako eriak jarraiatzeko , eta gaitza beratik babesteko eta barau ez hedatzeko.

Jaso dute gauza bakarra , izan da Osakidetza Emergentziatik paperezko hiru orrialde protokolo bat 
Abuztuko datekin non agintzen den balizko gaixo baten aurrean zein neurriak hartu behar diren.

Horrexegatik , bai Osasun sailari, zein sektoreko enpresei eskatzen diegu behar bezalako formazioa eman dezatela profesional hauei eta behar bezalako baliabide jarri ditzatela langile esku balizko kontingentzeei aurre egiteko.
 

 

 


Borroka soziolaboral ezberdinen kriminalizazioa mintzagai izan zen Bilbon

0

LABek antolatuta «Greba eskubidea da, ez delitua» solasaldia egin zen sindikatuaren Bilboko egoitzan pasadan ostiralean. Borroka soziolaboral ezberdinen kriminalizazioaren berri eman zuten bertan eta LABekin batera Solidaridad Obrera eta Grebalariak Aske Plataformako kideek parte hartuko zuten.

Solidaridad Obrerako lagunek estatu mailan aurkezten ari diren «Contra la represión de la lucha, la lucha contra la represión» dossierra aurkeztuko zuten eta Grebalariak Aske Plataformakoek berriz, egun Bilbon 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean kalean emandako erantzunaren kriminalizazioa izan zuten hizpide. Gogoratu behar da bi grebalari, Urtzi eta Telle, bi urte t’erdiko kartzela zigorra jaso ostean, kartzelaratuak izan zirela egun bat geroago, larunbatean.
 

 

 

LABen Ekitaldi Sindikala urriaren 17an Iruñean

0

Ostiral honetan LABek ekitaldi sindikala egingo du Labrit Pilotalekuan, Nafarroako ordezkaritza sindikalaren erdia baino gehiago berrituko duen hauteskunde sindikalen "garai trinkoa" delakoari hasiera emateko.